Share to:

Plazandreok

Plazandreok
Sorrera1995
Egoitza nagusiaLizardi bidea, 25
20015 Donostia
Ideologia politikoaFeminismoa
plazandreok.blogspot.com

Plazandreok 1995ean Donostian estreinako aldiz hauteskundeetara aurkeztu zen alderdi politikoa da. Bere burua "emakumezko plataforma politikotzat" du eta, alderdi politikoaz gain, elkarte feminista ere bada. Donostian burutzen den Feministaldiaren antolatzailea da. Donostiako Emakumeen Etxea sustatzen aritu dira, eta hiriko puntu beltzen maparen osaketan ere bai.[1]

Izenaren zergatia

1992an asmaturiko izena izan zen "plazagizon" parekoaren bila eta emakumeek plaza zein espazio publikoak hartzearen beharra aldarrikatzeko.[2]

Emaitzak Udal hauteskundetan

1995ko sakeleko egutegia

1995, 1999, 2003 eta 2007ko Donostiako Udal Hauteskundeetan ez ezik 1999ko Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Hauteskundeetan eta 2003 eta 2007an Gipuzkoako Foru Hauteskundeetan ere hartu du parte. Inoiz ez du zinegotzi zein batzarkiderik izan:

  • 1995eko Donostiako Udal Hauteskundeetan hartu zuen parte lehendabizikoz, Juana Aranguren Rica zerrendaburua izanik.
  • 1999ko Foru eta Udal Hauteskundeetan, Plazandreokek Donostian 667 boto (%0,68a) lortu zituen, berriro Juana Aranguren zerrendaburua izanik. Bilbon 270 boto (%0,14a) eta Bizkaian 923 (%0,15a) lortu zituen.
  • 2003ko Foru eta Udal Hauteskundeetan, Plazandreokek Asun Urbieta izan zuen alkategaia Donostian, 611 boto lortuz. Gipuzkoako Foru Batzarrerako zerrendaburua, berriz, Arantza Campos izan zen, 973 boto (%0,29a) lortu zituena.
  • 2007ko Foru eta Udal Hauteskundeetan, Plazandreokek berriro Asun Urbieta izan zuen alkategaia Donostian, 611 boto (%0,59a) lortuz. Gipuzkoako Foru Batzarrerako zerrendaburua, berriz, Arantxa Olañeta izan zen, 1.533 boto (%0,58a) lortu zituena. Lehendabizikoz gizonak izan zituen bere zerrendetan Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea betetzen.[3]
  • 2011ko Gipuzkoako diputatu nagusi izateko hautagaia Asun Urbieta izan zen eta Udalerako Juana Aranguren.[4][2]
  • 2015eko Udal Hauteskundeetan PlaZ! bezala aurkeztu zen Medeak eta bestelako feministekin osaturiko hautagaitza feminista.[5][6][7] Zerrenda osatu zutenak: Josebe Iturrioz López, Miren Agur­tzane Zubero Aguirregomezcorta, Ana Txu­rruka Etxe­zarreta, Santiago Eraso Beloqui (Independientea), Manuel Eduardo Prada Laya (Independientea),María Asunción Urbieta García, Miguel Ángel Martín Conde (Independientea), Danele Sarriugarte Mochales, Diego Mesa Ruiz (Independientea), Juana Aranguren Rica, Jokin Azpiazu Carballo (Independientea), María Mercedes Fernández Boga, José Ramón Araolaza Pagalday (Independientea), ­Itziar Elizondo Iriarte, Mikel Otxo­torena Fernández (Independientea), Kattalin Miner Pérez, Luzio Egiguren Ganboa (Independientea), Miren Amaia González Bergareche, Ignacio Ormazabal Galarza (Independientea), Nagore Iturrioz López, Ongi Etorri Jiménez Sandua (Independientea), María Dolores Blanca Roldán Fernández, Jesús González Esteban (Independientea), Miren Aran­tza Elizondo Lopetegui, Nicolás Celedonio Bermejo González (Independientea), María Africa Jiménez Varela, Alberto De Arquer Vidarte (Independientea).[8]
  • 2019ko Hauteskundeetan hautagairik faltan egonik, ez aurkeztea erabaki dute.[9][1]

Erreferentziak

  1. a b Berria.eus. «Andreak plazara. Zerrenda feministak» Berria (kontsulta data: 2019-05-16).
  2. a b Berria.eus. «"Feministak gutxi gara, eta ondo zaindu behar dugu elkar"» Berria (kontsulta data: 2019-04-13).
  3. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legea[Betiko hautsitako esteka]
  4. Berria.eus. «Andre zerrendaburu gutxi daudela dio Plazandreok-ek» Berria (kontsulta data: 2019-04-13).
  5. Berria.eus. «Plaz hautagaitza feminista aurkeztu dute Donostiako Udalerako» Berria (kontsulta data: 2019-04-13).
  6. (Gaztelaniaz) «PlaZ!, candidatura feminista para Donostia» El Diario Vasco 2015-01-25 (kontsulta data: 2019-04-13).
  7. «“En política hay muchos maromos” | Periódico Diagonal» www.diagonalperiodico.net (kontsulta data: 2019-04-13).
  8. «2015EKO UDAL HAUTESKUNDEAK.HAUTESKUNDE ADMINISTRAZIOA.DONOSTIALDEKO HAUTESKUNDE BATZOR­DEA» ORAIN Gipuzkoa (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala) (kontsulta data: 2019-10-05).
  9. «"Horrenbeste glamour duen hiria izateko, oso gustu txarra dauka Donostiako Udalak"» Irutxuloko Hitza 2019-04-11 (kontsulta data: 2019-04-13).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya