Izko
Izko[1][a] Ibargoiti ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean. 2020 urtean 45 biztanle zituen. Bertako biztanleak izkoarrak dira.
IzenaIzko toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
EzaugarriakArmarriaIzkoko armarria Ibargoitiko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]
GeografiaIzko Ibargoiti ibarran dago. Inguru naturala eta kokapenaIbargoiti udalerria Zangozako merindadearen ekialdean kokatzen da. NA-2420 errepideak eta A-21 autobiak ibar osoa zeharkatzen ditu. Iruñerriko gune metropolitarraren ekialdera dago. Udaletxea Idotzinen dago. Erliebe ertaingo ibarra da. Itzaga eta Izko mendien magalean dago, ibarbide emankor eta laua eratuz, eta, ondoren, mendilerro menditsu bat. Klima eta landarediaIbargoitiko klimaren ezaugarriak, azpimediterraneo motakoak dira, uda garaiko lehortea, prezipitazio eskasak baina Nafarroa hegoaldean baino ugariagoak eta aldaketa termiko handia. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu artekoa eta prezipitazioak 1000 eta 1400mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 100-140 izaten dira. Jatorrizko landareditik, erlikia batzuk baino ez dira geratzen Izko eta Itzaga mendilerroetan, eta gunerik euritsuenetan klima atlantikoari dagozkion zuhaitzak aurki daitezke (haritz eta pagoak), ameztiak gune lehorretan, eta birlandaturiko pinuak udalerri gehienean. Birlandaturiko pinuen azalera, Austriatik ekarritako pinu lariziarrekin egin zen eta XX. mendearen amaieran 450 hektarea ingurutan zeuden. Estazio meteorologikoakIbargoitin dagoen Elo udalerrian (ibarraren parte da geografikoki, baina ez administratiboki), itsasoaren mailatik 528 metrora, Nafarroako Gobernuak 1929n jarritako estazio meteorologikoa dago..[4]
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko. Ikusi edo aldatu datu gordinak. Historia1835 eta 1845 urteen arteko udal eraberriketa burutu aurretik, Izko Oibarko diputatuak gobernatzen zuen, herritarrek aukeratutako erregidorearekin batera. Hasiera batean Izko Ezporogin sartu zen, baina mendearen bigarren erdian Ibargoitira pasatu zen. 1847an 800 erreal zituen eskola zeukan XX. mendearen amaieratik herrian hainbat etxebizitza berri eraiki dira, eta Iruñeatik etorritako hainbat pertsonen bizitoki bihurtu da Izko. Demografia2020 urteko erroldaren arabera 45 biztanle zituen Izkok.[6]
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko. PolitikaIzkoko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute. Egungo kontzejuburua Miguel Angel Olleta Esparza da. KontzejuaIzkoko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatua. Kontzejuburua Miguel Angel Olleta Esparza da. Kontzejuburuak2011tik, Izkok 2 kontzejuburu izan ditu:
GarraioaLa Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta honako ibilbidea:
Bestalde, La Veloz Sangüesina edo "Zangozar Azkarra" izeneko autobus konpainiak Ibargoiti Zangoza, Iruñea eta inguruko herriekin batzen ditu. Linea nagusiak honakoak dira: KulturaEuskaraIkus, gainera: «pirinioaurrera» eta «nafarrera»
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Ibargoiti sailkatu zen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinioaurreko Itzagaondoa eta Ibargoiti ibarrekin hitz egiten zena.[7] Koldo Zuazok, 2010ean, Ibargoiti atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[8] Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak du. Horregatik sailkatzen da Pirinioaurrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Untzitibarreko mintzaira zaharrak ia ez du hiztunik. Ondasun nabarmenak
OharrakErreferentziak
Ikus, gaineraKanpo estekak |