Share to:

Nzinga Mbande

Nzinga Mbande

erregina

1624 - 1663
Bizitza
JaiotzaCaculo Cabaça eta Ndongoko erresuma, 1582
HerrialdeaNdongoko erresuma
BizilekuaMatambako Erresuma
HeriotzaMatambako Erresuma1663ko abenduaren 17a (80/81 urte)
Familia
AitaNgola Kilombo kia Kasenda
Haurrideak
Jarduerak
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioakristautasuna

Ngola Nzinga Mbande ( c. 15831663ko abenduaren 17a), Ana de Sousa, Rainha Nzinga edo Ngola Ana Nzinga Mbande bezala ere ezaguna Ndongo (1624-1663) eta Matamba (1631-1663) ambundu erreinuetako erregina zen, egungo Angolaren iparraldean kokaturik zeudenak.[1] Ndongo-ko errege-familian jaio zen, hezkuntza militar eta politikoa jaso zituelarik txikitatik; gainera, Inperio Portugaldarrarekin enbaxadore moduan jardun zuen, krisi politikoak desegiten. Bere aita eta anaiak hil ostean erregina bilakatu zen, Esklabo Afrikarren Salerosketaren emendioa garaian, agintean egon zelarik 37 urtetan. Aldi berean, Inperio Portugaldarrak Hego Mendebaldeko Afrika inbaditu zuen esklabotza bidez beren boterea gainjartzeko. Nzingak portugaldarren aurka borrokatu zuen bere erreinuen askatasuna eta ospea defendatzeko. Bere heriotzaren ostean, Nzinga figura historikoa bilakatu zen Angolan bere inteligentzia, jakinduria politiko zein diplomatikoagatik eta bere taktika militar zuhurrengatik.

Izena

Nzinga Mbande izen askopean ezagutzen da, kimbundu zein portugaldar hizkuntzetan, idazkera ezberdinetan eta ohorezko askorekin. Ingelesez ohikoa da Nzinga, Nzingha, Njinga eta Njingha bezala aurkitzea.[2] Portugaldarrez Rainha (Erregina) Nzinga, Zinga, Ginga bezala ezagutzen zen. Dokumentu ofizialetan eta bere manuskritoetan Jinga, Ginga, Zinga, Zingua, Zhinga eta Singa izenak ikusi daitezkeelarik.[3] Horrez gain, kristau bezala bataiatu zutenean Ana de Souza jarri zioten,[2] izena ama besotako portugaldarraren ohorez[4] eta abizena, garaiko Angolako erreinuko gobernadorearen izenean, João Correia de Souza.[5]

Ndongo eta Matambako monarka bezala, bere sorterri-izena Ngola Njinga zen; ngola errege-familiakoen Ndongo izena zen eta egungo Angolako errepublikaren izenaren sustrai etimologikoa da.

Egungo Kimbundu ortografiaren arabera bere izena Njinga Mbandi idazten zen; izeneko (-j), frantseseko eta portugeseko sabaiaurreko kontsonante igurzkaria ⟨ʒ⟩ edo "j leuna" bezala ahozkatzen da, ondoko (-n) isila den bitartean.

Biografia

Lehen urteak

Nzinga Ndongo-ko errege-familian jaio zen, herrialdearen mendebaldean 1583 urte inguruan. Kilombo Ngola edo erregearen eta Kengela ka Nkombe[6] erregearen emazte eta maitale esklaboaren[7] alaba zen. Nzinga-k bi ahizpa, Mukambu edo Barbara dama eta Kifunji edo Grace dama, eta anai bat, Mbandi Kiluanji, zituen. Anaia aitaren heriotzaren ostean errege bilakatu zen.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Elliott, Mary; Hughes, Jazmine. (2019-08-19). «A Brief History of Slavery That You Didn't Learn in School» The New York Times ISSN 0362-4331. (kontsulta data: 2020-09-26).
  2. a b Africa to America : from the Middle Passage through the 1930s. (1st ed. argitaraldia) Britannica Educational Pub 2011 ISBN 978-1-61530-175-1. PMC 651055754. (kontsulta data: 2020-09-26).
  3. (Ingelesez) Publishing, Britannica Educational. (2010-04-01). Africa to America: From the Middle Passage Through the 1930s. Britannica Educational Publishing ISBN 978-1-61530-175-1. (kontsulta data: 2020-09-26).
  4. Encyclopedia of African American history.. ABC-CLIO 2010 ISBN 978-1-85109-774-6. PMC 606743227. (kontsulta data: 2020-09-26).
  5. Encyclopedia of African colonial conflicts. ISBN 978-1-59884-837-3. PMC 950611553. (kontsulta data: 2020-09-26).
  6. (Ingelesez) «Queens of Infamy: Njinga» Longreads 2019-10-03 (kontsulta data: 2020-09-26).
  7. (Ingelesez) Miller, Joseph C.. (1975-04). «Nzinga of Matamba in a new perspective» The Journal of African History 16 (2): 201–216.  doi:10.1017/S0021853700001122. ISSN 0021-8537. (kontsulta data: 2020-09-26).

Kanpo estekak


Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya