Niamh Fisher-Black
Niamh Fisher-Black (Nelson (Zeelanda Berria), 2000ko abuztuaren 12a) zeelandaberritar errepideko txirrindulari profesionala da. IbilbideaGazte mailatan Zeelanda Berriko ziklo-kros txapelduna izan zen eta 2020an Zeelanda Berriko errepideko txapelketa irabazi zuen helduen mailan. 2021ean Italiako Giroan bederatzigarren egin zuen eta gazterik onenaren saria eraman zuen[1]. 2022ko Munduko Txapelketak ziren Australian baina babeslerik ez zuen eta Zeelanda Berriko gobernuak ez zion diru laguntzarik eman. Berak ordaindu zuen Australiarako bidaia eta 23 urtez azpiko txapelketa irabazi zuen[2]. Italiako Giroan bosgarren egin zuen eta berriz irabazi zuen gazterik onenaren saria. Urte berean Euskal Herriko Itzulian hartu zuen parte eta gazterik onena izan zen[3]. PalmaresaZiklokrosean
Errepideko txirrindularitzan2020
2021
2022
Proba nagusiak
Erreferentziak
Kanpo estekak |