Pantxika Telleria
Pantxika Telleria (Donibane Lohizune, Lapurdi, 1972) dantzaria eta koreografoa da, baita EliralE dantza-konpainiako sortzailea ere.[1][2] Familian musikariak bazituen. Euskal dantza, dantza klasikoa edo dantza garaikidea etiketak ez ditu gustuko. Beti bizi izan ditu dantza dantza mota guztiak, "dantza" bezala, kontzeptu banaezin gisa. Berarentzat dantzako osagai garrantzitsuenak trantsizioak dira. Dantza klasikoan ikasi zituen trantsizioak euskal dantzan ere baliatzen ditu. Emozioa eta mugimendua Pantxika Telleriaren praktika gidatzen duten bi gako-hitz dir, dantza eta euskal nortasuna lotzen dituztenak. EliralE konpainiak euskaraz egiten diren dantza klaseak dezente reki ditu, haurrei zuzendurik. EliralEk publiko gazteari zuzendutako sorkuntzak egiten ditu, batez ere, antzerkia, musika eta dantza konbinatuz. Pantxikaren bi haurrek han parte hartu izan dute hainbatetan. Baina bestalde, dantza herrikoia ere preziatzen du adineko jendeek ere parte har dezaketelako, eta 50 urteko emazteei zuzendu klaseak ere ireki izan ditu.[1] Telleria bezala izan dira Euskal Herrian beste emakume koreografo ospetsuak, esaterako: Pilar López Júlvez, María Elena de Arizmendi Amiel, Carmen Larumbe, Carole Arbo, Inés Boza, Marta Coronado Arraya edo Marian Arregi Sarasola IbilbideaHiru haurreko familia bateko zaharrena da eta gazte-gazterik, dantza gustatu zitzaion. Lehenik, Begiraleak dantza talde herrikoian sartu zen, eta 13 urteetan, burasoei erran zien dantzaren munduan lan egin nahi zuela.[1] Pariseko kontserbatorioa (1986-1990)Pariseko Kontserbatorio Nagusian 1986 eta 1990 bitarte ikasi zuen. Giro hartan mugitzen ziren askotariko eraginak jasotzen, probesten eta bere sorkuntzan txertatzen jakin izan zuen. Baina 1989ko maiatzean, belaunean zauriturik, hango ibilbidea utzi behar izan zuen. [1] Dantza-irakasle izateko ikasketak (1990-1996)Herrira itzuli zen, ikasketak berriz hasi eta Begiraleak taldean berriz sartu zen. Ez zuen dantza lanbide bilakatzeko ideia utzi eta 1996an, Bordeleko CEFEDEM eskolan, dantza irakasle diploma erdietsi zuen.[1] Dantza-irakasle eta kultur dinamizatzaile (1996-2001)1996an hasi zen lanean Lapurdin; urte horretan hiru ardura hartu zituen. Batetik Maritzuli dantza tradizionalezko konpainian formakuntzaren eta garapen teknikoaren ardura hartu zuen.[3] Aldi berean Gillet-Lipszyc ballet-eskolan dantza klasiko irakasle gisa hasi zen Angeliun eta Biarritzen (hamar urtez jardun zuen horretan, 2006ra arte). eta azkenik 1996an hartu zuen hirugarren ardura Azkaineko Flik-Flak elkartearen baitan ere dantza klasiko irakasle izatearena izan zen. Azken lanpostu horretan sorkuntza koreografiko mintegi bat eramaten zuen. Heziketa-munduan esku hartu zuen hainbat ikastoletan (Baiona, Azkaine, Hazparne, Hendaia, Urruña, Senpere, Uztaritze, Sara, Biarritz) dantzaren hastapenak proposatzeko, 4 urtetik 11 urtera bitarteko haurrei (hiru urtez aritu zen horretan, 1999ra arte). Urte bat geroago, 1997an, Euskal Dantzarien Biltzarreko animatzaileen formatzaile gisa hasi zen, hiru alorretan: garapen teknikoa, pedagogia eta anatomia (sei urtez aritu zen horretan, 2002ra arte). Hurrengo urtean hasi eta zortzi urtez Biarritzeko udalean kultur ekitaldiak antolatzen dituen Biarritz Culture-n ikuslegoarekiko arduraduna bilakatu zen. Elirale konpainia (2001-)EliralE konpainia sortu zuen, 2001ean, eta geroztik, urte guziz koreografia berria ateratzen du. Oharturik sorkuntza plantan ezartzea nahiago zuela, interpretatzea baino gehiago, 2001ean EliralE dantza-konpainia sortzeko ahaleginetan bete-betean aritu zen, eta martxoan sortu zuten. 001 eta Firua izan zen lehen ikuskizunaurte hartan bertan, eta geroztik ia urtero sortu izan dute dantza-ikuskizun berri bat. Batzuetan beste konpainiekin ere aritu izan dira lankidetzan: 2002an Marseillako ballet eskolarekin; 2009, 2010 eta 2011n Kukai konpainiarekin;[4] eta 2012-2014an LagunArte konpainiarekin.n Dantza-lanak
Beste sorkuntza batzuk
Dantza-kazetariaDantza gaiak landu izan ditu kazetari moduan. besteak beste, kolaborazioa hauetan parte hartu izan du:
Kultur antolatzaile
Erreferentziak
Ikus, gaineraKanpo-estekak
|