Arte Ederretan graduatua, Ikerketa eta Sormena Artean masterra burutu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, non Baserri hedatua. Jardute sinbolikotik artekaritzen eremuradoktore tesia[1] ere gauzatu duen “Ikerketa Arte Garaikidean” programan, Eusko Jaurlaritzaren doktoretza aurreko bekarekin.[2] Tesi horren baitan, baserriaren kultur-nortasunaren inguruan egin du gogoeta, soziologia, antropologia eta artearen arloak oinarri hartuz.[3] Gaur egun, ikertzaile, artista eta irakasle lanetan dabil. Mondragon Unibertsitatean dabil lanean, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean.[4]
Ikerketa eta ekoizpen artistikoa
Onintza Etxebesteren proposamen teoriko eta praktikoek euskal identitate kulturala dute ardatz, eta identitate horri lotutako esanahiaen ekoizpen eta transmisioan oinarritzen dira.[5] Disziplina anitzak erabiltzen ditu gogoeta kritikoa sustatu eta honen transmisioa bultzatzeko, bide desberdinak bilatu eta baliatuz testuinguruaren arabera. Hori dela eta, Etxebesteren proposamenek prozesu aktibo eta parte-hartzaileak dituzte oinarri askotan.[6]
2021. El caserío expandido. De la función simbólica al campo de las mediaciones. "Ikerketa Ereduak eta Arloak Gizarte Zientzietan" Masterra, EHU. Leioa.
2017. Baserria, interfazea modernitate likido batean. "Kultur ondarea gizarte likidoetan", XIII. Kongresua. Oiasso, San Telmo Museoa, UPV/EHU. Donostia.[10]
2016. Basandreen maskarak. Oiartzungo ihote taldearentzat egindako maskarak.[18]
2016. Baserriko Ahotsak. Euskal Zine Bilera. Lekeitio.
2016. Sagardotegia omen zan. BideOtik programa. Azkuna Zentroa, Bilbo.[19]
2016. Sagardotegia omen zan. Almeriako Ikus-entzunezkoen VI. mostra. Almeria.
2016. Sagardotegia omen zan. XII. Historia, Artisten Meeting Point-a. Okela Sormen Lantegia, Bilbo.
2016. Sagardotegia omen zan. AE15, II. erakusketa. Bizkaia Aretoa, Bilbo.
2015. Iraganekoak. Pleno Aretoa, Oiartzun.
Argitalpenak
2023. Etxebeste (2023). Meta-nortasunak. Euskal arte garaikidearen ahalmenak. Donostia: Udako euskal Unibertsitatea & UPV-EHUko argitalpen zerbitzua.[20]
2022. Etxebeste & Martinez de Albeniz. (2022). The paradox of the basque farmhouse: The enfolding and unfolding of a cultural infrastructure. European Public & Social Innovation Review, 7(2), 56-69.[21]
2022. Amezaga & Etxebeste (2022). Spirituality infrastructure: Notes for Analysing Arantzazu’s Ecosystem. European Public & Social Innovation Review, 7(2), 43-55.[22]
2022. Etxebeste (2022). "Baserri hedatua". Donostia: Kutxa Fundazioa. ISBN 973-84-7173-612-3[23]
2018. Etxebeste (2018)“Maite ez duenak uzten du”, L. Siles (arg.) II. Residencia artística del buen vivir. Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia. (33-40).[25]
2018. Etxebeste (2018)“Baserriari hitza ematea. Baserriaren patrimonializazio prozesu tradizionalaren desegituraketa, Sagardotegia omen zan arte-proiektuaren bitartez”, I. Arrieta Urtizberea (arg.), El patrimonio cultural en las sociedades líquidas. Donostia: UPV-EHUko argitalpen zerbitzua. (163-191).[26]
2021. Tradizioak/traizioak arte-proiektua. Sorkuntza-ekoizpenerako dirulaguntza. Eusko Jaurlaritzako Kultura saila.
2020. Uhinak beka. Pentsamendu kritikoa saretzeko sariak. Ipar Hegoa eta Iratzar fundazioak.[28]
2019. Xareta, lurraldea artekari. Elikadura kulturalaren prozesu sozialaren artekaritzak. Eva Campo Müller-en I. Tokiko Garapenerako beka (+ E. del Amo). BDS koop eta ECM elkartea. Irun.[29]
2018. II. Ondo Bizi Arte Egonaldia, Karrantzako Mutur Beltz elkartea. Karrantza.[30]
2015. Suroskopia jaialdian lehenengo dokumentalaren saria. Kordoba.
Herritar aitortza
"Oiartzuar emakumeak udalekuetan" egitasmoaren barruan, bere izena eraman zuen haur talde batek 2018an.[31]