Pignora imperii
Pignora imperii-ak (euskaraz: «menderatze ondasunak»), antzinateko erromatarren sinesmenen arabera, Erromaren inperioa (imperiuma-a) bermatzen zuten objektuak ziren.
Bere kopurua iturrien arabera aldatu badaiteke ere, zazpi aipatu ohi dira Mario Servio Honorato-ren arabera, Apoloren zenbakia sakratuan (zazpi) oinarritu litekeen autore berantiarra.[1]
Historia

Hauek dira gehien aipatzen diren pignorak:
- Palladium-a, Minervaren zurezko irudia (greziarren Palas Atenea, hortik datorkio izena), Troian gorde zena sorreratik. Erromatarrek zioten Eneasek Erromara eraman zuela Troiako Gerraren ondoren, edo Diomedesek eman ziela erromatarrei.[2] Vestalen zaintzapean zegoen.[3]
- Vestaren Su Sakratua, Vestaren apaiz andreek zaintzen zuten. Teodosio I. enperadore kristauak agindu bidez betiko su hori iraungitzea izan zen antzinako erromatar erlijioaren abolizioa eta kristautasuna Estatuko erlijio bakartzat ezartzea markatuko zuen gertakarietako bat.
- Ancila-k hamabi ezkutu sakratu ziren, apaiz saliek (salii) zaintzen zituztenak eta prozesioetan eramaten. Erromako bigarren errege Numa Pompilioren garaikoak zirela esaten zen. Hark ezkutu bat besterik ez zuen jaso Marte jainkoaren opari gisa, eta beste hamaika berdin-berdin egiteko agindu zuen, inork egiazkoa lapurtu nahi ezkero, jakin ez zezan zein zen Marterengandik jasotakoa .[4][5][6]
- Garaipenaren Aldarea Kurian egoten zen, eta hura han mantentzeak berebiziko garrantzia zuen Erromako tradizio erlijiosoak hegemonia kristauaren aurrean gordetzen saiatzen zirenentzat, besteak bestea, Kinto Aurelio Simakorentzat.[7][8]
Antzinate berantiarrean, Konstantinoplaren sorreraren kontakizun batzuek zioten Konstantino I.-ak, kristautasunera bihurtu zen lehen enperadoreak, inperii pignora hiriburu berrira transferitu zituela. Lekualdaketa horren historikotasuna zalantzan egon badaiteke ere, baieztapenak objektu sakratu horien balio sinbolikoa indartzen du.[9]
Servio Honoratoren zerrenda
Mario Servio Honorato (latinez: Maurus Servius Honoratus) I. mende amaierako gramatikariak, Virgilioren Eneidari egindako iruzkinean, "zazpi izan ziren erromatar botereari (imperium Romanum) eusten dioten objektuak (pignora)" idatzi zuen, eta honako zerrenda eman:[10][11]
- Mater Magnaren (Ama Handiaren, Zibeleren, alegia) harri beltza. Erromara eraman baino lehenago, Anatoliako Pesinunten egon zen. Pesinunteko Harri Beltza izena zuen eta zerutik erori omen zen betilo bat zen. Antzinako Asia Txikiko santutegi hititan gordetzen zen. Santutegia Atargatis jainkosaren egoitza zen.
- Veii hiri etruriarretik ekarritako terrakotazko koadriga, Tarkinio Harroa Erromako azken erregeak egiteko agindu zuena, Jupiterren gurdiaren irudikapena izateko. Kapitolino muinoan Jupiter Optimus Maximus-aren Tenpluaren estalkian kokatua zegoen.
- Orestesen (Agamemnonen semea) errautsak, Ifigeniak Aricia hirian lurperatu zituenak, eta ondoren Erromako Saturnoren Tenplura eraman zirenak.
- Priamoren zetroa, Troiako sugarretatik erreskatatua eta Eneasek Erromara eramana, bake eta aliantzaren ikur eta promesa. Palatinoan gordetzen zuten, seguru asko.
- Ilionaren beloa, Priamoren alaba, akantoz ehundua, Helenak bere ama Ledarengandik eskuratu zuena eta berarekin Troiara eraman zuena.
- Palladiuma
- Ancilia edo ezkutu sakratuak.
Erreferentziak
- ↑ Boletín de la Real Academia de la Historia, 167. lib., 1970. 178. or.
- ↑ Dionisio Halikarnasokoa: Erromatar antzinatasunak, I, 68, 2.
- ↑ Dionisio Halikarnasokoa:. Erromatar antzinatasunak. VI, 4
- ↑ Ovidio, Fastos 3.422; Geraldine Herbert-Brown, Ovid and the Fasti: An Historical Study (Oxford University Press, 1994), 76–77 or.; R. Joy Littlewood, A Commentary on Ovid's Fasti, Book 6 (Oxford University Press, 2006) 132–135 or.
- ↑ Turcan, Robert. (2001). The Gods of Ancient Rome. Routledge, 59 or..
- ↑ Hartmann, Andreas. (2010). Zwischen Relikt Und Reliquie: Objektbezogene Erinnerungspraktiken in Antiken Gesellschaften. Verlag Antike, 545–565 or..
- ↑ MacCormack, Sabine. (1998). The Shadows of Poetry: Vergil in the Mind of Augustine. University of California Press, 167 or..
- ↑ Simako, Relatio III, 8.
- ↑ Ando, Clifford. (2001). «The Palladium and the Pentateuch: Towards a Sacred Topography of the Later Roman Empire,» Phoenix 55 55: 369–410 eta 398–399..
- ↑ Mario Servio Honorato, "In Vergilii carmina comentarii ad Aen, VII.188: septem fuerunt pignora, quae imperium Romanum tenent: acus matris deum, quadriga fictilis Veientanorum, cineres Orestis, sceptrum Priami, velum Ilionae, palladium, ancilia". Perseus
- ↑ (Italieraz) jt1965blog. (2019-05-10). «Pignora imperii (parte II): la Quadriga dei Veienti» Et in Arcadia Ego (kontsulta data: 2026-06-07).
Bibliografia
- Polia, Mario (2001). Imperium - Origine e funzione del potere regale nella Roma arcaica. ISBN 88-8474-007-X.
- Cancellieri, Francesco (1842). Le sette cose fatali di Roma antica. Erroma: L.P. Salvioni.
Kanpo estekak
- Septem Pignora Urbis. 2011ko martxoaren 22an argitaratua. (italieraz). 2014ko martxoaren 5ean kontsultatua.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









