Purim
| Purim | |
|---|---|
| Izen ofiziala | פּוּרִים |
| Data | |
| Data | Adarren 14a |
| Harremanak | Hanukkah |
Purim jaia (hebreeraz: פּוּרִים, Pûrîm = zorteak), urtero, Adar hilabeteko 14. egunean (edo hilabete beraren 15ean harresituriko hirietan) ospatzen den jai judu bat da, Esterren liburuan aipatzen den mirariaren omenez, hau da, juduak, Asuero erregearen aginduz (historialariek Xerxes I.a persiar erregea bezala identifikatu dutena) suntsituak izatetik salbatu izana, K. a. 450. urtean.
Purim jaia, hebrear egutegiko egunik pozgarrienetakotzat hartzen den arren, juduak, bezperan, otoitz eta barau egitera behartuta daude, Haman eta Persiar Inperioko bere jarraitzaileek juduak suntsitzea eragingo zuen gatazkatik salbatzeko Jainkoari otoitz egin eta barau egin zuten persiar juduen omenez. Purim jaian, Meguilá irakurtzen da (hebreeraz: מְגִילַת אֶסְתֵּר, Meguilat Ester "Esterren liburua"). Irakurketa hau, abiada bizian egiten da, eta, entzuleek, matraka edo beste gairen batzuekin zalaparta atera behar dute Aman izena esaten den unean, izen hori ezabatua izan dadin. Honek, umeek ere parte hartzea eragiten du.
Baraualdiaren ondoren, ardoa edan eta kantuak kantatzeko ohitura dagoen oturuntza bat egiten da. Kantu horien artean, Shoshanat Ya'akov bezala ezagutzen den otoitza errezitatzen da, Israel eta Diasporako judu kantari askok grabatu dutena. Gainera, derrigorrezkoa da lagunei opariak bidaltzea (hebreeraz: מנות משלוח, Mislóaj Manot), eta behartsuei karitatea ematea (hebreeraz: לאביונים מתנות, Matanot La'evionîm), eta ume txikiak mozorrotzeko ohitura ere badago.
Purim jairako, gozo berezi batzuk prestatzen dira, "Amanen Belarriak" deituak. Gizonek, mozkortu arte edan dezakete ardoa.
Kanpo estekak
- Purim jaiaren gida
- Purim, Moshé Korinena
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










