Porreroak
| Porreroak | |
|---|---|
Ilarduia, Egino eta Andoingo Porreroak | |
| Argitalpena | |
| Lehen agerpena | 2007an berreskuratu ziren |
| Datu biografikoak | |
| Jaiotza | Ilarduia, Egino, Andoin |
| Herrialdea | Euskal Herria |
Porreroak Arabako hainbat herritan ospatzen diren herri inauterien pertsonaiak dira. Mozorratzeko ohitura Gerra Zibila hasi zenean baztertu zen, baina 2007. urtean inguruko herritarrek jaia berreskuratzea lortu zuten. Pertsonaia guztiak desberdinak badira ere, landa-eremuarekin lotuta daude denak.
Ezaugarriak
Inauterietan janzten diren pertsonaia guztiei "Porrero" deitzen zaie, bereizketarik egin gabe. Pertsonaia ugari izan daitezke Porrero, baina bakoitzak bere ezaugarri eta elementu propioak ditu. Udalerrietako bakoitzean Porrero nagusi bat izendatzen da, eta agintea hartzen du dagokion herrian.[1]
Deskribapena
"Porrero" hitzak Arabako herri inauterien pertsonaia guztiak hartzen ditu bere baitan, eta itxuraz guztiz desberdinak diren arren, bat egiten dute ezaugarri batzuetan.[1] Jantzien helburu nagusia inork ez ezagutzea da. Horretarako, aurpegia estali edo margotzen dute: zapiak, maskarak eta trapuak erabiltzen dituzte, baita kedarra, ikatza eta kortxoa ere. Pertsonaia guztiek nolabaiteko harremana daukate landa-eremuarekin, eta jantzietan ikusi daiteke hori. Adibidez, badaude gorputza estaltzeko ardi larruz edo lastoz betetako zakuak erabiltzen dituzteztenak, eta gerriaren inguruan abereen zintzarriak eramaten dituztenak.[2]

Pertsonaiak
Banakako eta taldekako Porreroak daude.[1]
- Nagusiak: Lasto gizona
- Taldekakoak: Gizena, Farfailetakoa, Zamarretakoa, Koloretakoa, Hautsaria
- Banakakoak: Latorrigilea, Senargaia eta Emaztegaia, Autoritatea, Apaiza, Mezamutilak, Hartza, Kinkilaria, Atsoa, Odoltsua, Idiak.
Porreroak Ilarduia, Egino eta Andoinen
Porreroak Arabako herri inauteri desberdinetan dauden pertsonaiak dira, baina tokiaren arabera irudikapenak aldatu egiten dira. Asparrena udalerriko Ilarduia, Egino eta Andoin herriak, konkretuki, ILEGAN kultur-elkartearen barne daude. Horren bidez antolatzen dira, urtero, inauteriak.[3]
Historia
ILEGANeko herri inatuteria Arabako hainbat herrietan ospatzen zen 1936an eten zen arte. 2007an, herritar batzuek iraganeko ohiturak aztertu eta gero, berriro jarri ziren martxan. Gerra Zibilaren aurretik hiru herriek inauteri independenteak zituzten, baina bere antzekotasunak zirela eta, berreskuratze-prozesuan batera ospatzea erabaki zen.[4][5] 1936a baino lehen, larunbatetik asteartera ospatzen ziren, baina egun garrantzitsuenak igandea eta asteartea ziren. [4]

Igandean gazteak elkartu egiten ziren, eta Porreroz mozorrotuta diru-bilketa eta afaria egiten zituzten.[2] Etxez etxe ibiltzen ziren, danborrarekin, gitarrarekin edo akordeoiarekin, eta bildutakoarekin antolatzen zuten afaria. Ohitura zen, gainera, Porreroek zahato pare bat eramatea errondaren garaian herritarrak gonbidatzeko.[4]
Asteartean Lasto gizona prestatzen zuten. Ilarduian asto batean garraiatzen zuten; Eginon eta Andoinen, berriz, gurdi baten gainean. Arratsaldean herriko gaitz guztiak leporatzen zizkioten, eta egunaren amaieran erre egiten zuten. [4] [2]
Gaur egun
Gaur egun, ofizialki, 16 urte baino gutxiago dutenek ezin dute inauterietan zuzenean parte hartu.[2]
Guztira 60 jantzi inguru daude, eta Andoingo elizan gordetzen dira urtean zehar. Inauteriak hasi baino egun batzuk lehenago, Eginoko etxe batean probatzen dira, eta bukatutakoan, bakoitzak bere mozorroa garbitu eta itzuli egiten du, hurrengo festetan erabili ahal izateko.[2]
Ohiturak
Inauteriak Lardero egunaren aurreko larunbatean ospatzen dira orain.[6] Porreroak arratsaldean ateratzen dira, eta umeak beldurtu eta era guztietako bihurrikeriak egiten dituzte.[4] Haiek erasotzeko edo beldurtzeko, esaterako, puxikak erabiltzen dira.[2]
Umeek, Porreroetatik ihes dabiltzatenean, honako abesti hau abesten dute, tradizioa jarraituz:[1]

“Porrero!
saca las habas del puchero.
Saca una, saca dos, saca tres,
saca cuatro, saca cinco…
y echa un buen brinco!” [1]
Porreroek umeren bat harrapatzekotan, hura zikindu edo bustitzen dute. Hori ekiditeko, iheslariak elizako aterpean babestu daitezke, pertsonaientzat debekaturik baitago bertan sartzea.[1]
Erreferentziak
- ↑ a b c d e f «Porreroak (Pertsonaiak)» ILEGAN (kontsulta data: 2025-05-05).
- ↑ a b c d e f Asparrengo martxa (Ilarduia-Egino-Andoin). .
- ↑ «Hasiera» ILEGAN 2025 (kontsulta data: 2025-05-16).
- ↑ a b c d e «Historia» ILEGAN (kontsulta data: 2025-05-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Carnavales Rurales de Ilarduia, Egino y Andoin - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-05-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Carnaval rural ILEGAN. 2025-04-12 (kontsulta data: 2025-05-05).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









