Amaia Illarreta
Amaia Ilarreta (Donostia, 1964) dantzaria, irakasle eta pedagogoa Langaitz Ikastolan eta kultur dinamizatzailea da Intxaurrondoko Plazara Goaz elkartean. Hiru urtez jarraian izan zen Euskal Herriko Dantza Sueltoko txapelduna Antton Mendizabalekin batera.[1][2][3][4] Dantzaria (1978-1991)Gurasoen ohiturari jarraitu, eta lau urterekin hasi zen Amaia Illarreta dantzan. Aita dantza-irakaslea zen eta amak zenbait txapelketetan hartu zuen parte bere garaian.[4] Agustin anaia eta Miren ahizpa ere dantzariak ziren. Aieten zegoela, aitak dantza sueltoa bezala ezagutzen dena irakatsi zion Amaiari. Iñaki lehengusua izan zen bere bikotea zenbait txapelketetan, baina aurrerago, hamasei urterekin, Eskola dantza-taldera jo zuen. Eskolakoei fandangoa eta arin-arina bere moduan irakasten hasi zitzaien. Interesa erakutsi zuten dantzarien artetik Antton Mendizabal animatu zen Amaiarekin txapelketetan parte hartze, eta 1989an hasita hiru urtez jarraian Euskal Herriko Dantza Sueltoko txapela eraman zuten etxera.[5] Txapelketan egiteko zenbait pauso berri asmatu zituzten. Illarreta bezala izan dira Euskal Herrian beste emakume koreografo ospetsuak, esaterako: Pilar López Júlvez, María Elena de Arizmendi Amiel, Carmen Larumbe, Carole Arbo, Inés Boza, Marta Coronado Arraya, Pantxika Telleria edo Marian Arregi Sarasola. Fitxategi:Egunkaria hmeroteka Illarreta.jpg Fitxategi:Egunkaria hemeroteka Illarreta Mendizabal.jpg Fitxategi:Egunkaria hmeroteka Mendizabal.jpg Fitxategi:Egunkaria Mendizabal2.jpg </gallery> Kultur antolatzailea (1998-)Intxaurrondoko Plazara Goaz elkarteko partaide eta dinamizatzailea da. 1998an sortu zuten Intxaurrondo auzoan euskararen erabilera sustatzeko. Hantxe bildu ziren AEK, auzo elkarteak, Larrotxene Kultur Etxea, Intxaurrondo Ikastola, Bagera taldea, auzoko Euskal Herrian Euskaraz taldea, Zulo Zahar elkartea, eta hainbat jende independente ere.[6] 1998an Kontseiluak antolatu zuen Bai euskarari kanpaina antolatzea izan zen lehen jarduera fuertea. 1999ko Korrikaren antolaketa gero, eta segituan PLAZARA GOAZ Euskara Elkartearen sorrera. Haur-jolasak, Euskal Astea, ikastaroak, pailazoak, gaztaina-erreketak, jaiak eta antzeko ekintzak antolatzen dituzte euskaldunoi euskaraz bizi ahal izateko gunea ahalik eta zabalena izan dadin, eta erdaldunak euskarara hurbiltzeko ahaleginak egiteko.[7][8][9]
Sariak
Erreferentziak
Ikus, gaineraKanpo estekak
|