Share to:

Rose Wood

Rose Wood

Bizitza
Jaiotza1845eko ekainaren 21a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaTenafly1932ko martxoaren 7a (86 urte)
Hobiratze lekuaPleasant View Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaWilliam F. Wood
AmaSarah Campbell
Ezkontidea(k)Lewis Morrison  (1865 -
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea

IMDB: nm0939982 Find a Grave: 42064509 Edit the value on Wikidata

Rosabel Wood Morrison (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1845eko ekainaren 21aTenafly, New Jersey, AEB, 1932ko martxoaren 7a) estatubatuar aktore eta dantzaria izan zen. Adrienne Morrison aktorearen ama izan zen eta haren hiru alaba aktoreen amona. Hiru ahizpak Constance Bennett, Barbara Bennett eta Joan Bennett Hollywoodeko hasierako izarrak izan ziren.

Bizitza

Familia

Rosabel Wood 1845ean jaio zen New Yorken. Gurasoak William F. Wood aktore eta pantomimista eta Sarah Campbell aktorea izan ziren.

Dantzari

Hiru urterekin egin zuen debuta eszenatokietan, La Petite Rosabel izan zen, Filadelfiako Chestnut Street Theatre antzokian The Dumb Man of Manchesterren dantzatu zuen, eta Filadelfiako antzokietan erregularki dantzatzen jarraitu zuen hamarkada bat baino gehiagoan. New Yorken debuta Winter Garden Theatre antzokian egin zuen, The Naiad Queen taldean dantzatu zuenean.

Aktore

1864an, Madelain antzeztu zuen Satan in Paris filmean, New Orleansko Varieties Theatre antzokian.[1]

1865ean Lewis Morrisonekin ezkondu zen, bere konpainiako aktore lagun batekin. Hiru seme-alaba izan zituzten, Rosabel Morrison, Adrienne Morrison eta Victor. Bi alabak aktoreak izan ziren eta Adrienneren alaben, hiru Bennett ahizpen amona izan zen.

Dibortzioa

1886an, Rose Woodek dibortzioa eskatu zuen adulterioa zela-eta, eta lortu egin zuen.[1][2]

Rose Wood gutxienez film batean agertu zen, Sylvia on a Spree (1918) filmean Pearl-en papera interpretatu zuen.[1]

Heriotza

Rose Wood 1932ko martxoaren 7an hil zen Tenaflyn, New Jerseyn. Pleasant View hilerrian lurperatua izan zen.

Filmografia

  • Sylvia on a Spree (1918)

Erreferentziak

  1. a b c Kidd, Charles. (1986). Debrett goes to Hollywood. New York : St. Martin's Press ISBN 978-0-312-00588-7. (kontsulta data: 2026-07-05).
  2. Coddington, Ronald S.. (2012). African American faces of the Civil War : an album. Baltimore : The Johns Hopkins University Press ISBN 978-1-4214-0625-1. (kontsulta data: 2026-07-05).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya