Richard Casey
Richard Gavin Gardiner Casey, Casey baroia (Brisbane, 1890eko abuztuaren 29a – Fitzroy, 1976ko ekainaren 17a) australiar militar, diplomazialari eta politikaria izan zen. Australiako 16. gobernadore-orokorra izan zen 1965etik 1969ra.
Gaztetan Melbournera joan zen eta Melbourneko eta Oxfordeko unibertsitateetan ikasi zuen. 1914an, Austriako Lehen Indar Inperialean izena eman zuen, eta Gallipoliko guduan eta Mendebaldeko Frontean borrokatu zuen. 1920an Australiako funtzionario-taldean sartu zen eta Administrazio britainiarrarekiko lotura-ofizial izendatu zuten.
1931. urtean Australia Batua alderdiko hautagaitzan parlamentu federaleko kide hautatu zuten eta Joseph Lyons, Earle Page eta Robert Menziesen gobernuetan ministro izan zen. Bigarren Mundu Gerran, Australiak Estatu Batuetan zuen enbaxadorea izan zen 1940tik 1942ra, eta, ondoren, Winston Churchillen gerra-gobernuan sartu zen. 1944an Bengalako gobernadore izendatu zuten.
1946an Australiara itzuli eta Alderdi Liberala zuzendu zuen 1947tik 1950era. 1949an berriro lortu zuen eserleku bat, eta Kanpo Arazoetako ministro izan zen 1951tik 1960ra, politikatik erretiratu zenean. 1965etik 1969ra Australiako gobernadore nagusia izan zen. 1960an Casey baroi izendatu zuten.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









