Paulo Iztueta
Paulo Iztueta Armendaritz (Berastegi, Gipuzkoa, 1941eko martxoaren 22a) euskal idazle eta filologoa da. Filosofian lizentziatua da (Erroma, 1969), eta Soziologian doktorea (Paris, 1976). 1981ean argitaratutako tesi horretan euskal klero kontestatarioaren soziologia aztertu zuen.[1] Izan ere, soziologiaren ikuspuntutik landu ditu politika, hizkuntza, erlijioa, kultura eta literatura.[2][3] Kultur eragileAreatzako sakramentinoen Arnas aldizkaria zuzendu zuen 5 urtez (1959-64). Zabal (1973-1977) aldizkariaren sortzaile eta lankide izan zen Iparraldean.[4] 1974an, Elkar argitaletxearen sortzaile eta partaide ere izan zen. Euskal Kulturaren Batzarreetan (EKB) bideratzailea izan zen 1983an. 2000. urtean, Utriusque Vasconiae argitaletxea sortu zuen, hainbatetan lankide izan duen Jokin Apalategirekin, diskurtso unibertsala testuinguru partikularretik abiatuta lantzeko asmoz.[5] LanakEuskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira berak sorturiko 120tik gora lan erakusten ditu.[6] Bere liburu aipagarrienak hauek dira: Saiakera
Poesia
Biografia
Kolaborazioak beste liburutan
Sariak
Erreferentziak
Kanpo estekak
|