Share to:

Metrika

Metrika
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakThais Amores García
JaiotzaCastelló de la Plana2003ko azaroaren 23a (22 urte)
Herrialdea Katalunia
Jarduerak
Jarduerakkanta-idazlea, abeslaria eta raperoa
InfluentziakLa Zowi, Cazzu eta Justin Quiles
Genero artistikoatrapa
reggaetona
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaUniversal Music Spain, S.L.

Instagram: metrikazf Youtube: UCjMFyLJPKmGE4N0FHKg-nbw Spotify: 51WwqSqhXeyz3q9Q105Kjy Musicbrainz: abd47f38-6741-439d-9743-2adecb355b69 Edit the value on Wikidata

Thais Amores García (Castellón de la Plana, Castellón, 2003ko azaroaren 23a), Metrika izenez ezaguna, rap-abeslaria da. Ezaguna da sexualitate sendoz, emakumeen ahalduntzeaz eta berezko hazkundeaz betetako, dolu edo desamodio egoerei lotutako abestiengatik. Era berean, libreki dio satanikoa dela, eta espero duela lehena izatea eskola sataniko bat edukitzen.

Biografia

Txikitan hasi zuen bere ibilbide musikala Metrika artistak, rapa eta freestyle batailak erabiliz adierazpide pertsonal gisa; izan ere, eskola-ingurunean ez zen ordezkatuta sentitu. Bere hastapenetan, gehienbat maskulinoa zen testuinguru musikalari egin zion aurre, eta esperientzia horrek eragina izan zuen bai bere garapen artistikoan, bai pertsonalean. Etapa hartan, musika sortu zuen bere gelan, eta, 15 urterekin, grabazio-estudio batean bere lehen saioa ordaintzea lortu zuen.[1]

Bere erreferente kulturalen artean Michael Jacksonen figura nabarmentzen da, bere musika txikitatik aitaren bitartez ezagutu baitzuen.[1]

Ibilbide artistikoa

2020-2021: Lehen urteak

2020an kaleratu zuen bere lehen singlea abeslari gisa, X Money izenekoa. 2021erako, Castellón eta Borrianan jardun zuen. Urte bereko azaroan, Tra argitaratu zuen, D. Basto ekoizlearekin egin zuen lehen lankidetza, eta grabazio- eta konposizio-etapa bati ekin zion.[2][3]

2022-2023: Flat Voluntas Tua, La Minimixxxtape de las Zorras eta Femme Fatale

2022 eta 2023 artean argitaratu zituen bere lehen diskoak: Fiat Voluntas Tua, La Minimixxxtape de las Zorras, eta Ceremonia, abesti hauekin, besteak beste: Pabajo, La zorra de tu novia, Toy Boy, Folklorica eta Llorando Rímmel.[4]

2023ko ekainaren 23an, bere laugarren mixtapea, Femme Fatale, argitaratu zuen, eta une hartara arteko bere kanturik arrakastatsuenak ekarri zituen, Ya t has corrido?, Su alma eta Driving brusco (remix) abestiekin, azken hau l0rna artistarekin elkarlanean. Hilabete hartan bertan, Queens League abestian parte hartu zuen, Espainiako panoramako beste artista urbanoekin batera, hala nola Kristina eta Daniela Garsalekin.

2024-oraina: Madre fundadora, El grimorio Neofita eta Jane doe in the dream house

2024ko apirilaren 11n, Madre fundadora kaleratu zuen, zeinak abesti hauek barne hartzen baititu: Glory Six Vain artistarekin elkarlanean, Hello Diky, All Dikys Eyez on Me, Barbietúricos, Ave María Putísima, Semen Up eta El infierno (Nieto666 rap-abeslariarekin). Madshionen arabera, Madre fundadora, proiektu kontzeptual anbiziotsu eta limurtzailea izan zen. Lau ataletan banatutako lan honek Metrikaren moldakortasuna kontsolidatu zuen, trapa, hip hopa eta elektronika uztartuta. Kritikak haren kontakizun gidatua, emozio intimoen esplorazioa eta sexualitate askea aldarrikatu eta genero-espektatibak apurtzen dituen estetika esplizitu eta urratzailea nabarmendu zituen.[5][6]

Urte hartan egin zuen Madre Fundadora Tour bira, eta 30 kontzertu baino gehiago eman zituen. Irailean, Humedad valenciana kantua argitaratu zuen, Parkineos ekoizlearekin. 2024ko urrian, bere bosgarren mixtapea argitaratu zuen, El Grimorio, Madre Fundadora (2024) lanaren jarraipen gisa pentsatua, besteak beste Susi-Ah abestiarekin, Castelloko Tito ACK rap-abeslariarekin elkarlanean, eta Rix Rabelna, berriz ere, l0rnarekin batera.[7][8]

2025eko otsailaren 7an, Totaina argitaratu zuen Euskoprincess eta Main acostarekin batera. Apirilaren 16an, Toto de Loca kaleratu zuen, bere hurrengo lan diskografikoaren aurrerapena. 2025eko maiatzean, Neófita mixtapea argitaratu zuen, eta horrekin amaitu zen Metriologia delakoa, Madre Fundadora (2024), El Grimorio (2024) eta Neofita (2025) abestiek osatua. Argitalpenaren aurretik, Diva del Infierno eta Toto de loca singleak egon ziren. Maiatzaren 16an hasi zen Neofita Tour, Madrilen. Uztailaren 25ean argitaratu zuen Las plásticas. Urriaren 12an, Belén Aguilerak Movistar Arenan emandako kontzertura gonbidatu zuten. Han, Dama en apuros abestiaren birnahasketak interpretatu zituzten (azaroaren 21ean argitaratua). Hilabete hartan bertan, Universal Music Spain-ekin sinatu zuen. Abenduaren 18an, Conejita Playboy estreinatu zuen plataforma digitaletan eta Gallery Sessions-en saio batean.[9][10][11][12][13][14][15][16][17][18][19][20][21]

2026ko urtarrilaren 16an argitaratu zuen Jane doe in the dream house EPa.

Bizitza pertsonala

Metrikak dio bisexuala dela. Nahiz eta iraganean kristaua izan, aitortzen du "ez zela Jainkoak maitatua sentitzen" eta gaur egun satanismoa praktikatzen duela. Horregatik, iritzi publikoak askotan jarri izan du zalantzan.[22][23]

Konpromiso soziala

Artista askotan kritikatu izan da autolesioak, buruko gaitzak, harreman toxikoak edo gehiegizko sexualizazioa bezalako gaiak jorratzeagatik, eta abesti askotan bisexualitateari egindako aipamenengatik. 2025eko ekainaren 30ean, egiten ari zen emanaldi bat bertan behera utzi zuen, ikusleek iruzkin transfoboak egin zizkiotelako bere dantzarietako bati. Metrikak, Instagram sare sozialen bidez, zera esan zuen geratutakoaz: "Ez dit amorrurik eragiten 15 urteko lau nazi frakasatuk itzotzak bota izanak, baina pena handia ematen didate nire dantzarietako bati egindako ohar itsusiek”.[24][25][26][27]

Diskografia

Mixtapeak

Izenburua Xehetasunak Zerrendak
ESP[28]
Fiat Voluntas Tua
La Minimixxxtape de las Zorras
  • Irteera: 2022ko abuztuaren 14an
  • Diskoetxea: All Nighters
  • Formatua: deskarga digitala, streaming
Ceremonia
  • Irteera: 2023ko martxoaren 5ean
  • Diskoetxea: All Nighters
  • Formatua: deskarga digitala, sreaming
Femme Fatale
  • Irteera: 2023ko ekainaren 25ean
  • Diskoetxea: All Nighters
  • Formatua: deskarga digitala, streaming
Madre fundadora
  • Irteera: 2024ko apirilaren 11n
  • Diskoetxea: All Nighters
  • Formatua: CDa, deskarga digitala, streaming
El Grimorio
  • Irteera: 2024ko urriaren 22an
  • Diskoetxea: All Nighters
  • Formatua: CDa, deskarga digitala, streaming
Neofita
  • Irteera: 2025eko maiatzaren 9an
  • Diskoetxea: All Nighters
  • Formatua: CDa, deskarga digitala, streaming
87
Jane Doe in the dream house
  • Irteera: 2026ko urtarrilaren 16an
  • Diskoetxea: Universal Music Spain
  • Formatua: streaming

Singleak

Artista nagusi gisa

Urtea Abestia Albuma
2020 «X money»
2021 «Amén»
«Medium Fémesis»
«Intro al perreo Vol.3»
«Papi»
«Foxy seda»
«Papi, Vol.2»
«Calo» (D.Bastorekin)
«Tra Tra» (D.Bastorekin)
2022 «Cáncer» (D.Bastorekin)
«Vas a cuidarme» (D.Bastorekin)
«Lightyear» (D.Bastorekin)
2023 «Ni 1 Diky» (D.Bastorekin)
«Su Alma» (D.Bastorekin)
«Semen Up» (GlorySixVain eta D.Bastorekin) Madre fundadora
«Fackturando» (La Raine eta D.Bastorekin)
«All Dikys Eyez On Me» (D.Bastorekin)
«Hello Diky» (D.Bastorekin)
2024 «Al gimnasio en tacones» (Rico Rosa eta D.Bastorekin)
«Si me hubieras querido» (Lowlight eta D.Bastorekin)
«Barbietúricos» (Kabasaki eta D.Bastorekin)
«Special K» (El Virtual eta Bass.Seismicekin)
«Lip combo» (l0rna eta D.Bastorekin)
«Humedad valenciana» (Parkineosekin)
2025 «Totaína» (Euskoprincess, Main Costa eta D.Bastorekin)
«Fumó escarcha» (Serchito Trambotiko, Dn.aire eta D.Bastorekin)
«Diva del infierno» (D.Bastorekin) Neofita
«Toto de loca»
«Totos de locas (Monster High Version)» (Lizz, Euskoprincess eta Kristinarekin)
«Las plásticas» (D.Bastorekin)
«2 Shawtys» (Ms Nina eta D.Bastorekin)
«Tú y yo» (Yung Beef eta D.Bastorekin)
«Virgen putita» (D.Bastorekin)
«Conejita Playboy» (Came Beatsekin)
2026 «El taser de mamá» (PICHI eta D.Bastorekin) Jane doe in the dream house
«Una bimbo por Madrid» (D.Bastorekin)
«Stiletto o cuadrás» (D.Bastorekin)

Bigarren mailako artista gisa

Urtea Abestia
2023 «Rosa tussi» (l0rna eta Jart-ekin)
2024 «Amor bandolero» (El Buggekin)
«Fugitivo, Vol. 23» (Rico Rosarekin)
2025 «666 (Demonio)» (Xina Morarekin)
«Geo» (Elflexxekin)
«Manin» (Euskoprincess, Mattin eta GlorySixVain-ekin)
«Cypher Vol.3» (Faenna, Jime eta La Reina Morarekin)
«Dama en apuros remix metrika» (Belen Aguilerarekin)

Filmografia

Programak

Urtea Programa Katea Oharrak Ref.
2024 Germena Playz Gonbidatua [29]
2025 MP4: Mesa para 4 [30]

Birak

  • 2024-2025: Madre Fundadora Tour[31]
  • 2025-2025: Neófita Tour

Erreferentziak

  1. a b «DISCOVER: Metrika, la lucha más explícita contra los tabúes sociales» Madshion.com 2024-03-06.
  2. «Métrika, la voz del trap en Castellón: “Hablo del empoderamiento femenino, pero sin dar la chapa”» El Periódico Mediterráneo 2021-06-22.
  3. «Música y Espiritualidad: Conocé a Métrika, la Nueva Voz del Rap Español» El Planteo 2021-12-12.
  4. «El ‘rap’ más empoderado en el Urban Madrid Fest 2024» Noticias para Municipios.
  5. «“Pensaba que lo de las giras iba a ser más romántico"» Mondo Sonoro 2024-08-26.
  6. Álvarez, Saúl. (2024-04-11). «REVIEW: Madre Fundadora: El duelo de una zorra fiel» MADSHION.
  7. «Metrika busca cambiar la escena urbana con Madre Fundadora» neo2 2024-06-05.
  8. Nuebo. (2024-10-17). METRIKA | ENTREVISTA - Nuebo. .
  9. Bardají, Jordi. (2025-02-07). «Metrika, Euskoprincess y Main Costa "sirven coño" y 'Totaína'» jenesaispop.com.
  10. «Metrika, Euskoprincess, Main.Costa, D.Basto – “Totaína”» ACERO.
  11. García, Aram Pérez. (2025-05-22). «Metrika y su transformación en ‘Neofita’: "No todo el mundo puede ser Rosalía, y que te provoque un amor incondicional"» El Generacional.
  12. Narváez, Marta. (2025-05-28). «Metrika completa el culto con «Neofita»» SoundCoast.
  13. Nuebo. (2025-05-08). METRIKA RENACE CON ‘NEOFITA’ - Nuebo. .
  14. Lucini, Carlos. (2025-04-19). «Metrika sirve "TOTO DE LOCA": su nuevo sencillo» MADSHION.
  15. «02/10 Metrika regresará a la Trinchera» Sala Trinchera 2025-05-22.
  16. Merino, Aina Martín. (2025-07-25). «El manifiesto de las zorras fieles tiene un nuevo mandamiento: LAS PLÁSTICAS» MADSHION.
  17. Lopez, Maria Rosa. (2025-11-20). Belén Aguilera colabora con Metrika para «Dama en apuros remix» | | EDM RADIO. .
  18. Bello, Lucía. (2025-10-13). «Belén Aguilera hechiza al Movistar Arena» Why Not Magazine.
  19. «Metrika ha firmado con Universal y la noticia ha causado revuelo entres sus fans» Flooxer Now 2025-11-27.
  20. «Metrika estrena su nuevo tema en Gallery Session y sorprende hablando en latín» Flooxer Now 2025-12-19.
  21. Gallery Sessions. (2025-12-18). Metrika - Conejita Playboy | GALLERY SESSION. .
  22. Bardají, Jordi. (2024-04-30). «Metrika: "Ser bisexual no va en porcentajes de nada"» jenesaispop.com.
  23. «Metrika habla de Lilith, el demonio al que reza en el altar de su casa: "El satanismo es mi estabilidad"» RTVE 2024-10-28.
  24. «Metrika: «Ser bisexual no va en porcentajes de nada»» Jenaispop 2024-04-30.
  25. Navarro, Juan. (2025-06-30). «La cantante Metrika cancela una actuación durante las fiestas de Burgos por insultos homófobos en pleno Orgullo» El País.
  26. Carey, Gabriel. (2025-07-01). «500 personas se manifiestan en Burgos contra las agresiones a Metrika» jenesaispop.com.
  27. Apastegui, Paula. (2025-06-30). «La cantante Metrika, rotunda tras sufrir agresiones homófobas en Burgos: "Son nazis fracasados de 15 años"» El Español.
  28. Música, El portal de. NEOFITA - METRIKA | EPDM. .
  29. «Germen. El podcast - Metrika - RNE Audio» RTVE.es.
  30. MP4: Mesa para 4 - Con Albany y Metrika | Ver en Playz. 2025-07-14.
  31. «Metrika & D. Basto. Madre Fundadora Tour» www.santandercreativa.com.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya