Share to:

Pleibak

Pleibak
Datuak
IdazleaMiren Amuriza (2024)
Argitaratze-data2024
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaPleibak
ArgitaletxeaSusa
Herrialdea Euskal Herria
Orrialdeak154 or.
ISBN978-84-19570-32-1


Pleibak 2024an Miren Amurizak plazaratutako helduei zuzendutako bere bigarren eleberria izan zen. 2024. urtean Susa argitaletxeak argitaratua[1]. "Nerabe paisaia rural-poligonero inguruan kokatutako eleberri laburra eta gordina" da Amurizarena.[2] Istorioak nerabezaroko harreman bat du ardatz, «gaurtzarotik» kontatua. Hizkuntzarekin esperimentatu du egileak, ahozkotasunetik hurbil dagoen testu bat sortuz.[3]

Izenburua

Izenburua playback ingelesezko hitzarekin jolasten du. «Pleibaka egitea esaten ari zarena kontrolatzen duzulako plantak egitea da». Lengoaia propio bat asmatzea ere bada pleibaka egitea, Miren Amurizaren esanetan, «erdarak euskararen egituretatik eta ahoskeretatik pasaraztea». Horrela azaltzen du izenburua egileak berak.[3]

«Pleibak kasetea behin eta berriro errebobinatzea da», azaldu zuen Amurizak. «Baina ez da nostalgia ariketa bat, edo ez hori bakarrik nahiz eta garai bateko erreferentzia ugari erabili.[3]

Argumentua

Amurizak bi lagun jarri ditu istorioaren ardatzean; zehatzago esanda, bi lagun ohi: Jone eta Polly. Inguru berekoak dira bi pertsonaiak, Berrizko baserri auzo batekoak (Bizkaia), baina izaeraz oso desberdinak dira. Biek 15-16 urte dituzteneko garaia kontatzen du nobelak; ikasturte bat, Lekeitioko (Bizkaia) Antzar Egunarekin hasi, eta Berrizko San Pedro jaietara bitarteko tartea hartzen duena. Jonerena da ahots nagusia, narratzailearena, eta lagun izandakoari mintzatzen zaio. Baina hogeitaka urte geroago mintzo da, harremana galdua duten sasoitik, «elkarren arrotz diren gaurtzarotik». Bi plano horiek nahasian jasoko ditu irakurleak, hala gaztaroko intentsitatea nola zer gertatuko den dakienaren begirada.[3]

Pertsonaiak

Gehien batean bi agertzen dira:

  • Jone Unzueta: narratzailea da, Pollyri, lagun ohiari zuzenduta. Malota itxura egiten du, ikasle txarra, gatazkatsua,
  • Polly: urrundu zen laguna. Ikasle ona, zintzoa itxuraz, bulkada politikoak ditu.

Ezaugarriak

Lau ataletan eta berrogei kapitulu laburretan egituratu du testua Amurizak. «Abiadura bizi-bizian doa kontakizuna, eta uste dut testuari eta, batez ere, irakurleari arnasa apur bat emateko, kapitulu laburrek laguntzen dutela», azaldu du.[3]

Eleberri honetan Amurizak bereziki hizkuntzarekin lan egin du, oso erregistro desberdinak erabiliz: gazte hizkera, ingelesa, bizkaiera, argotak, gaztelania... Nolabait ahozkotasunetik hurbil dagoen testu bat da. «Euskararen sintaxian zutabetuta, lexikoari zukua ateratzera jo du idazleak, zikintzera. Jonek nola hitz egingo lukeen, horretara hurbiltzera. Hizkuntzan ere bagarelako nor». Hain zuzen, hizkuntzarekin jolastea, esperimentatzea izan da egilearentzat liburua idazteko bulkada nagusia. Idazleak zehaztu du saiatu dela sintaxian euskararen jatorrizko egiturak ahalik eta gehien zaintzen, baina «malguago» jokatu duela lexikoarekin. Horrek testua dezente zaildu egin du.[3]

Sariak

111 Akademiaren saria jaso zuen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya