Nuria Penas
| Nuria Penas | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Pontevedra, 2003 (22/23 urte) |
| Herrialdea | |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | inprobisazioa |
Nuria Penas (Vila de Cruces, Pontevedra, 2003) galiziar regueifera feminista gaztea da.
Biografia
Vila de Crucesen jaio zen 2003an. 2016an hasi zituen ahozko inprobisazio edo regueifa ikastaroak Marco de Camballon BHIn, DBHko 2. maila ikasten ari zenean.[1] 2018an, Pobra de Brollón-en egin zen Do Courel bertso-inprobisazioko ekitaldi tradizionalean parte hartu zuen, eta inprobisatzaile historikoekin batera abestu zuen, 91 urteko Antonio Río Monterorekin, esaterako.[2]
2022an, unibertsitateko ikasle zela, bere Bigarren Hezkuntzako ikastetxe ohira itzuli zen, eta lehen regueifa-tailerra eman zien DBHko 1. mailako bi talderi. Bertan, munduan ahozko inprobisaziorako dauden modalitateak azaldu zituen, baita Galizian dauden modalitate desberdinak ere.[1]
Enreguéifate ekimenean ere parte hartzen du[3], regueifa zabaltzearen eta galizieraren erabilera sustatzearen aldeko ekimenean.[4][5]
Regueifaren Ahozko Elkartean sartu zen. Elkarte hori 1997an sortu zen, Valvalaresen (Vigo) egoitza duena. Bertatik ikastaroak ematen ditu eskoletan eta zenbait elkartetan, eta gero eta interes handiagoa du ahozko inprobisazioaren tradizio hori bizirik mantentzeko.[1][6]
Erre Que Erre izeneko talde berri bateko kidea da. Talde horren helburua da regueifa gaur egungo ikuspegi batetik eramatea gazteengana, gaur egongo arazoentan kontzientziatuta baina tradizioari eutsiz, eta belaunaldien aldaketetara egokituta. Nuria Penas, Lorena Médelarekin batera, Regueifa Tourreko aurkezleetako bat izan zen. Regueifa biziberritzeko ikuskizuna da, eta musika eta regueifa tradizionala oinarri elektronikoen eta gaurkotasuneko gai sozialen gaineko inprobisazioarekin lotzen ditu.[7]
Euskal Herriko Unibertsitatean egin zen ahozko inprobisazio jaialdi batean parte hartu zuen 2025ean Oihana Iguaran bertsolariarekin eta Nuria Casals glosadorearekin batera.[8][9]
Erreferentziak
- ↑ a b c s.soutelo. (2022-05-04). «Aula de regueifa no Camballón con Nuria Penas e Lorena Medela» Faro de Vigo.
- ↑ «Mozos e mozas achéganse ao galego con batallas regueifeiras entre institutos» Galicia Confidencial.
- ↑ Enreguéifate. 2019-05-02.
- ↑ ««A regueifa non é tan distinta ao rap, e por aí prendes aos mozos»» La Voz de Galicia 2022-11-30.
- ↑ «Enreguéifate - Súmate á regueifa expansiva!» Enreguéifate!.
- ↑ «Google Search» www.google.com.
- ↑ «O Regueifa Tour chega este venres a Vila de Cruces» La Voz de Galicia 2024-12-13.
- ↑ «Bertso ekitaldi berezia: Nuria Casals, Oihana Iguaran, Nuria Penas» www.kulturklik.euskadi.eus 2025-05-15.
- ↑ EHU. (2025-05-26). Núria Casals, Nuria Penas, Oihana Iguaran. .
Kanpo estekak
- Regueifesta | Regueifa feminista: Lupe Blanco, Nuria Penas, Lorena Medela
- Núria Casals, Nuria Penas, Oihana Iguaran EHU, 2025eko maiatzaren 26a
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









