Share to:

Atetz

Atetz
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Beuntzako eliza

Bandera

Atezko armarria
Armarria


Mapa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaUltzamaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Atetz
AlkateaPaula Ibero Baraibar
(EH Bildu)
Posta kodea31867
INE kodea31040
Herritarraateztar
Geografia
Koordenatuak42°56′22″N 1°42′35″W / 42.939444444444°N 1.7097222222222°W / 42.939444444444; -1.7097222222222
Azalera17,1 km²
Garaiera572 metro
Distantzia19 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria227 (2025:  11)
alt_left 96 (%42,3)(2019) (%52,4) 119 alt_right
Dentsitatea1,33 bizt/km²
Zahartzea[1]% 22,69
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 75 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 10,97 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 64.3 + % 14.2 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [3]
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.atez.es/

Atetz[4] ([atets̻]) Nafarroa Garaiko udalerria da, Iruñeko merindadekoa. Iruñetik 19 kilometrora dago. 26,40 kilometro koadroko eremua du eta 229 biztanle zituen 2025ko erroldaren arabera.

Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da zabor bilketa, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz, Iruñeko metropoli eremuko beste hainbat herritan bezala.

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Eguaratseko eliza 1957an, Indalecio Ojangurenen argazkia.

Atetz Iruñeko merindadearen iparraldean dago. Ultzamarekin du muga iparraldean, Imotzekin mendebaldean, Txulapainekin hegoaldean, eta Odietarekin ekialdean.

Klima eta landaredia

Klima azpiatlantiar motakoa da, baina ohikoa baino hezeagoa (1.600mm baino euri gehiago batzen da urte batean, batez beste). Tenperaturak 8 eta 10 gradu bitartekoak dira, uda epelak eta neguak hotzak. Urteko egun euritsuak 120-140 dira.

Udalerriko jatorrizko zuhaitzak haritzak eta pagoak ziren. Haritzak herrigunean eta behealdeko ibarretan zeuden, eta gunerik menditsuenetan, pagoak. Gizakiaren eragina dela eta, asko gutxitu zen zuhaitz horien azalera, eta gaur egun, ugariagoak dira birlandaturiko pinu lariziarrak (Pinus nigra) eta alertzeak.

Herriak

Udalerria sei herrik osatzen dute: Aroztegi, Beuntza, Beratsain, Eguarats, Eritze eta Zigandak, eta 5 etxalde ere ditu: Amalain (1857ko errolda arte udala izan zuena), Beuntzalarrea, Egillor, Hiriberri eta Labaso.

Demografia

Biztanleriaren tamainaUrtea100200300400500600700800189019201950198020102040AtetzBiztanleriaren estatistikaHonako hau Wikidata bidez sortutako biztanleria grafiko automatiko bat da. Aldaketa bat egin beharrez gero, bertan egin dezakezu.

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bederatzi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,67 (Nafarroa Garaiko batezbestekoaren azpitik).

Politika

Udal hauteskundeak

2007an Hemengoak herri ekimeneko Miren Egozkue Goldaratz atera zen Atezko alkate lau zinegotzirekin. Atezko Herriak zinegotzi bakarra lortu zuen. 4 boto zuri izan ziren (botoen %2,25). Abstentzioa %24,26koa izan zen.

Atezko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Miren Egozkue Goldaratz (Hemengoak) 92 Bai
Jose Miguel Lopez Lista (Hemengoak) 89 Bai
Jose Aginaga Aldaregia (Hemengoak) 88 Bai
Gurutze Santxo Gaskue (Atezko Herria) 83 Bai
Maria Carmen Ziganda Ibarrola (Hemengoak) 79 Bai

2011n hiru zerrenda aurkeztu ziren eta egoera aldatu egin zen: Atezko Herriak 4 zinegotzi, Hemengoak zerrendak bakarra eta Agrupación Independiente Valle de Atez izenekoak bat ere ez.

Alkateen zerrenda

2007-2011 Miren Egozkue Goldaratz Hemengoak
2011-2015 Francisco Javier Nuin Ibero Atezko Herria
2015-2019 Ezequiel Martin Muxika EH Bildu

Udaletxea

  • HELBIDEA: San Migel Kalea, 1 (Eritze kontzejua)

Euskara

Atetzeko Ignacia Erbiti[5] eta Roman Iruritaren[6] testigantza, Atetz aldeko euskararen erabilerari buruz. Euskal Herriko Ahotsak[7][8] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Atetz eremu mistoko udalerria zen. 2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu euskaldunera pasatzea erabaki zuen, udal horren eskaerari jarraituz. Horren ondorioz, herria eremu mistotik eremu euskaldunera pasatu zen.[9]

Atetzeko euskara[10] Erdiguneko Nafarreraren[11] parte da, zehatzago, Ultzamako euskara[12] da bertan hitz egiten den euskara.

Erreferentziak

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  5. «Erbiti Ibarrola, Ignacia - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-10-01).
  6. «Irurita Ibarrola, Roman - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-10-01).
  7. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-10-01).
  8. «Euskara gutxi Atetz aldean - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-10-01).
  9. «Nafarroako 44 herri eremu mistora igaro dira» EITB (kontsulta data: 2024-07-05).
  10. «Atetz - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-10-01).
  11. «Erdigunekoa (N) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-10-01).
  12. «Ultzamakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-10-01).

Ikus, gainera

Bibliografia

Kanpo estekak


Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya