PeerTube
| Jatorria | |
|---|---|
| Sorrera-urtea | 2015 |
| Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
| Azken bertsioa | 8.2.0 |
| Behar ditu | Node.js, PostgreSQL, Redis, FFmpeg eta Yarn |
| Ezaugarriak | |
| Euskarria | Android |
| Programazio-lengoaia | TypeScript eta SQL |
| Irakur dezake | MP4, WebM, 3GPP file format (en) |
| Sistema eragilea | Linux, Unix, Android eta iOS |
| Idatz dezake | MP4 |
| Egile-eskubideak | copyrightduna |
| Lizentzia | GNU Affero General Public License, version 3.0 or later (en) |
| Deskribapena | |
| Honen parte da | Fedibertso |
| Kokapena | |
| Jabea | Framasoft |
| Ekoizpena | |
| Garatzailea | Framasoft |
| Fikzioa | |
| Erabiltzen du | HTTP Live Streaming (en) |
| Maskota | Sepia |
| Euskaraz | |
| Euskaraz | bai |
| https://joinpeertube.org/en/ | |
| Iturri-kodea | https://github.com/Chocobozzz/PeerTube |
PeerTube software librea erabilita, interneten bidez bideo digitalak partekatzeko aukera ematen duen plataforma deszentralizatua, federatua da. Peer-to-peer teknologia erabiltzen du zerbitzari pertsonalen erabilera murrizteko. GNU AGPL lizentziarekin argitaratuta dago.
PeerTube zerbitzua eskaintzen duten instantziek[1] beren bideoen argitalpena beste zerbitzu batzuetatik independizatzeko asmoa erakutsi ohi dute; beren zerbitzuetan ez da publizitaterik erakusten, ezta erabiltzaileen datu pribatuen bilketa eta araketa egiten ere.
Chocobozzz goitizena erabiltzen zuen garatzaile batek eman zituen lehen urratsak 2015. urtean eta berak hautatu zuen lizentzia mota[2]. Orain PeerTube plataformaren garapena dirua irabazteko asmorik gabeko Framasoft erakundeak[3] lideratzen du. Asmoa alternatiba eraginkor bat eskaintzea plataforma pribatu eta zentralizatuei, YouTube, Vimeo, Dailymotion eta abarrei.
Deskripzioa
PeerTube instantzia bakoitzak webguneak arakatu eta ikusteko bideoak eskaintzen ditu eta, berez, besteengandik independentea da itxura, funtzioei eta arauei dagokienez. Instantzia gehienek izena emateko, erregistroa egiteko, eskatzen dute.
Zenbait kasuk eratu dezakete federazioa arau arruntekin (adibidez, antzeko edukia ahalbidetzea eta erregistratzea eskatzen dutenak), non bideoak partekatzen dituzten, nahiz eta bideo hau argitaratu duen instantziak soilik gordetzen duen. Federazioak elkarrengandik independenteak dira.
Bideoak banan-banan banatzen dira. Plataformara konektatuta dauden erabiltzaileek bideo zatiak beste erabiltzaile batzuengana bidaltzen dituzten emisioak dira.
Instantziak
Software Libre federatuarekin lekuan lekuko instantziak sortu egin behar dira. Euskal Herrian dagoeneko sortzen ari dira, esate baterako:
- PeerTube.eus, Abaraska taldeak mantendua
- Peertube.euskarabildua.eus, Iametzak[4] mantendua
- Argia aldizkariarena: bideoak.argia.eus.
Hezkuntzari lotutako instantzia bat: TubEdu.org, hezkuntzako edukietara bakarrik zuzenduta dagoena. Bertan, klaseen grabaketak, tutorialak, dokumentalak eta antzeko bideoak igo daitezke.[5]
Erreferentziak
- ↑ «TubEdu» tubedu.org (kontsulta data: 2021-09-02).
- ↑ (Ingelesez) «Chocobozzz/PeerTube» GitHub (kontsulta data: 2018-12-02).
- ↑ (Ingelesez) «PeerTube 1.0: the free/libre and federated video platform – Framablog» framablog.org (kontsulta data: 2018-12-02).
- ↑ «Iametza - komunikazioa eta teknologia» Iametza (kontsulta data: 2024-06-07).
- ↑ (Ingelesez) «TubEdu, hezkuntzako bideoen webgunea - Lemmy.eus» lemmy.eus (kontsulta data: 2021-11-19).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









