Mod

Moda Londresen (Ingalaterra) garatutako musika eta kultura mugimendua izan zen, moda eta musikan oinarritua. Mugimenduaren jatorria ingelesezko modernism ("modernismo") terminoan dago. 1950eko hamarkada bukaeran hasi eta goreneko unea 1960ko hamarkada erdian izan zen. Korronte horren jarraitzaileei mod esaten zieten eta gehienak Ingalaterrako hegoaldean ziren, iparraldeko hirietan ere (Manchester, Liverpool) zale anitz ziren arren. Elementurik adierazgarrienak musika, moda eta scooterrak ziren.
Jatorria
15-23 urte zituzten Ingalaterrako etorkin eslaviarrek sustatu zuten mod fenomenoa. Gazte horiek droga trafiko eta joskintza negozioekin harremana zuten, gizarte-klase ertainekoak baziren ere. Europa kontinentaleko moda berrien eta Estatu Batuetako beltzen musika estiloaren inguruan (jazz, rythm and blues) interes handia erakusten zuten. Askoren iritziz, teddy boys hiri tributik sortu ziren, moden arerio rockerrak bezala.
Hasiera batean, modak “modern jazz”aren jarraitzaileak deskribatzen zituen, tradari aurkakotasuna adieraziz (jazz tradizionalaren jarraitzaileen fenomenoa). Gerora, definizio hori musika esparrutik haratago zabaldu zen; pop art, nouvelle vague zinema frantsesa eta filosofia existentzialista. Colin MacInnes-ek idatzitako Absolute Beginners lana mod mugimenduaren aintzindaritzat jo da.
Gatazka sutsuak izan ziren mod eta rocker azpikulturaren artean –azken horiek motor eta larruekin zerikusia zuen mugimendua zen—. Gatazka horien ondorioz, eztabaida handia sortu zen Britainia Handian gaztaro modernoaren inguruan. Liskar horiek Anthony Burgessen Laranja Mekanikoaren inspirazio izan ziren.
1960ko amaiera aldera, mod batzuek skinhead hiri tribua edo azpikultura sortu zuten: hasiera batean, afroamerikar kultura eta musikaren zaleak ziren, batez ere ska zaleak, baina 1970eko hamarkadaren erdialdean azpikultura bitan banatu zen, bata ezker muturrekoa eta bestea, eskuin muturrekoa eta arrazista, biak ere elkarren etsai.
Mod ospetsuak
- The Kinks
- The Beatles
- The Who
- The Jam
- The Small Faces
- The Rolling Stones
- Beady Eye
- Rod Stewart
- Marc Bolan
- John Foxx
- David Bowie
- Jaime Simon
- Steve Diggle
- Eric Clapton
- Ron Wood
- Paul Weller
- Dave Murray
- Liam Gallagher
- Dany patilla Boy
Ikus gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









