Share to:

Pablo Barrio

Pablo Barrio

(2020)

Lasarte-Oriako alkatea

2011 - 2015
Bizitza
JaiotzaAgurain1958ko urtarrilaren 21a (68 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Jasotako sariak

Literaturaren Zubitegia: 691

Pablo Barrio Ramirez (Agurain, Araba, 1958ko urtarrilaren 21a) euskal idazlea da. Txikitandik Lasarte-Orian (Gipuzkoa) bizi da, non 2011tik 2015era alkatea izan zen.[1]

2003. urtean, Euskaltzaindiak eta BBK-k elkarlanean antolatzen duten Toribio Altzaga Saria irabazi zuen, Ama, hor al zaude? antzerki lanarekin.

2006. urtean, Nafarroako Antzerki Eskolak eta Iruñeko Udalak antolatzen duten Haurrentzako antzerki testu berrien lehiaketan euskarazko saria irabazi zuen Abere hatsak eta beste animalia batzuk antzerki lanarekin. Lan hau Nafarroako Antzerki Eskolak estrenatu zuen 2007. urtean.

2007. urtean, Nafarroako Antzerki Eskolak eta Iruñeko Udalak antolatzen duten Haurrentzako antzerki testu berrien lehiaketan euskarazko saria Herio azeri hori antzerki lanarekin. Lan hau Nafarroako Antzerki Eskolak estrenatu zuen 2008. urtean.

2007. urtean, berriz ere Euskaltzaindiak eta BBK-k elkarlanean antolatzen duten Toribio Altzaga Saria irabazi zuen Kontrako bidean antzerki lanarekin.

2008. urtean IX. Serantes Antzerki sariaren Akzesita lortu zuen Armiarmategian (isil-mihisilka) lanarekin.

2021ean El sitio del fin del mundo liburua argitaratu zuen Txertoa argitaletxean Emakume pirata bat da protagonista: gaztaroan bizi izan zituen abenturak kontatzen ditu, umore eta punk ukituarekin. La Flamenka ostatuan sartu da bidaiari gazte eta eder bat eguraldia noiz baretuko zain, sekulakoa baita ekaitza. Taberna txiki hori arrantzale herrixka bateko portuaren alboan dago, eta adineko emakume bat da jabea. Denboralea baretu artean, tabernaria hasten da gaztea zenean bizitako abenturak kontatzen sartu berri den bezeroari. Ez dira edonolakoak emakumeak bizitakoak, pirata izan baitzen, eta itsaso zabala zeharkatu bere itsasontziarekin. Erregearen flotak begiz jo, eta mundua amaitzen den tokiraino jarraitu zuen, pirata gazte hori atzemateko asmoz. Garai haietan bazegoen Donostian La Flamenka izenko taberna bat.[2][3][4]

Lanak

Antzerkia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya