Share to:

Papardo

Papardo
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
OrdenaScombriformes
FamiliaBramidae
GeneroaBrama
Espeziea Brama brama
(Bonnaterre, 1788)

Papardoa (Brama brama; Bonnaterre, 1788) itsasoko arrain espezie bat da.[Euskal Herriko Arrainen Gida 1]

Papardoa, Pasaiako lonjan ateratako argazkitik editatua (E. Bachiller, 2022; www.arrainak.eus).

Izena

Espezie honek hainbat izen ditu euskaraz:[Euskal Herriko Arrainen Gida 1]

Izena Erabilera-eremua (udalerria)
palometa[ArgitaratuGabe 1] Donostia, Pasaia
palomita
papardo baltz[ArgitaratuGabe 2] Armintza, Bermeo, Mundaka, Elantxobe, Lekeitio, Ondarroa
papardo beltz[1][2]
saputa[2]

Ezaugarriak

Ezaugarri fisikoak

Kantauri itsasoan, papardo helduek normalean 30-50 cm inguru neurtzen dute[3][4] (nahiz eta 5 kg-tik gorako indibiduoak ere inoiz hartu izan diren[4]), Mediterraneo eta Iberiar penintsularen hegoaldean hartzen direnek 15 zm nekez gainditzen dituztelarik[3]. Papardoak gorputz zabala du, eta zapal xamarra. Aho handia du. Aleta pektoralak ongi garatuak ditu, aleta dortsalaren amaiera baino atzerago heltzen direnak; haien formak usoen hegalen formaren antza dutenagatik hartzen du bere izenetako bat (palometa). Gorputz osoak kolore gris iluna du, aleta kaudalaren ertzak beltzak direlarik[5].

Nutrizio-ezaugarriak

Papardoak balio nutrizional handia dauka, eta duen gantz kantitate altuagatik (zati jangarriaren %5), arrain urdina da. Haragia oso kalitate handikoa da, trinkoa eta iluna, behin sukaldatzerakoan argitu egiten dena, oilaskoaren texturara hurbilduz. Omega-3 eta proteina kantitateari dagokionez beste arrain askoren gainetik kokatzen da. Mineralei dagokienez, aipatzekoak dira bere haragiak dituen selenio, fosforo, potasio eta iodo kantitateak[3]. Bitaminei erreparatuz gero, ano bakar batek populazioarentzat gomendatutako eguneko B12 bitamina kopuruaren seikoitza suposatzen du (arraultzek eta bestelako haragiek eskaintzen dutena baino gehiago), niazina kopuruaren %60 baino gehiago, eta %100etik gora D bitaminei dagokienez.

Kontsumo-garaia

Papardoa urte osoan zehar arrantzatzen da, baina harrapaketa handiak ez dira hain ohikoak. Izan ere, artisau-arrantzaleak dira espezie hau porturatu ohi dutenak. Haien errute-garaia udazkenean izaten da, eta sasoi horretan sakonera txikiagoetan pilatzen diren heinean, harrapaketak handitzen dira[Euskal Herriko Arrainen Gida 1][ArgitaratuGabe 1].

Ekologia

Papardoa arrain ozeanikoa da, sakonera handiko ur epeletan (12 - 24 °C) bizi ohi dena, 800 m arteko uretan egon daitekelarik[3]. Mundu osoko ozeanotan aurkitu daiteke, hala nola Indikoan, hegoaldeko Ozeano Barean, Atlantikoan (Madeira, Iberiar penintsula, Europako kostalde osoa, Norvegiaraino) eta Mediterraneoan[3][4]. Arrain migratzailea da, eta kostara hurbiltzen denean arrantzatu ohi da[3]. Ikerketa gutxi dagoen arren, papardoen familiako beste espezieetan haien elikaduraren oinarria zooplankton handia (hala nola anfipodoak, krilla) dela ikusi da[6].

Papardoaren arrantza Euskal Herrian

Papardoa urte osoan zehar arrantzatu daiteken arren[Euskal Herriko Arrainen Gida 1], udazkenean izaten da ohikoagoa. Bizkaiko Golkoan ez du kudeaketa erregulaziorik gaur egun.

Eguneko arrainaz ari bagara, artisau-arrantzaleek hondoko tretza erabiltzen dute papardoa arrantzatzeko[Euskal Herriko Arrainen Gida 1]. Hala ere, arraindegietan ohiko arraina izanik, papardo asko arraste-arrantzarekin harrapatutakoa izaten da.

Bitxikeriak

Papardoaren haragia sukaldatzerakoan, oilaskoaren haragiaren textura eta kolore antzekoak lortzen direlako oso preziatua den arraina da gastronomian. Askorentzat hain ezaguna ez bada ere, arrandegietan sarri aurkitu daiteke[Euskal Herriko Arrainen Gida 1].

Oso arrain preziatua da laket-ontzietatik burutzen den laket-arrantzan[7].

Papardo Mutrikuko azken artisau-arrantzalearen ezizena ere bada, Elenita Berria itsasontziko armadore eta arrantzalearena. 2021ean zendu zen haren aita arrantzalea ere ezizen berarekin zen ezaguna herrian.[8][Euskal Herriko Arrainen Gida 1]

Erreferentziak

  1. Eneko Barrutia Etxebarria (2000) ‘Arrainen izenak mendebaldean’ in ‘Mendebaldeko berbetearen formalizazinoa’. Mendebalde Euskal Kultur Elkartea; Bilbo.
  2. a b Barrutia, Eneko. (2003). «Arrainen izenak Bizkaian XX. mendean» (pdf) Zainak (Donostia: Eusko Ikaskuntza) (25) ISBN 8484198790. ISSN 1137-439X. Bibcode1137-439X..
  3. a b c d e f https://web.archive.org/web/20221016175644/https://www.mapa.gob.es/es/ministerio/servicios/informacion/palometa_tcm30-102844.pdf
  4. a b c «Brama brama, Atlantic pomfret : fisheries» www.fishbase.se (kontsulta data: 2022-10-16).
  5. Gomes, J., 1990. Bramidae. p. 758-764. In J.C. Quero, J.C. Hureau, C. Karrer, A. Post and L. Saldanha (eds.) Check-list of the fishes of the eastern tropical Atlantic (CLOFETA). JNCT, Lisbon; SEI, Paris; and UNESCO, Paris. Vol. 2.
  6. Watanabe, H., Kubodera, T., Kawahara, S. (2003) Feeding habilts of Pacific pomfret Brama japonica in the transition zone of the central North Pacific. Fisheries Science 69: 269-276.
  7. Bachiller, Eneko; Korta, Maria; Mateo, Maria; Mugerza, Estanis; Zarauz, Lucia. (2022-08-24). «Assessing the unassessed marine recreational fishery in the Eastern Cantabrian coast» Frontiers in Marine Science 9: 975089.  doi:10.3389/fmars.2022.975089. ISSN 2296-7745. (kontsulta data: 2022-10-16).
  8. https://www.diariovasco.com/bajo-deba/mutriku/papardoren-aldeko-hileta-20210707213404-ntvo.html

Argitaratu gabeko erreferentziak

  1. a b Pasaiako 'Kepa Deun' Arrantzaleen Kofradiako hiztegia (2019-2020).
  2. Ondarroako 'Kalare Deuna' Arrantzaleen Kofradiako hiztegia (2020).

Euskal Herriko Arrainen Gida

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya