Olive Dennis
| Olive Dennis | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Chester, 1885eko azaroaren 20a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Baltimore, 1957ko azaroaren 5a (71 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Goucher College (en) Cornell Unibertsitatea Cornell University College of Engineering (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | asmatzailea, ingeniari zibila, ingeniaria eta trenbideetako ingeniaria |
| Enplegatzailea(k) | Baltimore and Ohio Railroad (en) |
| Kidetza | Women's Engineering Society |
Olive Wetzel Dennis (Thurlow, Pensilvania, AEB, 1885eko azaroaren 20a – Baltimore, Maryland, AEB, 1957ko azaroaren 5a) estatubatuar ingeniaria izan zen. 1920an, Cornellen Ingeniaritza Zibileko titulua lortu zuen bigarren emakumea izan zen. Bere diseinu-berrikuntzek trenez egindako bidaien izaera aldatu zuten.[1][2][3]
Bizitza
Olive Wetzel Dennis Pensilvaniako Thurlow-en jaio zen 1885eko azaroaren 20an, eta Baltimoren hazi zen. 1908an Arteetan lizentziatu zen Goucher Collegen, eta Columbiako Unibertsitateko matematikako masterra egin zuen hurrengo urtean. Wisconsinen irakatsi ondoren, ingeniaritza zibila ikastea erabaki zuen eta Cornellgo Unibertsitatean ikasi zuen, titulua urte bakar batean lortuta.[4] 1920an, Cornellen Ingeniaritza Zibileko titulua lortu zuen bigarren emakumea izan zen.
Lan ibilbidea
Urte horretan, Baltimore eta Ohio Railroad (B&O) AEBko tren-konpainiak kontratatu zuen marrazkilari gisa zubiak diseinatzeko. Zubi horietako lehena Painesvillen, Ohion, izan zen.[5] Hurrengo urtean, Daniel Willard trenbideko lehendakariak zera pentsatu zuen, trenbideko bidaiarien erdiak emakumeak zirenez, emakume-ingeniari batek hobeto gobernatuko zuela zerbitzuan ingeniaritza hobetzeko lana. Dennis lehen "zerbitzu-ingeniaria" bihurtu zen B. & O.-k postua sortu zuenean. Kurt H. Debus ingeniaritzako historialariakAmriketako Estatu Batuetako lehen "zerbitzu-ingeniari" gisa deskribatu zuen.[6] Aurrerago, B&Ok berrikuntza guztiak izan zituen tren oso bat diseinatzeko agindu zion Dennisi. Sharon Harwood historialariak Cincinnatian izeneko tren hori "the crowning glory of her career (bere karrerako puntu gorena)" hartu zuen. 1931n British Women's Engineering Societyko kide hautatu zuten. 1951n erretiratu zen, eta Estatu Batuetako Trenbide Ingeniaritzaren Elkarteko kide egin zuten lehen emakumea izan zen.[1][7]
Berrikuntzak
Dennisek bidaiarien trenetan sartu zituen berrikuntzen artean, honako hauek zeuden: bil zitezkeen eserlekuak; ibilgailuetako tapizeria erresistentea zikintzeko orduan; emakumeentzako jantzi-gela handiagoak, doako paperezko toalladunak, xaboi likidoarekin eta edateko edalontziekin; gauez moteldu edo indartu zitezkeen sabaiko argiak; banakako leihoetako haizebideak; berak patentatutako Dennis haizagailua, aire freskoa hartzen laguntzeko bidaiariei.[8] Beste tren-enpresa batzuek B&O Railroad imitatu egin zuten hurrengo urteetan; autobusek eta airelineek ere erosotasun-maila hobetu behar izan zuten trenekin lehiatzeko.
Haren ondarea, hau da, ekarri zituen berrikuntza eta erosotasuna, hein handi batean ezezaguna da trenbide-komunitatetik kanpo. Haren diseinu-patenteak trenbidearen bidez sinatu ziren, eta haren izena ez da agertzen Cincinnatian-en publizitate-materialetan, nahiz eta berak diseinatu zituen.[5]
Emakumearen ikuspegia
Olive Dennisenek zera esan zuen:
«Ez du axola zelako arrakasta izan dezakeen negozio batek", esan zuen, "emakumearen ikuspuntua ematen badu, arrakasta handiagoa izan dezake.»[9]
Aldaketak ez ziren nahikoak izan Estatu Batuetako bidaiarien trenbide-industria salbatzeko, baina Dennisek ingeniari tekniko gisa prestatutako emakume bidaiari gisa zuen aparteko ikuspegiak eragina izan zuen estatu mailako bidaia-industrian.
Erreferentziak
- ↑ a b She took the pain out of the train Innovator: One of the first women to earn a Cornell engineering degree, Olive Dennis helped make rail travel less complicated and more comfortable.. .
- ↑ OLIVE DENNIS FUNERAL SET. 7 de noviembre de 1957.
- ↑ «Olive Dennis, ingeniería, ergonomía y diseño sobre raíles | Ciencia y más» Mujeres con ciencia 15 de febrero de 2017.
- ↑ «Cornell Rewind: Phenomenal first women of engineering» Cornell Chronicle.
- ↑ a b Giaimo, Cara. (9 de abril de 2018). «The 'Lady Engineer' Who Took the Pain Out of the Train» Atlas Obscura.
- ↑ Marilyn Bailey Ogilvie, Ed., The Biographical Dictionary of Women in Science, p. 348.
- ↑ «The Woman Engineer» www2.theiet.org.
- ↑ Virgili, Universitat Rovira i. «Olive Dennis | Dones i Ciències | Año de las Mujeres y las Ciencias | Observatorio de la Igualdad | Universidad responsable | Vida en el campus» Universitat Rovira i Virgili.
- ↑ Hatch, Changing Our World, p. 93.
Bibliografia
- Current Biography 1941 yearbook, or. 220–221
- Sybil E. Hatch, Changing Our World: True Stories of Women Engineers (ASCE Publications, 2006)
- Marilyn Bailey Ogilvie and Joy Dorothy Harvey, ed., The Biographical Dictionary of Women in Science (Taylor & Francis, 2000)
Kanpo estekak
- Olive Dennis - Engineer Girl
- Olive W. Dennis - B&O Railroad Museum
- Olive Dennis - Engineers of the Past profile
- Goucher College and Olive Dennis Wayback Machinen 2012ko maiatzaren 26an artxibatua.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









