Share to:

Nadau

Nadau
2012ko Nadau musika taldearen emanaldia Okzitaniako Tolosan.
Datuak
JatorriaTarbe, Bigorra
Musika motaOkzitaniako folk musika
Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada)1973tik-egun
Taldekideak
Michel Maffrand (ahotsa, akordeoi diatonikoa, xirolarrua eta harmonika)
Ninon Maffrand (ahotsa, teklatua / pianoa)
Sèrgi Cabos (gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa, mandolina, baxu elektrikoa eta zarrabetea)
Joan-Pèir Medou (gitarra elektrikoa, ahotsa, banjoa, gitarra akustikoa, mandolina, baxua, teklatua / pianoa)
Fabrice Manconi (bateria eta baxua)
Cédric Privé (biolina)
Michaël Tempette (xirolarrua, txirula, zeharkako txirula eta bodega)
Informazio gehigarria
www.nadau.com
Souncloud: nadau-music Spotify: 4YUftOh3oFnw39h7z6Rh0y Musicbrainz: d38bc768-029f-403b-b259-65e4050ea927 Songkick: 259965 Discogs: 2038626 Deezer: 434084 Edit the value on Wikidata

Nadau edo Los de Nadau (euskaraz Eguberria edota Eguberrietakoak) Okzitaniako folk musika taldea da, 1973an sortu zena Bigorrako Tarbe hirian. 13 disko argitaratu ditu eta 1000 kontzertu baino gehiago eman, horietako lau Parisko Olympian.[1] De cap tà l'immortèla eta L'encantada ditu abestirik ezagunenak.[2] Taldeak garrantzi handiko lana egin du okzitaniera sustatzen.

Ibilbidea

1973an, Michel Maffrand (Jan), Jacques Roth (Jaqueish) eta Ninon Paloumet (Nina) musikariek Los Nadau izeneko musika taldea sortzea erabaki zuten. 1975an argitaratu zuten lehenbiziko diskoa, Monsur lo regent, okzitanierazko protesta eta maitasun kantuez osatua. 1976an La venta a las enchèras karrikaratu zuten, eta 1978an L'immortèla. Hirugarren lan honen izenburu bereko kantua Okzitaniako ereserki ez ofiziala bilakatu zen.[3][4]

Era berean, musika taldeak Calandreta (euskaraz Hegatxabaltxo) okzitaniera-frantseszko ikastetxe elebiduneei babesa eskaini zien, bai eta lehenbiziko irrati libreei ere. 1982an T'on vas diskoa argitaratu zuten eta 1986an Qu'èm ço qui èm diskoa, b:rtan 400 abeslarik parte hartu zuten. Pierre Micouleau, Jacques Baudoin, Serge Cabos, Gilbert Bastelica (aurretik Chaussettes noires musika taldeko bateria-jotzailea zena) eta Jean-Pierre Médou taldekideak elkartu eta Los de Nadau taldearen izena Nadau hitzera laburtu zuten.

1991an Jacques eta Jacques Baudoin Roth kideek musika taldea laga zuten; urte hartan, De cuu au vent diskoa argitaratu zuten.

Diskografia

  • 1975 : Monsur lo regent
  • 1976 : La venta a las enchèras
  • 1978 : L'immortèla
  • 1982 : T'on vas
  • 1986 : Qu'èm ço qui èm
  • 1991 : De cuu au vent
  • 1994 : Pengabelòt
  • 1995 : S'aví sabut (bilduma)
  • 1996 : Nadau en companhia (zuzenekoa)
  • 1999 : Plumalhon
  • 2003 : Saumon
  • 2005 : Nadau a l'Olympia (zuzenekoa)
  • 2007 : Maria
  • 2010 : Nadau a l'Olympia (zuzenekoa)
  • 2013 : L'encantada
  • 2017 : Zenith de Pau 2017 (zuzenekoa)

Bideografia

  • 1993 : Nadau en companhia
  • 1996 : Nadau en companhia
  • 2000 : Nadau a l'Olympia
  • 2002 : Nadau en companhia
  • 2005 : Nadau a l'Olympia
  • 2010 : Olympia 2010
  • 2014 : Olympia 2014
  • 2017 : Zenith de Pau 2017

Erreferentziak

  1. Los de Nadau : en images, l’histoire du groupe emblématique de la musique occitane. sudouest.fr (kontsulta data: 2025-11-1).
  2. Les chants de Nadau font vibrer la fibre occitane du Sud-Ouest. Franceinfo, 2017-6-26, franceinfo.fr (kontsulta data: 2025-11-1).
  3. Nadau taldearen webgune ofiziala. nadau.com (kontsulta data: 2025-11-1).
  4. L’Immortèla”: Una aproximació a Occitània i la seva lluita. projectes.xtec.cat (kontsulta data: 2025-11-1).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya