Montreal[1] (frantsesezVille de Montréal) Quebec probintziako hiri nagusia da, bertako hiriburua Quebec Hiria den arren. Halaber, Kanadako bigarren hiririk handiena da: 2006an, 1.620.693 biztanle zituen, eta metropoli eremu osoak, 3.635.700 (2005).
Hiria Hochelaga herrixka irokesa zenaren eremuan sortua da.[2]
Auzoak
Montreal 19 barruti handiz osatuta dago, dozenaka auzo txikiagoetan banatuak. Hemeretzi barrutiak honakoak dira: Ahuntsic-Cartierville, Anjou, Côte-des-Neiges–Notre-Dame-de-Grâce, Lachine, LaSalle, Le Plateau-Mont-Royal, Le Sud-Ouest, L'Île-Bizard–Sainte-Geneviève, Mercier–Hochelaga-Maisonneuve, Montréal-Nord, Outremont, Pierrefonds-Roxboro, Rivière-des-Prairies–Pointe-aux-Trembles, Rosemont–La Petite-Patrie, Saint-Laurent, Saint Leonard, Verdun, Ville-Marie and Villeray–Saint-Michel–Parc-Extension.
Historia
1535anJacques Cartier frantziarrak Hochelaga herrixka irokesa bisitatu zuen. Herrixka hori mendi baten magalean zegoenez, gain horri Mont Royal deitu zion: hortik dator Montreal leku-izena.
1601erako badirudi irokesek Hochelaga herrixka abandonatua zutela.