Patxi Larrainzar
Patxi Larrainzar Andueza[1] (Errezu, Deierri, 1934ko irailaren 21 – Iruñea, 1991ko martxoaren 12) Euskal Herriko apaiz eta espainierazko idazlea izan zen. BiografiaDeierriko Errezun jaioa, Frumencio izeneko anaia bikia du; jaiotzean ama hil zitzaien. Umetan orduan hazten ari zen Iruñeko auzoa den Arrotxapean bizi izan zen. Ikasketak hiriburuko Seminarioan eta Aita Santuaren Comillasko Unibertsitatean egin zituen. Apaiz bihurtuta, jaioterriko apaiz eta Irunberriko laguntzaile aritu zen Txilera joan baino lehen. Han Santiagoko Unibertsitate Katolikoan irakasle lanetan ibili zen. Nafarroara itzuli eta Lergara bidali zuten apaiz eta gero bizitokia izan zuen Arrotxapeara. Oso popularra izan zen eta kristautasun aurrerakoiaren eta abertzaletasunaren defendatzailea zenez sarritan, frankismotik hasita, arazoak izan zituen eliza katolikoaren jerarkiarekin[2]. LanakEspainieraz idatzi zituen lan ugari; gehienek Nafarroa Garaiko egoera politiko-soziala, Iruñea edota erlijio katolikoaz zuen ikuspegia jorratzen dituzte. Haietako bost Txalapartak argitaratu ditu. Eleberriak
Antzezlanak
Bestelakoak
Bere omenezOmenaldi gisa, Iruñeko Arrotxapea auzoko D ereduko eskola publikoari bere izena jarri zioten, Patxi Larrainzar[4]. Erreferentziak
Ikus, gaineraKanpo estekak |