Share to:

Rodrigo Arango Velásquez

Rodrigo Arango Velásquez

2. elizbarrutiko apezpiku

1985eko urtarrilaren 17a - 2001eko urtarrilaren 19a
Julián Mendoza Guerrero (en) Itzuli - Hernán Giraldo Jaramillo
Elizbarrutia: Bugako elizbarrutia
apezpiku titular

1981eko urtarrilaren 29a -
Elizbarrutia: Casae in Numidia (en) Itzuli
apezpiku laguntzaile

1981eko urtarrilaren 29a -
Elizbarrutia: Archdiocese of Medellín (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotza1925eko martxoaren 4a
Herrialdea Kolonbia
HeriotzaTuluá (en) Itzuli2008ko abenduaren 27a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Jaime Rodrigo Arango Velásquez[1] (Betania, Antioquia, 1925eko martxoaren 4a – Tuluá, Valle del Cauca, 2008ko abenduaren 27a) kolonbiar elizgizon katolikoa izan zen. 1981etik 1985era Medellíngo apezpiku laguntzailea izan zen, eta 1985etik 2001era Bugako ordinarioa.[2] San Sulpitzio elkarte apostolikoko kidea zen lehen apezpiku kolonbiarra izan zen.[3]

Bizitza

Antioquiako Betania udalerrian jaio zen 1925eko martxoaren 4an, Roberto Arango Moreno eta María Velásquez Pelaezen semea[1], eta martxoaren 6an bataiatu zuten.[4] Lehen mailako ikasketak jaioterrian egin zituen, eta geroago Manizalesko eta Montrealgo apaizgaitegietan ikasi zuen.[5]

Montrealen apaiztu zen 1950eko ekainaren 3an, San Sulpitzio elkarte apostolikoko kide gisa[2], eta hiri horretan lehen meza eman zuen.[5] 1964-1967 urteetan Manizalesko apaizgaitegiko errektorea izan zen[6], 1968-1974 urteetan Bogotako San Jose apaizgaitegiko errektorea, eta 1975-1980 urteetan Brasiliako apaizgaitegiko errektorea eta Medellíngo Pontifize Unibertsitate Bolibartarreko irakaslea. Bost hizkuntza menderatzen zituen: gaztelania, frantsesa, portugesa, ingelesa eta italiera.[7]

1981eko urtarrilaren 29an, Joan Paulo II.a aita santuak Casae in Numidiako apezpiku titular eta Medellíngo apezpiku laguntzaile izendatu zuen, eta martxoaren 25ean ordenatu zuten Medellíngo katedralean. Kontsakratzaile nagusia Alfonso López Trujillo Medellíngo artzapezpikua izan zen, eta beste kontsakratzaileak, berriz, José de Jesús Pimiento Rodriguez Manizalesko artzapezpikua eta Édouard Gagnon Albertoko San Paulo elizbarrutiko apezpiku emeritua.[2][2][8]

1985eko urtarrilaren 17an, Joan Paulo II.a aita santuak Bugako apezpiku izendatu zuen. 2001eko urtarrilaren 19an dimisioa eman zuen.[2][9]

2008ko abenduaren 27an hil zen gaixotasun baten ondorioz[10], eta Bugako San Petri katedralean hobiratu zuten.[1]

Ondorengotza apostolikoa

Erreferentziak

  1. a b c (Ingelesez) «Monseñor Jaime Rodrigo Arango Velásquez (1925–2008)» FamilySearch (kontsulta data: 2025-05-03).
  2. a b c d e f (Ingelesez) «Bishop Rodrigo Arango Velásquez, P.S.S. †» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2025-05-03).
  3. (Frantsesez) Chronologie de la Compagnie des prêtres de Saint-Sulpice 1641-2018. Paris: Compagnie des Prêtres de Saint-Sulpice (argitaratze data: 2020), 68 or. (kontsulta data: 2025-05-03).
  4. (Ingelesez) «Jaime Rodrigo» FamilySearch (kontsulta data: 2025-05-03).
  5. a b (Gaztelaniaz) Betancur Restrepo, Orlando. (2019). «Monseñor Rodrigo Arango Velásquez» Betania: Historia, crónicas y cuentos, biografía de tiempos difíciles. Academia Antioqueña de Historia, 45-47 or. ISBN 978-958-59784-4-7. (kontsulta data: 2025-05-03).
  6. (Gaztelaniaz) «Seminario Mayor Manizales» Arquidiócesis de Manizales (kontsulta data: 2025-05-03).
  7. (Gaztelaniaz) «Reseña histórica del Seminario Conciliar San José de Bogotá» Arquidiócesis de Bogotá 2016-11-01 (kontsulta data: 2025-05-03).
  8. (Gaztelaniaz) Zuluaga Gil, Ricardo. (2021). «Arquidiócesis de Medellín» El Episcopado en Colombia. Una Historia de 500 Años. Medellín: Centro de Historia del Municipio de San Vicente Ferrer, 89 or. ISBN 978-958-49-1576-4. (kontsulta data: 2025-05-03).
  9. (Gaztelaniaz) Zuluaga Gil, Ricardo. (2021). «Diócesis de Buga» El Episcopado en Colombia. Una Historia de 500 Años. Medellín: Centro de Historia del Municipio de San Vicente Ferrer, 102 or. ISBN 978-958-49-1576-4. (kontsulta data: 2025-05-03).
  10. (Gaztelaniaz) «Falleció tras sufrir una penosa enfermedad monseñor Rodrigo Arango Velásquez» El Tiempo 2008-12-27 (kontsulta data: 2025-05-03).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya