Pablo Turrillas
| Pablo Turrillas | |||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Bizitza | |||||||||||||||||||
| Jaiotza | Deba, 1963ko abenduaren 18a (62 urte) | ||||||||||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||||||||||
| Hezkuntza | |||||||||||||||||||
| Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||||||||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||||||||||
| Jarduerak | futbolaria eta futbol entrenatzailea | ||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||
Pablo Turrillas Arantzeta (Deba, 1963ko abenduaren 18a) gipuzkoar futbol entrenatzailea eta futbolari ohia da. Gaur egun Sestao River futbol taldea zuzentzen du 2. B Mailan.[1]
Futbolaria
Jokalari moduan hainbat taldetan aritu zen 80 eta 90. hamarkadetan (Amaikak-Bat, Cultural Durango eta Elgoibar, besteak beste). Turrillas aritu zen kirol mailarik altuena bigarren B maila izan zen:[2] bi urtez Cultural Durangon eta Elgoibarren.
30 urte zituela futbolari izateari utzi behar izan zion belaunean lesio larri bat izan ondoren.[3]
Entrenatzaile ibilbidea
Nahiz eta Geografia eta Historian lizentziatua izan eta diseinu grafikoan lan egin futbola izan da bere bizitzaren ardatza.[4] Bere futbolarekiko hasierak jaioterriko futbol-taldean egin zituen. Baina Turrillasen arrakastarik handiena 3. Mailako futbol-entrenatzaile izatean datza. Gauzak horrela 500 partidu bete zituen entrenatzaile lanetan 2015-16 denboraldian berak zuzendutako Lagun Onak taldearekin Santutxuren aurkako partiduan, 2016ko martxoaren 16an[5] Apurtzeko marka oso zaila gaur egun izan ere ez da batere erraza erregulartasuna izatea maila honetan.
2016ko azaroan 2. B mailako Sestao Riverrekin fitxatzen du, estreinakoz estatuko brontzezko mailan entrenatuz.
Lorpenak
- 2003-04: Bizkaiko Ohorezko futbol mailako txapelduna Cultural Durangorekin eta 3. Mailarako txartela.
- 2005-06: 3. Mailako txapeldunordea Gernika Klubarekin.
- 2009-10: Gipuzkoako Gorengoen Mailako txapelketa Anaitasuna Kirol Klubarekin eta Gipuzkoako Ohorezko Erregionalerako txartela.
- 2015-16: 500 partida zuzenduta 3. Mailan.
Entrenatu dituen futbolari ezagunak
- Joseba Del Olmo – 2014-15ean entrenatu zuen - Athleticen aritu zen Lehen Mailan.
- Koikili Lertxundi – 2004-05ean entrenatu zuen - Athleticeko jokalari ohi otxandiarra.
- Txema Añibarro - 2004-05ean entrenatu zuen - Lehen Mailan jokatu zuen Eibar futbol taldearekin.
- Luciano Iturrino – 2000-01ean entrenatu zuen - Lehen Mailako hainbat taldetan ibilia, bere azkeneko hilabeteak profesional mailan Pablo Turrillasen zuzendaritzapean eman zituen.
- Isaac Aketxe – 2008-09an entrenatu zuen - Athleticekin debutatu zuen Lehen Mailan.
- Iñaki Goikoetxea – 2000-01ean entrenatu zuen - Bigarren Mailan aritutako futbolari gipuzkoarra.
- Gorka Badiola - 2000-01ean entrenatu zuen - Ondarrutar futbolariak Bigarren Mailan jokatu zuen Bilbao Athleticekin.
- Jon Aingeru Novoa Arias - 2005-06an entrenatu zuen - Bilbao Athleticen eta Sestao Riverren aritu zen Bigarren Mailan.
- Iñigo Uribarri Aberasturi - 2005-06 eta 2006-07an entrenatu zuen - Numancian eta Eibarren jokatu zuen Gernikan jaiotako futbolari honek Bigarren Mailan.
- Imanol Franco Barrena - 2008-09an entrenatu zuen - Bigarren Mailan jokatu zuen Sestao River, Leganes eta Almerian.
- Raúl Calle - 2008-09an entrenatu zuen - Sestao Riveren jokatu zuen Bigarren Mailan.
- Galder Zubizarreta - 2011-12 eta 2012-13an entrenatu zuen - Bigarren Mailan aritu zen futbolean Burgos CF, Eibar eta Algecirasekin.
- Gorka Soria - 2011-12an entrenatu zuen - Eibar, Racing de Ferrol eta Ponferradina futbol taldeek izan zuten beren artean Bigarren Mailan jokatzen.
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Turrillasek Lagun Onak uzten du Sestao Riverrengatik fitxatzeko
- ↑ (Gaztelaniaz) 2.B mailan aritutakoa Cultural de Durango eta Elgoibarren
- ↑ (Gaztelaniaz) Futbolari izateari uzten dio Turrillaresk belaunean lesio larri bat izan ondoren
- ↑ (Gaztelaniaz) Pablo eta futbola
- ↑ (Gaztelaniaz) 500 partidu bete ditu entrenatzaile moduan hirugarren mailan 2015-16 denboraldian
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









