Share to:

Pauline Boty

Pauline Boty

Bizitza
JaiotzaLondres1938ko martxoaren 6a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaRoyal Marsden Hospital (en) Itzuli1966ko uztailaren 1a (28 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: Timoma
Hezkuntza
HeziketaRoyal College of Art
Wallington High School for Girls (en) Itzuli
Wimbledon College of Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, aktorea eta artista
Lan nabarmenak
Genero artistikoaPop Artea
paulineboty.org
IMDB: nm0098771 Edit the value on Wikidata

Pauline Boty (Carshalton, Surrey, Ingalaterra, 1938ko martxoaren 6a - Londres, Ingalaterra, 1966ko uztailaren 1a) ingeles artista feminista izan zen, Britainia Handiko pop artearen mugimenduaren sortzailea eta margolari britainiar bakarra. Botyren koadroek eta collage-ek askotan poza erakusten dute bere buruaz ziur dagoen feminitate eta sexualitate femeninoan, baita garaiko "gizonaren mundua"ren kritika ere. Bere arte menderakaitzak, bere izpiritu eta bizimodu librearekin konbinatuz, 70eko hamarkadako feminismoaren ordezkari bihurtu zuen Boty.

Bizitza eta lana

Hezkuntza eta lehen urteak

Boty Londresen jaio zen, hegoaldeko auzo pobre batean, 1938an, erdi-mailako familia katoliko batean. Lau anai-arrebetatik gazteena zen. Aita zorrotza zuen, eta mugatu egin zuen neska zelako. 1954an Wimbledongo Arte Eskolarako beka bat irabazi zuen eta aitaren gaitzespena izan arren, bertara joan zen. Hala ere, Botyren amak babestu egiten zuen, eta aitaren kontrako bidea erraztu zion Slade School of Fine Art eskolara joateko. Botyk diploma bat lortu zuen litografian (1956) eta diploma nazional bat beira diseinuan (1958). Ikaskideek "Wimbledongo Bardot" deitu zioten, Brigitte Bardot zinema frantziarreko izarraren antz fisikoa zuelako. Bere tutore Charles Careyk collage teknikak esploratzeko animatuta, Botyren pintura esperimentalagoa izan zen, herri kulturarekiko interesa erakutsiz. 1957an "Young Contemporaries" erakusketan bere piezetako bat erakutsi zuen Robyn Denny, Richard Smith eta Bridget Rileyren lanarekin batera.[1]

Beirateen Eskolan ikasi zuen Royal College of Art-en (1958–61). Pintura Eskolara joan nahi izan zuen, baina konbentzitu egin zuten, emakumeentzako matrikularen tarifa askoz merkeagoa zelako sail hartan. Unibertsitatean sexismoa instituzionalizatuta egon arren, Boty gelako ikaslerik onenen artean zegoen, eta 1960an bere lanetako bat Arte Kontseiluak antolatutako "Moderna Stained" erakusketa ibiltarian sartu zuten. Botyk Londresko mendebaldeko ikasle-etxean jarraitu zuen margotzen, eta 1959an bere hiru lan aukeratu zituzten "Young Contemporaries exhibition" erakusketarako. Denbora horretan, susperraldian zeuden beste pop artista batzuen lagun egin zen: David Hockney, Derek Boshier, Peter Phillips eta Peter Blake.

"Royal College of Art" delakoan ikasten ari zela, Botyk curriculumetik kanpoko jarduera ugaritan hartu zuen parte: Kantua, dantza, unibertsitateko antzezlanetan aritu zen, poesia argitaratu zuen ikasle-aldizkari alternatibo batean, eta zinemarekiko interesa garatu zuen, bereziki Europako "olatu berria"ren zinearekiko interesa. "Anti-Ugly Action"-eko partaide aktiboa ere izan zen, beiraren artean inplikatutako Royal College of Art-eko ikasle talde batek osatutakoa; ondoren, arkitektura ikasi zuen, eta iraingarria eta kalitate eskasekoa iruditzen zitzaion britainiar arkitektura berriaren aurka protesta egin zuen.[2]

Ibilbidea

Botyk bere garairik emankorrena unibertsitatean graduatu eta bi urtera izan zuen, Pop ikonografia estiloa garatu zuenean. Bere lehen erakusketa kolektiboa "Blake, Boty, Porter, Reeve" izan zen, 1961eko azaroan, Londresko A I A Gallery aretoan. Erakusketa hori pop britainiarraren lehenengoetarikoa izan zen. Hogei collage erakutsi zituen, tartean "Is it a bird, is it a plane?" eta "a rose is a rose is a rose", non herri kulturako gaiak marrazteko interesa erakutsi zuen (lehen izenburuak Supermanen komikiari egiten zion erreferentzia, bigarrenak Gertrude Stein poeta amerikar erbesteratuari).

Hurrengo udaberrian, Botyk, Peter Blakek, Derek Boshierrek eta Peter Phillipsek Pop Goes the Easel film dokumentalean parte hartu zuten eta Ken Russellen BBCko Monitore saioan ikusi ahal izan zen. Filma 1962ko martxoaren 22an estreinatu zen. Dokumentalak Boty Pop Art britainiarraren mugimenduaren erdigunean kokatu zuen arren, bere gizonezko kideek ez bezala, ez zuen filmean zehar hitz egiteko aukerarik izan berak egindako lanaz zuzenean.[3]

Botyk "Pop Goes the Easel" en parte hartu izanak aktore ibilbide laburraren mugarri erakusle izan zen. "Armchair Theatre play for ITV"-n ("North City Traffic Straight Ahead", 1962) eta BBCren Maigret ("Peter the Lett", 1963) telesaileko kapitulu batean parte hartu zuen. Royal Court Theatre-ko "Frank Hilton's comedy Day of the Prince"-n , eta Riccardo Aragnoren Afternoon Men-en (Anthony Powell-en eleberrian oinarritakoa) aritu zen. Botyk sarritan antzeztu zuen Londresko agertokietan eta dantzari ere aritu zen Ready Steady Go!-n. Prentsak glamour handiko aktoretzat hartu zuen, askotan artista gisa zuen zilegitasuna ahulduz, bere itxura fisikoari bakarrik erreferentzia eginez. 1962ko azaroan, The Scene aldizkarian agertu zen, azalean honako iruzkin hauek zituen artikulua: "Aktoreek, askotan, garun txiki-txikiak dituzte. Pintoreek bizar handiak izaten dituzte maiz. Imajinatu burmuinik gabeko aktoresa bat, pintorea eta ilehoria ere badena, hor duzu PAULINE BOTY."[4]

Britainia Handiko emakumezko pop artista bakarra izan zenez, Botyri sexismoari erreparatzeko aukera eman zion, bai bere bizitzan, bai artean. Bere margolan goiztiarrak sentsualak eta erotikoak ziren, emakumearen sexualitatea emakume baten ikuspuntutik irudikatuz. Bere mihiseak hondo koloretsuekin margotuta zeuden eta askotan lore gorrien lehen planoak ere bazituen, ustez sexu femeninoa sinbolizatuz. Bere idoloak, Elvis Presley, Jean-Paul Belmondo frantziar aktorea edo Derek Marlowe idazle britainiarra sex simbol bezala margotu zituen, baita Monica Vitti eta Marilyn Monroe aktoreak ere. Andy Warholek bezala, bere artean karteletako eta publizitate-liburuxketako elementuak eta pertsona ospetsuen prentsako argazkiak berrerabiltzen zituen. Celia Birtwell lagunaren erretratuan, Celia Birtwell and Some of her Heroes (1963), emakumea inguratuta dago Peter Blakeren pintura batez, David Hockneyren erretratu batez eta Elvis Presleyren irudi batez. 1963ko udazkenean Grabowski Galerian bakarkako lehen erakusketa egin aurretik, taldeko hainbat erakusketatan erakutsi zuen. Kritika aldetik arrakastatsua izan zen erakusketa. Hala ere, Botyk lan gehiago egiten jarraitu zuen. "Public Ear" irratsaioko aurkezle izan zen 1963-64an, eta hurrengo urtean berriro ere 'the seductive Maria' emanaldian aritu zen BBCko serial batean.[5][6][7]

1963ko ekainean Clive Goodwin (1932-1978) literatur agentearekin ezkondu zen. Botyk Goodwin's Cromwell Road kalean zuen apartamentuan artista, musikari eta idazle asko biltzen ziren, besteak beste, Bob Dylan (Botyk Ingalaterrara ekarri zuen), David Hockney, Peter Blake, Michael White, Kenneth Tynan, Troya Kennedy Martin, John McGrath, Dennis Potter eta Roger McGough. Goodwin, beranduago Black Dwarf aldizkari erradikalaren talde editorialeko kidea izan zen, Boty bere margolanetan gai politikoak sartzera animatzeko esaten zenez.[8][9][10]

Bere margolanak denborarekin kritikoagoak egiten joan ziren. "Countdown to Violence" lanak hainbat gertakari garaikide lazgarri deskribatzen ditu, besteak beste, 1963ko Birminghameko istilua, John F. Kennedyren hilketa eta Vietnamgo Gerra. Cuba Si (1963) dokumentalak Kubako iraultzari egiten zion erreferentzia. "It's a Man's World I" (1964) collage-pinturak ikono maskulinoen irudiak ditu, hala nola The Beatles, Albert Einstein, Lenin, Muhammad Ali, Marcel Proust eta beste batzuenak. "It's a Man's World II" (1965-66) lanean, emakume biluziak berrinterpretatu zituen, "erotismo femeninoa" sinbolizatzeko. Bere azken pintura ezaguna, BUM, Kenneth Tynanek eskatutakoa "Oh, Calcutta!" ikuskizunerako; 1966an amaitu zuen.[11][12]

Heriotza

1965eko ekainean Boty haurdun zegoen. Jaiotza aurreko azterketa batean tumore bat aurkitu eta minbizia diagnostikatu zioten. Uko egin zion abortatzeari eta uko egin zion kimioterapia tratamendua jasotzeari ere, fetuari kalte egin ziezaiokeelakoan. Marihuana erretzen zuen, berriz, mina arintzeko. Bere lagunak ikusten jarraitu zuen eta The Rolling Stones marraztu zuen bere gaixoaldian. Alaba, Katy (geroago Boty) Goodwin, 1966ko otsailean jaio zen. Boty Real Marsden Hospitalen hil zen urte horretako uztailaren 1ean, 28 urtrekin. Bere alaba, Boty Goodwin, gaindosi baten ondorioz hil zen 1995ean.[13][14]

Ondarea

Pauline Boty hil ondoren, bere margolanak anaiaren baserrian gordeta geratu ziren eta ia 30 urtez ahaztuta egon ziren. Bere lana 1990eko hamarkadan berraurkitu zen, Pop Arteari egindako ekarpenagatik. Taldeko hainbat erakusketatan eta bakarkako erakusketa batean sartu ziren bere lanak. Ezin da jakin non dauden bere pintura bilatuenetako batzuk.[15][16]

2013ko abenduan, Adrian Hamiltonek The Independent egunkarian idatzi zuen: "Hil ondoren ahaztua, hamarkada askotan. Ia 30 urte igaro ziren bere lehen koadroa ikusgai jarri aurretik. Atzera begirako erakusketa batek 2013. urtera arte itxaron behar izan du Wolverhamptonen sortu zuen lana erakusteko, eta orain Chichesterreko Pallant Galleryn ikusgai jarri dute. Gaur egun bere margolanak ikustean, sinestezina da hainbeste denbora behar izana ikusgai jartzeko. [...] Ez da erakusketa handia. Gordetako obraren urritasuna ikusita, ezin zitekeen bestela izan. Baina gehiagorako gogoz uzten zaitu, margotu zituen koadro gehiago ikusteko gogoz baita ez zituenak pintatu, ez baitzen behar adina bizi izan."[17]

Botyren bizitza eta lana ere Ali Smithen 2016ko "Autumn" nobelaren parte dira.[18]

Erreferentziak

  1. Sue Watling, David Alan Mellor. (1998). Pauline Boty, 1938-1966: The Only Blonde in the World. [exhibition catalogue] Whitford Fine Art & The Mayor Gallery Ltd. (London: AM Publications), p. 1..
  2. Boty told the Daily Express, "I think the Air Ministry building is a real stinker, with the Farmers' Union HQ, the Bank of England [that's the huge curved block along New Change by Victor Heal], and the Financial Times as runners-up." Boty, as quoted in Gavin Stamp, "Anti-ugly: campaigning against ugly buildings may seem admirable, but a recent call for demolitions is based on philistinism" in Apollo (Jan 2005).. .
  3. Michael Brooke. «Pop Goes the Easel (1962)» BFI Screenonline.
  4. Scene, No. 9, November 8, 1962. As quoted in Watling and Mellor.. .
  5. David Alan Mellor, "The Only Blonde in the World," in Watling and Mellor, p. 21. .
  6. Sooke, Alastair. (12 de junio de 2013). «Pauline Boty: The UK's forgotten pop artist» The Telegraph.
  7. 1001 paintings you must see before you die. London : Cassell Illustrated 2006 ISBN 978-1-84403-563-2. (kontsulta data: 2026-06-17).
  8. (Ingelesez) «The darling of her generation: Pauline Boty was the heartbreaker of the Sixties art scene. Talented and outspoken, she was loved by countless men, including the painter Peter Blake. With a revival of interest in her paintings, they are growing misty-eyed again» The Independent 1993-03-07 (kontsulta data: 2026-06-17).
  9. Boty auditioned for the role that went to Julie Christie. See Bill Smith, "The Only Blonde in the World," Latest Art, February 2006, p.1. .
  10. Boty and Philip Saville brought Dylan to England, collecting him from London Airport. Dylan stayed in Boty's flat. See Smith, p. 10.. .
  11. Reckitt, Helena; Phelan, Peggy. (2006). Art and feminism. (Reprint in paperback. argitaraldia) Phaidon ISBN 978-0-7148-4702-3. (kontsulta data: 2026-06-17).
  12. «Bum, 1966 - Pauline Boty - WikiArt.org» www.wikiart.org (kontsulta data: 2026-06-17).
  13. «Alfie girl Pauline gave her life to save her baby but it was all in vain..Katy killed herself with heroin; EXCLUSIVE: TRAGIC TALE OF 60s STAR STRUCK BY FAMILY CURSE. - Free Online Library» www.thefreelibrary.com (kontsulta data: 2026-06-17).
  14. «BBC Blogs - Adam Curtis» BBC (kontsulta data: 2026-06-17).
  15. (Ingelesez) Rawsthorn, Alice. (2004-06-19). «Tomorrow's girl» The Guardian ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 2026-06-17).
  16. Smith, Ali. (22 de octubre de 2016). «Ali Smith on the prime of pop artist Pauline Boty» The Guardian.
  17. Pauline Boty: The marginalised artist of British Pop Art is enjoying a revival. London 22 de diciembre de 2013.
  18. Joanna Kavenna. (12 de octubre de 2016). Autumn by Ali Smith review – a beautiful, transient symphony. .

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya