Skinhead

Skinhead edo kaskamotza 1960ko hamarkadan Britainia Handian sortutako gazte mugimenduko kideak izendatzeko terminoa da. Gaur egun skin mota ugari dago, ezker muturrekoetatik (RASH edo SHARP) eskuin muturrekoetara. Hala ere, skin mugimendua askotan azken horrekin eta nazismoarekin lotu ohi da.
Historia

Skinhead mugimendua Britainia Handian sortu zen, 1960ko hamarkadako krisi ekonomikoaren testuinguruan. Mugimenduko kideak langile auzoetako gazteak ziren, asko eta asko immigrante jamaikarren seme-alabak. Antilletatik etorritako neska-mutil beltz horietako asko rude boy kale-leinukoak ziren, eta skinhead kulturan eragin zuten. Mugimendua kulturala zen batez ere, eta estetika eta musika jakin bat entzutean oinarritzen zen, berezko ezaugarri politiko jakinik gabe. Zehazki, mod mugimendu estetikoaren erradikalizazioa ziren, eta ska, rocksteady eta reggae musika entzuten zuten.
1970eko hamarkadan, baina, elementu faxistak (National Front alderdi ingelesa, adibidez) skin mugimendua bereganatzen saiatu ziren, skinhead-ak betirako zatituz.
Gaur egun, joera oso desberdinak daude skinhead izenaren atzean. Alde batetik, skin antifaxistak daude, komunistak zein anarkistak bilduz. Hauek RASH (Skinhead Gorri eta Anarkistak) edo SHARP (Arraza-Aurreiritzien Aurkako Skinheadak) taldeetan bildu ohi dira. Lehenek jarrera ideologiko antikapitalista argia defendatzen duten bitartean, bigarrenek antifaxismoa eta antirrazismoa azpimarratzen dute. Bestetik, skin arrazista edo neonaziak daude. Skin antifaxisten ustez, azken horiek ez dira skinheadak, skin mugimendua etnia nahasketatik (ingelesen eta jamaikarren seme-alabak) sortutako langile-mugimendua baita, eta bonehead deitzen diete neonaziei. Skin neonazien nazioarteko talde nagusiak Hammerskins edo Blood & Honour bezalako erakundeen inguruan elkartzen dira.
Musika
Skinhead mugimenduarekin Oi! musika lotu ohi da, punkaren garapen gisa hartu ohi den musika estiloa. Ska eta Reggae estiloak ere bereganatu zituzten, ezaugarri bereziak emanez.
Azpitaldeak

- Redskinak: Skinhead komunistak eta sozialistak, estalinistak, troskistak eta anarko-komunistak barne.

- Skinhead nazionalsozialistak: Skinhead neonaziak eta faxistak.
- Anarkoskinak: Skinhead ideologia anarkista, anarko-sindikalista edo anarko-komunistak
- Hardcore skinak: Oi!, ska edo reggaea entzun beharrean Hardcore punka entzuten duten skinheadak.
- Skinhead tradizionala: Skinhead hauek 60ko hamarkadako kultura originalaren jarraitzaileak ziren. Oro har, ska, Oi! eta reggaea entzuten zuten. Mod edo rude boyekin identifikatzen dira.
- Suedeheadak: 1970eko hamarkadan skinhead tradizionaletatik sortu zen azpikultura. Ilea luzeagoa zuten, formalago janzten ziren eta hooligan ingelesak ziren gehien bat.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Skinhead Nation
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









