Share to:

Propileo

Atenasko Akropoliaren propileoa, XIX. mendeko irarlan batean.

Propileoa (antzinako grezieraz: Προπυλαιον, propylaion) Antzinako Greziako eraikuntzan, tenplu barrutiaren aurreko aterbe irekia zen, hainbat harrizko zutabek eta etxegainak osatzen zutena. Propileorik ezagunena Atenasko Akropoliaren sarrerakoa da, Mnesikles arkitektoak eraikia.

Atenasko akropoliko propileoak

Partenoia bukatu eta berehala, Periklesek beste eraikin bikain bat eraikitzeko agindua eman zuen : Akropoliko mendebaldeko sarrerako ate monumentala. K.a. 437an hasi ziren atari hori eraikitzen, Mnesikles arkitektoaren zuzendaritzapean; atal nagusia bost urtetan bukatu zuten, baina gainerakoa bukatu gabe utzi behar izan zuten, Peloponesoko gerraren eraginez. Partenoia bezala oso-osorik Pentelikoko marmolez dago egina eraikin hau ere, eta hark bezala badu firztasuraik ere. Mnesiklesek lur maldatsu eta gorabeheraz bete baten gainean eraiki behar izan zuen; egiteko zail eta neketsu hori, ordea, bikain burutu zuen, halako moduan non haitz bitarteko pasabide malkortsua zena sarbide bikain eta ikusgarri bihurtu zuen.

Oinplanoa

Eraikinaren bi ertzetan zuen atari banatik, ekialdekoak baizik ez du ondo samar gure egunetaraino iraun; esan liteke doriar tenplu klasiko baten fatxada dela, ezpada hirugarren eta laugarren arteko tarte zabalagatik. Mendebaldeko fatxadak bi hegal zituen; iparraldekoa hegoaldekoa baino askoz handiagoa zen, eta arte galeria bat zeukan barruan, margolanak ikusteko berariaz eginiko historian ezagutzen den lehenengo aretoa: Pinakoteka. Propileoak zeharkatzen dituen erdiko bidea bi zutabe lerroz dago inguratua, gehiago dagozkionak joniar ordenari doriarrari baino. Badirudi garai hartan joniar elementuak indartzen hasia zela doriar egituren baitan erabiltzeko joera.

Hara iristeko malda handi bat igo beharra zegoen : 80 metro luze eta 20 metro zabal zen, eta 25 metroko igoera zuen. Ziur asko mailakatua egongo zen, eta hiru bat metro zabal zen galtzada bat izango zuen erdian, sakrifiziorako abereak igo ahal izan zitezen. Fatxadako erdiko bi zutabeen arteko tartea, besteen artekoa baino handixeagoa zen galtzada horri lekua uzteko. Barrualdean galtzada hori bi joniar zutabe lerroen artean zihoan, eta atzealdeko atarira ematen zuen. Arkitrabeak burdinazko barrez indartuta zeuden.

Atzealdeko atariaren aurrez aurre Atena Promakosen brontzezko estatua zegoen, Propileoak baino garaiagoa eta handik kilometro askora ikus zitekeena.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya