Rosalias


Rosaliak (latinez Rosalia edo Rosaria) edo Arrosen jaiak hildakoen omenezko erromatar festak ziren. Egun horretan, arrosak jartzen ziren hilobietan.[2]
Jai horiek hainbat egun ezberdinetan ospatzen ziren lekuaren arabera, baina, batez ere, maiatzean ospatzen ziren, nahiz eta uztailaren erdialdera arte ere ospa zitezkeen. Rosatio (arrosazko apaingarria) erabiltzen ziren eta 'dies rosationis' ('arrosazko apaingarriaren eguna') izena zuten jaialdietako egunak. Bioletak ere erabil zitezkeen, eta orduan violatio (bioletadun apaingarria) jartzen ziren, eta ospakizun egunek dies violae edo dies violationis (bioletazko apaindurako egunak) izen zuten.
Ehorzketa lekuetan loreak jartzeko ohituratik garatu zen Rosatioa. Hildakoak ezin ziren ahantzi, ohoratu eta gogoratu beharra zegoen. Horrela aholkatzen zuen, batetik, erlijio jarrera egokiak (pietas) eta bestetik, arimak baretzeko beharrak (haien zigorren beldur baitziren erromatarrak). Erromatarrek beren hildakoak zaintzeko erabiltzen zuten erlijio-jardun hedatuenetako bat izan zen. Hortaz, tradizioari (mos maiorum, 'arbasoen ohitura'), familiaren leinuari ematen zioten balioa ikus dezakegu. Familiako eta komunitateko hildakoak ohoratzeko behar horri zor zaio, aldi berean, eraikitzen zituzten oroitzarako monumentuak: inskripziorik gabeko harrizko kubo (zipoak) soiletatik hasi eta herri-lan handietaraino. Eta egun horietan monumentu horiek guztiak apaindu behar zituzten lorrekin. Egutegi erromatarrean, publikoki araututa zeuden data espezifiko batzuk gorde ziren, hala nola jaiegunak edo hildakoen omenezko egunak, hala nola, Parentalia, Lemuria, Violaria eta Rosalia.[3][4]
Sinbolismoa

Loreak gaztetze, berpizte eta oroimenaren sinbolo tradizionalak ziren, arrosa eta bioleten kolore gorri eta gorrindola, odolaren kolorea gogorarazten zuten, pekamena eragiten zuen. Udaberriko loraldia da bere garaia, bioletak loratzen lehenak baitira, eta arrosak azkenak.[5][6]
Jai-oturuntzen eta hileta-oturuntzen parte gisa, arrosek "bazkari arraro bat... bizitza eta heriotza elkartuz, prozesu amaigabe eta ezezagun beraren bi alderdi bezala hartuta" apaintzen zuten.[7] Rosalia jaiak, Dioniso, Adonis eta beste jainko batzuen udaberriko festetako lore elementuekin asimilatuak edo sinkretizatuak ziren Inperioko eskualde batzuetan. Hala ere, arrosa-apaingarriak, praktika gisa, ez zeuden jainko partikularren gurtzari hertsiki lotuta, eta, beraz, ospakizun judutar eta kristauetan erabil zitezkeen. Lehen idazle kristauek girlandak eta arrosazko eta bioletazko koroak santuen gurtzara transferitu zituzten.[8]
Rosalia militarrak

Erlijio-adierazpen gisa, jainko baten gurtzarako estatuari edo beste objektu gurtuei ere eskain ziezaiekeen Rosalia edo Rosatio bat. Maiatzean, erromatar armadak Rosaliae signorum-a ospatzen zuen, hau da, estandarte militarrak arrosazko girlandaz apaintzen zituzten jaia. Elkarte eta zirkulu pribatuen arrosen festak gutxienez berrogei eta bat inskripziok dokumentatzen dituzte latinez eta hamaseik grekoz. Grekozko idazkunetan, sarritan, arhodismos esaten zaio errituari.[9]
Erromatar armadak Rosaliae signorum ospatzen zuen, estandarte militarrak (signa) supplicatio erritu baten testuinguruan, arrosaz apaintzen zirenean, maiatzeko bi egunetan. Allan S. Hoey-k, Rosaliae Signorum jaialdiari buruzko ikerketa argitaratu zuenak, uste zuen arrosen jai militar horiei, udaberrian jainko begetatiboen tradizionalki egiten zitzaizkien jaiak barne hartzen zituela.[10]
Alejandro Severoren agintaldian (K.o. 224–235) Dura-Europosen zegoen erromatar kohorte batek erabili zuen egutegia aurkitu zen papiro batean, eta egutegi horri Feriale Duranum izena eman zaio. Bada, Feriale Duranum-en, Rosalia jaiaren berri ematen da.[11] Egutegia militarrentzat egindako egutegi erlijioso estandarra dela uste da, eta hortaz, Inperioko eskualde guztietako soldaduek hari atzizkiko zitzaizkiola.
Hoeyk honela deskribatzen ditu ospakizunak:
“Garnizioa osatzen zuten tropen desfile bat egiten zen. Pretorioaren patioan edo pretorioan bertan egiten zen, eta bertan, ziurrenik, garnizioko komandanteak soldaduei harenga egiten zien . Estandarteak (…) aldarearen ondoan pilatzen ziren, erregu egin behar zen tokian. Kasu horretan jaialdia halakoa zen, zeremonia nagusia zerbait arrosez apaintzea zen. Zer izango zen naturalagoa signa (estandarteak) baino? … Eta orduan, zer izen naturalagoa jaialdiarentzat Rosaliae signorum baino?”[11]
Bi Rosalietatik lehenaren eguna zalantzazkoa da, testua zatikatu baitago eta ezin da osorik irakurri, baina Lemurien garaiarekin bat zetorren, maiatzaren 9, 11 eta 13ko jaiegun arkaikoak. Lemureak edo larvae, heriotza goiztiarra izan zutenen izpirituak ziren, azpimunduan egon beharrean, lurrean noraezean ibiltzen zirenak, eta Lemuria jaien bidez baretzen ziren.
Lemurietako zeremonietan, Ovidioren deskribapenean, familiako buruak baba beltzak botatzen zituen, keinu apotropaikoa indartsua zena.[12] Bigarren Rosaliae signorum-a maiatzaren 31n izaten zen, ekaineko kalenden bezperan[13]. Ekainaren 1eko jaia, Dea Carna ('Haragiaren jainkosa' edo "Janariaren jainkosa') jainkosa ilunari eskainia zen eta normalean 'Baben kalendak' (Kalendae Fabariae) izena ematen zitzaion,[14] eta beraz, hori ere, seguruenik hildakoei eskainitako errituetako bat izan zen.[15] Eta Lemuria jaietako egunak bezala, egutegian nefastus bezala markatua zegoen, jarduera arruntak erlijioski debekatuak zeudenean. Behe Inperioan, Rosaliae signorum-a, maiatzaren 29tik ekainaren 1era ospatzen ziren 'Baben Jokoak' (Ludi Fabarici) izeneko joko publikoen (seguruenik Carnaren omenez ospatzen zirenak) hirugarren egunarekin bat egiten zuen. [16]
Inskripzio zibil batean, Carnaria-tan egindako arrosazko apainketa bat aipatzen du, eta Theodor Mommsen-ek Carna jainkosaren Kalendei buruz ari zela ulertu zuen du.[17]
Kristautzea

VI. mendean, Ekialdeko Erromatar Inperioan, Gazan "Arrosen Eguna" ospatu zen, Rosalia jaien jarraipen kristautua izan zitekeen udaberriko festa bat bezala. Gazako Joan abadeak (c. 550an hilda) bi poema anakreontiko idatzi zituen, 'arrosen egunean' publikoki aurkeztu omen zituenak, eta Gazako Procopio erretoriko kristauaren deklamazioak ere arrosen egunetan aurkeztu ziren.[18]
Arrosak, oro har, lehen kristauen hilobi-artearen iruditeriaren parte izan ziren,[19] huntzarekin batera.[20] Martiriak askotan lorekin irudikatzen edo deskribatzen ziren, edo loreekin identifikatzen zituzten formetan.[21] Paulino Nolakoak (431. h.) Rosalia jaien tradizioa kristau terminoetan berrinterpretatu zituen Felix Nolakoa santuaren jaiotzari buruzko olerkian (natalicium), urtarrilaren 14an:[22]
“Estali lurra larrosez, apaindu ateak girlandez. Utzi neguak udaberriko edertasun gorrindola arnasten; utzi urtea bere garaia baino lehen loratzen, eta utzi Naturak egun santuari men egin diezaiola. Zuri ere, lurra, lore-koroak zor dizkiozu martiriaren hilobiari. Baina zeruko atearen Aintza santuak inguratzen du, gerraren eta bakearen koroa bikoitzekin loratzen.”[23]

Gaur egun dauden martirien lehen santutegietako batean, gaur egun Milango San Anbrosio Basilikaren zati bat dena, 397–402 data duen mosaiko batean Biktor santua (Biktor Mauritaniakoa) irudikatzen da lili eta arrosen, gari zurtoinen, mahatsen eta olibondo adarren koroa baten barruan, inspirazio klasikoa duena: forma zirkularrak betikotasuna eta landaredia irudikatzen ditu, lau urtaroak, behin da berriz errepikatzen direnak etenik gabe. [24]
Irudimen kristauan, lorea eta heriotzaren odola bikotea, mitologia klasikokoan aurki dezakegun patroi mitikoa, bereganatua zuen. Erlijio paganoetan, jainko gazteen mitoetan loreak sortzen dira jainko gazteak, batez ere Adonis eta Atis hiltzen direnan, eta Elizako idazleek irudi hori bera erabili zuten martiri birjinenen martirioa deskribatzeko. Adibidez, Prudentzioren arabera (V. mendearen hasierakoa), Oaia Meridakoa "lore samurra" zen, eta haren heriotzak “Elizako martirien girlandan dagoen lore” bihurtu zuen: “haren odol gorrindolaren jarioak bioleta moreak eta odolaren gorri kolorea duten crocus landareak sortarazi zituen” (purpurea violas sanguineosque crocos), eta "lore horiek haren erlikiak apainduko dituzte". Arrosak ere, birjintasuna galtzearekin batera isuritako odola sinboliza dezake ezkontzaren sakramentuaren baitan.
Ikus, halaber
- Antzinako Greziako hileta-errituak
- Erromatar erlijioaren hileta-erritua
Erreferentziak
- ↑ Salzman, On Roman Time, 112. or.
- ↑ Fiestas romanas. Mayo 23: Rosalia. .
- ↑ Peter Toohey, "Death and Burial in the Ancient World" in: The Oxford Encyclopedia of Ancient Greece and Rome (Oxford University Press, 2010), 366–367. or.
- ↑ Xavier Expluga y Mónlca Miró. (2001). Vida religiosa en la Antigua Roma. UOC, 84-85 or. ISBN 84-8318-969-0..
- ↑ Patricia Cox Miller, The Corporeal Imagination: Signifying the Holy in Late Ancient Christianity (University of Pennsylvania Press, 2009), 74. or.
- ↑ Christer Henriksén, Un comentario en Marcial, Epigrams, Libro 9 (Oxford University Press, 2012), 59, or. Plinio Zaharra aipatzen, Historia natural 21.64–65 y Marcial, Epigram 9.11.1.
- ↑ Marcu Beza, Paganism in Romanian Folklore (J. M. Dent, 1928), 43. or.
- ↑ A. S. Hooey, "Rosaliae signorum," Harvard Theological Review 30.1 (1937), 30. or.; Kathleen E. Corley, Marantha: Women's Funerary Rituals and Christian Origins (Fortress Press, 2010), 19. or.; Kokkinia, Rosen für die Toten, p. 208; y en conmemoraciones judías, Paul Trebilco, Jewish Communities in Asia Minor (Cambridge University Press, 1991, 1994 reimpreso), 78–81. or.
- ↑ Christina Kokkinia, "Rosen für die Toten im griechischen Raum und eine neue Rodismos Bithynien" en Museum Helveticum 56 (1999), 209–210. or. "Ohartu rhodismos idatzita dagoela glosas rosalia-ren baliokide moduan.
- ↑ Hooey, A. S. (1937) "Rosaliae signorum," 27–28. or. Pfarv. Theol. Berrik. 30: 15-35. or.
- ↑ a b (Ingelesez) «Rosaliae signorum - Rose Festivals of the Standards» The Vindolanda Trust 2021-05-10 (kontsulta data: 2026-05-06).
- ↑ Michael Lipka, Roman Gods: A Conceptual Approach (Brill, 2009), 43. or.
- ↑ Phillips, Oxford Classical Dictionary, cita en el calendario como pridie kal. Iunias ob rosalias signorum supplicatio; es decir, como que sucede en el día antes de las calendas de junio.
- ↑ Makoobio, Saturnalia 1.12.33.
- ↑ En la conjetura de Georg Wissowa; William Warde Fowler, The Roman Festivals of the Period of the Republic (Londres, 1908), 131. or. Fowler expresa cautela al interpretar la evidencia de la caracterización de todas estas ocasiones como 'ritos de los muertos'.
- ↑ Salzman, On Roman Time, 92, 122, 127. or.; Makrobio, Saturnalia 1.12.33.
- ↑ CIL 3.3893; Fowler, Roman Festivals, 131. or.
- ↑ Westberg, "The Rite of Spring," en Plotting with Eros, p. 189: ἐν τῇ ἡμέρᾳ τῶν ῥόδων; Talgam, "The Ekphrasis Eikonos of Procopius," 223. or.
- ↑ Robin M. Jensen (2010) "Christian Art," in: The Oxford Encyclopedia of Ancient Greece and Rome, Oxford University Press. 93. or.
- ↑ Gillian MacKie, "Symbolism and Purpose in an Early Christian Martyr Chapel: The Case of San Vittore in Ciel d'Oro, Milan," Gesta 34.2 (1995), 93–94. or.
- ↑ Miller, The Corporeal Imagination, 75. or.
- ↑ Miller, Patricia Cox (2000) "'The Little Blue Flower Is Red': Relics and the Poeticizing of the Body," Journal of Early Christian Studies 8.2, 228. or.
- ↑ Paulino Nolakoa, Carmen 14.110–116 = CSEL 30:50, citado por Miller.
- ↑ MacKie, "Symbolism and Purpose in an Early Christian Martyr Chapel," 93–95. or.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









