Pello Zabaleta Lekuona
Pello Zabaleta Lekuona (Errenteria, 1896ko abuztuaren 3a - ib., 1967ko martxoaren 12a)[1] Gipuzkoako bertsolaria izan zen. BizitzaGurasoak Manuel Zabaleta Etxeberria, bertsolaria, (Oiartzun, 1866 – Errenteria, 1925) eta Manuela Kristina Lekuona Lopetegi (Errenteria, 1858 – 1915) zituen. Errenterian jaio bazen ere, familia berehala Oiartzunera joan zen bizitzera. 1927ko uztailaren 7an, Rosario Miranda astigarragarrarekin ezkondu zen. Pellok eta Rosariok bost seme-alaba izan zituzten. Lan ugari izan zituen, besteak beste igeltsero eta zeramika fabrikako langile. LanakAntonio Zavalak argitaratu zituen Pello Zabaletaren bertsoak, Juan anaiarenekin batera Juan eta Pello Zabaleta bertsolariak (1967) bertso bilduman. Bertso jarriak Bertsolariya aldizkarian argitaratu zituen. Haren bertso sail ezagunenak dira: Europako Gerrari (1917), Sesiyo bat (1923), Alkar eziñ ikusiya (1932), Ijito antzeko bati (1931), Langillien alde (1934), Katu baten istoriya (1942), Oraingo Errenteriari (1946), Errenteriko Jangoiko-Txiki zanaren bizitza (1963). Erreferentziak
Kanpo estekak |