Nekola
Nekola[1][a] Ibargoiti udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean. 1366. urtean jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Ibargoitiko Udalara pasa ziren. Bertako biztanleak nekolarrak ziren. Ez dakigu non dagoen. GeografiaNekola Ibargoiti ibarran dago. Inguru naturala eta kokapenaIbargoiti udalerria Zangozako merindadearen ekialdean kokatzen da. NA-2420 errepideak eta A-21 autobiak ibar osoa zeharkatzen ditu. Iruñerriko gune metropolitarraren ekialdera dago. Udaletxea Idotzinen dago. Erliebe ertaingo ibarra da. Itzaga eta Izko mendien magalean dago, ibarbide emankor eta laua eratuz, eta, ondoren, mendilerro menditsu bat. Klima eta landarediaIbargoitiko klimaren ezaugarriak, azpimediterraneo motakoak dira, uda garaiko lehortea, prezipitazio eskasak baina Nafarroa hegoaldean baino ugariagoak eta aldaketa termiko handia. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu artekoa eta prezipitazioak 1000 eta 1400mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 100-140 izaten dira. Jatorrizko landareditik, erlikia batzuk baino ez dira geratzen Izko eta Itzaga mendilerroetan, eta gunerik euritsuenetan klima atlantikoari dagozkion zuhaitzak aurki daitezke (haritz eta pagoak), ameztiak gune lehorretan, eta birlandaturiko pinuak udalerri gehienean. Birlandaturiko pinuen azalera, Austriatik ekarritako pinu lariziarrekin egin zen eta XX. mendearen amaieran 450 hektarea ingurutan zeuden. Estazio meteorologikoakIbargoitin dagoen Elo udalerrian (ibarraren parte da geografikoki, baina ez administratiboki), itsasoaren mailatik 528 metrora, Nafarroako Gobernuak 1929n jarritako estazio meteorologikoa dago..[2]
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko. Ikusi edo aldatu datu gordinak. HistoriaOrreagako Andre Mariaren Kolegiatakoa zen XIII. mendearen hasieratik, eta Jerusalemgo San Joan Ospitalekoek, mende beraren erdialdetik, lursailak izan zituzten. Elori erantsita dago 1268ko Rediezmoaren Liburuan. Handik gutxira despopulatu bide zen. Dirudienez, San Pedro parrokia zaharrak ermita gisa iraun zuen XIX. mendean. OharrakErreferentziak
Ikus, gaineraKanpo estekak |