Nuin
| Nuin | |
|---|---|
Herriko etxe tradizional bat | |
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Eskualdea | Ibarrak (Iruñerria) |
| Udalerria | Txulapain |
| Administrazioa | |
| Mota | kontzeju |
| Izen ofiziala | |
| Posta kodea | 31193 |
| Herritarra | nuindar, niuindar |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°54′52″N 1°43′04″W / 42.91444°N 1.71778°W |
| Azalera | 2,30 km² |
| Garaiera | 600 metro |
| Distantzia | 15,6 km (Iruñetik) |
| Demografia | |
| Biztanleria | 53 (2023) |
Nuin[1][a] (gulibarreraz: Niuin)[b] Txulapain ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean dago, Iruñea hiriburutik 17,6 kilometrora. 53
58 biztanle zituen 2023
2025. urtean. biztanle zituen.
Bertako biztanleak nuindarrak (gulibarreraz: niuindarrak) dira.
Izena
Nuin toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Nioain (1201)
- Noayn (1268)
- Nayun (1350)
- Nioy (1366)
- Niuin (1517)
- Niun (1532)
- Nuin (1534)
- Niun (1829)
- Nuin (1945)
- Nuin (1966)
- Nuin (1990)
Ezaugarriak
Armarria
Nuingo armarria Txulapaingo armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]
| « | Hondo urdin batez eta aurrean urrezko galburu sorta batez osatuta dago, zinta gorri batekin lotutak. | » |
Geografia
Nuin Txulapain ibarrean dago, Iruñeko merindadean.
Inguru naturala eta kokapena
Txulapain udalerriko erliebea nahiko malkartsua da eta garaiera ertaineko hainbat mendi aurki daitezke hegoaldean, besteak beste, San Gregorio (945 metro), San Bartolome (925 metro) eta Aldaun mendia (942 metro).
Klima eta landaredia
Txulapaingo klimak ezaugarri azpiatlantiarrak ditu, prezipitazioak ugariak dira urte osoan zehar (urtean 1.200mm inguru), nahiz eta uda garaiko bi hilabeteak lehorrak diren. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa da, eta urtean dauden egun euritsuak 120 eta 130 bitartean.
Estazio meteorologikoa
Txulapainen dagoen Beltzuntze kontzejuan, itsasoaren mailatik 530 metrora, Nafarroako Gobernuak 19882an jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]
| | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.0 | 20.0 | 25.0 | 28.0 | 33.3 | 39.5 | 40.3 | 40.5 | 37.0 | 30.0 | 22.0 | 17.1 | 40.5 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.5 | 10.0 | 13.3 | 16.3 | 20.0 | 25.3 | 27.6 | 27.8 | 23.9 | 19.1 | 12.1 | 8.9 | 17.7 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.2 | 6.0 | 8.6 | 11.3 | 14.4 | 18.9 | 21.1 | 21.3 | 18.1 | 14.4 | 8.7 | 5.6 | 12.8 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.9 | 2.0 | 3.8 | 6.2 | 8.8 | 12.6 | 14.7 | 14.8 | 12.3 | 9.6 | 5.3 | 2.3 | 7.9 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -8.0 | -8.0 | -9.0 | -1.8 | -1.0 | 2.0 | 7.0 | 8.0 | 4.0 | -2.0 | -7.0 | -10.0 | -10 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 113.4 | 100.1 | 95.5 | 106.3 | 74.5 | 63.0 | 34.7 | 35.8 | 57.1 | 80.4 | 134.8 | 112.6 | 1008.3 |
| Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 75.0 | 49.0 | 57.5 | 63.0 | 44.0 | 63.0 | 45.0 | 84.0 | 72.0 | 63.0 | 80.5 | 122.0 | 122.0 |
| Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 13.8 | 12.8 | 12.3 | 14.9 | 12.4 | 8.7 | 6.6 | 6.3 | 8.7 | 11.8 | 16.0 | 13.9 | 138.0 |
| Elur egunak (≥ 1 mm) | 0.1 | 0.2 | 0.4 | 0.4 | 0.4 | 0.2 | 0.3 | 0.2 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 0.1 | 2.2 |
| Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5] | |||||||||||||
Historia
Jerusalemgo San Joanen Ospitalekoek XIII. mendetik aurrera izan zituzten lursailak. 1847an, herritarrek parrokiako abadea aurkeztu zuten.
Demografia
53
58 biztanle zituen 2023
2025. urtean. biztanle zituen Nuinek.[6]
| 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 29 | 32 | 33 | 33 | 34 | 33 | 37 | 39 | 44 | 51 | 47 | 51 | 48 | 48 | 47 | 52 | 55 | 57 | 54 | 52 | 51 | 54 | 53 | 53 |
Kultura
Euskara
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Txulapaingo herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[7]
Euskararen galera, beraz, XX. mendekoa da. Iruñeko Gotzaindegiak 1904an egindako eliz gida baten arabera, Ultzama, Anue, Odieta, Atetz, Txulapain eta Olaibar ibarrak hartzen zituen Anueko Artzapeztegian erantzuna baiezkoa da. 1935ean, ibar horiek guztiak euskaldunak ziren oraindik.
1960ko hamarkadako Nafarroako industrializazioak benetako landa exodoa ekarri zuen hirietako fabriketara. Despopulatze horrek batez ere gazteei eta emakumeei eragin zien. Zalantzarik gabe, euskarari ere eragin zion. Txulapain ibarrean oso handia izan da hiriburuaren eragina, jendea bertara joan ohi baita. Ibarra honen erdalduntzea egitate bat da. 1972ko datuen arabera, 60 urtetik gorakoentzat zegoen gordeta euskara, eta oso gutxitan egiten zuten.
Koldo Zuazok, 2010ean, Txulapain ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[8]
Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da gulibarrera. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Txulapaingo mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Txulapain eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, euskarak eskubide batzuk ditu. 2010ko erroldaren arabera, herritarren %20,72k zekien euskaraz hitz egiten eta 2018n %23,10k.
Jaiak
- San Martin jaiak, azaroaren bigarren asteburuan
Ondasun nabarmenak
- San Martin eliza, XIII. mendean eraikitaku kristau eliza
Oharrak
- ↑ /nuín/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza bakarreko silaban - ↑ /ni.úin/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza bigarren silaban
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Nuin - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-08-30).
- ↑ Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Pamplona (II) : Etxarri-Aranatz - Muruzabal. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 9788423501311. PMC 9788423501311. (kontsulta data: 2021-08-31).
- ↑ .
- ↑ Beltzuntzeko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (kontsulta data: 2020-08-24).
- ↑ «Nuin» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (kontsulta data: 2021-08-31).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










