Share to:

 

Nicole Fiorentino

Nicole Fiorentino

Bizitza
JaiotzaLudlow1979ko apirilaren 7a (45 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k)Meghan Toohey (en) Itzuli  (2012 -
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, baxu-jotzailea eta abeslaria
KidetzaRadio Vago (en) Itzuli
Veruca Salt (en) Itzuli
Light FM (en) Itzuli
The Smashing Pumpkins
Bizou (en) Itzuli
Genero artistikoarock alternatiboa
Musika instrumentuabaxua
ahotsa

nicolefiorentino.net
IMDB: nm2912210 Facebook: NicoleFiorentinoOfficial Twitter: xocoleyf MySpace: nicolefbass Musicbrainz: 457b35ea-51b5-4d47-823a-1cab827d0fd2 Discogs: 910250 Allmusic: mn0002328191 Edit the value on Wikidata

Nicole Fiorentino (Ludlow, Massachussetts, 1979ko apirilaren 7a) estatubatuar baxu-jotzailea eta abeslaria da. The Smashing Pumpkins rock alternatiboko taldeko kidea izan zen (Ginger Reyes ordezkatuta eta Mark Tulinen behin-behineko ordezkapena). Teargarden by Kaleidyscope eta Oceania albumetan parte hartu zuen.[1][2][3][4][5]

Musikari ibilbidea

The Smashing Pumpkinsekin bat egin aurretik, Radio Vago, Veruca Salt , Spinnerette, Twilight Sleep eta Light FMko taldeetako kidea izan zen.

2010ean eta 2011n hasi zen bera Meghan Tooheyrekin lanean, eta The Cold and Lovely taldea osatu zuten. 2011ko apirilaren 24an "No With Me" argitaratu zuten.

Baxu-jotzaileak 2014ko denbora gehiena The Cold and Lovely taldearekin lanean eman zuen, Estatu Batuetako ekialdeko kostaldean udako tour bat egiten.[6]

2014ko irailean, Billy Corganek elkarrizketa bat eskaini zuen, eta bertan adierazi zuen Fiorentino eta Mike Byrne ez zirela The Smashing Pumpkinseko kide aktiboak, baina harremanetan jarraituko zutela.[7]

Diskografia

The Smashing Pumpkinsekin

  • Teargarden by Kaleidyscope vol. 3 (2010)
  • Oceania (2012)

With Cold and Lovely

  • The Cold and Lovely (2012)
  • Ellis Bell EP (2013)

The Microdance-rekin

  • ew Waves of Hope (2015)

Bizitza pertsonala

2012an Meghan Toohey taldekidearekin ezkondu zen. Fiorentinok ez zuen bere orientazio sexuala publiko egin 2015. urtera arte, Smashing Pumpkinsen egon zen bitartean bere sentimenduen eta LGBT eskubideen aldekoa zela aipatu zuenean, baina inoiz ez zuen bere esperientziei buruz hitz egiten.[8]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Moreno, Alberto. (2012-05-24). «Nicole Fiorentino nos cuenta cómo es tocar con los Smashing Pumpkins pero no nos aclara si era una de las niñas de Siamese Dream» GQ España (Noiz kontsultatua: 2024-12-29).
  2. (Gaztelaniaz) Nicole Fiorentino: Regreso al punto de mira | Bass Magazine - The Future of Bass | Tomas Rosprim. 2021-10-22 (Noiz kontsultatua: 2024-12-29).
  3. (Ingelesez) «Nicole Fiorentino» SPCodex (Noiz kontsultatua: 2024-12-29).
  4. (Ingelesez) «Nicole Fiorentino: Return To The Spotlight» Bass Magazine 2019-03-29 (Noiz kontsultatua: 2024-12-29).
  5. (Ingelesez) «Nicole Fiorentino Joins Louise Post of Veruca Salt For 2023 Summer Tour» Bass Magazine 2023-05-09 (Noiz kontsultatua: 2024-12-29).
  6. Deluxe EP: Ellis Bell Video and interview w/ artist/director Katelan Foisy. Pledgers only!. PledgeMusic 28 de noviembre de 2017.[Betiko hautsitako esteka]
  7. Alternative Nation! interview with Billy Corgan. AlternativeNation 28 de noviembre de 2017.
  8. Cold lovelys Nicole and Meghan married couple sound oh good together. After Ellen 28 de noviembre de 2017.

Kanpo estekak

Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya