Moio
| Moio | |
|---|---|
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Langara Ganboa |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°55′06″N 2°33′58″W / 42.9184°N 2.5661°W |
Moio (gaztelaniaz: Moyo) Arabako herri hustua da. Haren lurrak Arratzua-Ubarrundia udalerriko Langara Ganboa kontzejuan daude gaur egun.
Historikoki beste izen batzuk, edo izenaren aldaera batzuk izan ditu: Moio/Moyo eta Moiso.[1]
1025eko Donemiliagako goldean jasota agertzen da: Moio.
1257. urteko Jerónimo Aznar Calahorrako katedraleko gotzainaren kartan, lancrares moyo ikusten da. (Langara herriaren izenari lotuta).[2]
XVIII. mendera arte biztanleak izan zituen.
1957ko maiatzaren 10ean Uribarri Ganboako urtegia eraikitzearen ondorioz, haren lur-azalera gehiena eta San Martin baseliza urpean geratu ziren.

Bartzelonako Marès museoan 1970ean Langraiz Ganboatik eramandako leihate erromaniko bat dago ikusgai, nahiz eta lehen Langraiz Okatik zetorrela adierazi. Mikaela Portillaren ustez, Moioko San Martin baselizatik etor daiteke.[3] XIII. mendearen hasiera aldekoa dela uste da.
Kokapena
Moio toponimoaren aztarnak oraindik ere topa daitezke Uribarri Ganboa urtegiaren mendebaldeko ertzean Langara Ganboaren inguruetan badago Moio izeneko aurkintza,[4]. Handik ipar-ekialdera, urtegiaren beste aldean, Landa eta Marieta artean, Moiobaso izeneko basoa.[5][6]
Ikus, gainera
Badago beste Moio bat, aurkintza bat Nafarroan, Erriberriko merindadean, Orbaibarren, Untzuen.[7][8]
Erreferentziak
- ↑ López de Guereñu Galarraga, Gerardo (1989) [1956-1983]. «Toponimia alavesa». Toponimia alavesa seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses. Onomasticon Vasconiae 5. Bartzelona-Bilbo: ALSOGRAF, Euskaltzaindia. 345.or. ISBN 84-85479-48-3.
- ↑ «Langara - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-10-11).
- ↑ Moyo. Alberto Garate Auñamendi Entziklopedian.
- ↑ «Moio (aurkintza) geoEuskadi» www.geo.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-10-14).
- ↑ «Moiobaso - geoEuskadi» www.geo.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-10-14).
- ↑ «Nodoa: Moiobaso (1241725743)» OpenStreetMap 2019-07-16 (kontsulta data: 2025-10-14).
- ↑ «Moio - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-08-17).
- ↑ «Moio (Untzue) - OpenStreetMap» OpenStreetMap (kontsulta data: 2025-08-17).
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz): [ Mikaela Portillak egindako Lupierroren deskribapena.]
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










