Share to:

Photobacterium

Photobacterium
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPseudomonadati
FilumaPseudomonadota
KlaseaGammaproteobacteria
OrdenaVibrionales
FamiliaVibrionaceae
Generoa Photobacterium
[[|]]
Datu orokorrak
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Photobacterium generoa bakterio Gram negatiboz osatua dago, Vibrionaceae familian sailkatzen dena. Berezko ezaugarria dute genero honetako bakterioek besteekin alderatuta: biolumineszentzia sortzen dute, hots, argia ekoizteko gai dira.

Photobacteriumek bazilo itxura du, eta mugikorra da (kokapen polarra duten flageloei esker). Bakterio honen beste ezaugarri batzuk honako hauek dira:

Genero honetako bakterioak urtarrak dira. Itsasoan bizi dira, eta ClNa behar dute hazteko, halofiloak baitira. Batzuk aske bizi arren, gehienek sinbiosia egiten dute arrainekin, itsasoaren hondoan bizi diren arrain abisalekin, hain zuzen ere. Bakterioek ekoizten duten argiari esker arrainek hobeto ikusten dute beren inguru ilunetan. Biolumineszentziak, gainera, funtzio sexuala burutzen du, bikotekidea aurkitzen laguntzen baitio arrainari, eta harraparien aurkako defentsa-mekanismoa ere izaten da.

Bioluminiszentziaren atzean prozesu biokimiko bitxia dago: luziferina izeneko proteina oxidatu egiten da, luziferasa izeneko entzima batek katalizatzen duen erreakzio batean. Erreakzio honek behar duen energia ATPk ematen du. Oxidatzerakoan, luziferina egoera kitzikatu batean geratzen da segundo gutxitan, eta egoera normalera pasatzerakoan gehiegizko energia hori argi moduan askatzen du.

Genero honetako espezie batzuk (Photobacterium damselae-ren hainbat andui, esaterako) arrain-patogenoak dira, eta kalte handiak sor ditzakete arrain-haztegietan

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya