Muru Artederreta
Muru Artederreta Tebas-Muru Artederretako udalerriko kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 223 biztanle ditu. Izenaren jatorriaGaztelaniazko izena Muruarte de Reta da. Izen erdal honen jatorria euskarazkoaren irakurmen kaskarra da. Izan ere, eskualde horren euskarazko izena Artederreta baita (gaztelaniazko Carrascal, hain zuzen ere; arteari carrasca deitu izan zaio inguruneko erdaraz). Beraz, herri hau Artederretako Muru izenekoa baino ez litzateke (Muru Astrain eta beste herri batzuetatik bereizi ahal izateko). Demografia eta biztanleria
GarraioaNafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 334 lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
KulturaEuskaraNafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Muru Artederreta eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean. Kanpo estekak
|