Narcisa
| Narcisa | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Rio de Janeiro, 1966ko urriaren 25a (59 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Universidade Cândido Mendes (en) |
| Hizkuntzak | portugesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | Socialitea, abokatua eta idazlea |
| narcisa.com.br | |
Narcisa Cláudia Saldanha Tamborindeguy (Rio de Janeiro, Brasil, 1966ko urriaren 25a) brasildar socialite, abokatu, idazle, kazetari eta telebistako pertsonaia da.[1]
Biografia
Familia
Mário Tamborindeguy (1907–1978) eta Alicia Maria de Sousa Saldanharen (1919-2014) alaba gazteena da.[2] Guraso biak Rio Grande do Sul-ekoak ziren. Aita ingeniaria, enpresaburua, industrialaria, kontratista eta politikaria izan zen, Rio de Janeiroko estatuko diputatu federal gisa aritu zen lau agintaldiz. Jatorriz familia Iparraldekoa zuen.[3]
Bere arreba bakarra Alice Tamborindeguy politikari eta abokatua da, Rio de Janeiroko estatu diputatu gisa sei agintaldiz aritu zena.
Ikasketak
Rio de Janeiron batxilergoa amaitu ondoren, Montreux-eko (Suitza) Institut Le Mesnil-en matrikulatu zen. Baina kanporatu egin zuten erakundearen arauak ez errespetatzeagatik.
Zuzenbidean graduatu zen Candido Mendes Unibertsitatean eta Kazetaritzan Rio de Janeiroko hegoaldean dagoen Botafogoko Hélio Alonso Fakultate Integratuetan. Ingelesa eta negozioak ere ikasi zituen New Yorkeko Unibertsitatean .
Lehen ezkontza
1983tik 1986ra José Bonifácio Brasil de Oliveirarekin ezkonduta egon zen. Harekin alaba zaharrena izan zuen, Marianna Tamborindeguy de Oliveira. [4][5]
Bigarren ezkontza
Narcisaren bigarren senarra Carlos Bier Gerdau Johannpeter enpresaburua izan zen, Gerdau Taldeko administrazio kontseiluko presidentearen semea. [6]
1988an ezagutu zuten elkar eta Cambridgera (Ontario) joan ziren bizitzera, Kanadako barnealdeko herri txiki batera, Torontotik gertu. Catharina Tamborindeguy Johannpeter izeneko alaba bat izan zuten, 1990eko azaroan.
1992an Narcisak lana lortu zuen Tory Tory DesLauries & Binninton Kanadako abokatu-bulegoan, baina lanbide hori utzi behar izan zuen bere senarrari bidaietan laguntzeko.
Rio de Janeiroko bizitza
Narcisa Copacabanako Atlântica etorbideko Chopin eraikinean bizi da, Rio de Janeiroko lekurik ospetsuenetako batean. Eremua ezaguna da luxuzko festengatik.
Narcisak maiz egiten ditu harrerak eta jaiak bere apartamentu zabalean. Besteak beste, printzeak, nobleak, ospetsuak, artistak eta Rio de Janeiroko goi mailako gizarteko hainbat kide gonbidatu izan ditu.
Liburuak
2000. urtean, Ai, que loucura! (Ai, zer eromena!) liburua argitaratu zuen Caras argitaletxearekin. Rio de Janeiroko goi mailako jendearen istorioak kontatzen ditu.
Beste liburu bat ere argitaratu zuen, Ai, que absurdo! (Ai, zer absurdoa!), Matrix argitaletxearekin.
Erreferentziak
- ↑ «Narcisa Tamborindeguy» www.purepeople.com.br.
- ↑ Famosos: Narcisa Tamborindeguy. .
- ↑ Revista Época. (2012-02-02). Você Entrevista: Narcisa Tamborindeguy. .
- ↑ «Narcisa Tamborindeguy relembra o dia do seu casamento com Boninho: "Algum tempo atrás" | Donna» GZH 2021-04-22.
- ↑ «Narcisa posta recordação com Boninho, seu ex: 'Magros, jovens e bonitos'» tvefamosos.uol.com.br.
- ↑ «Narcisa Tamborindeguy comemora que será avó pela primeira vez - Emais» Estadão.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









