Share to:

Barbara Bennett

Barbara Bennett

Bizitza
JaiotzaPalisades Park1906ko abuztuaren 13a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaMontreal1958ko abuztuaren 8a (51 urte)
Hobiratze lekuaLacolle (Burtonville) Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza
suizidioa
Familia
AitaRichard Bennett
AmaAdrienne Morrison
Ezkontidea(k)Morton Downey (en) Itzuli  (1929ko urtarrilaren 28a -  1941)
Addison Randall  (1941 -  1945)
Addison Randall  (1942 -
Laurent Suprenant (en) Itzuli  (1954 -
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaChapin School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerki aktorea, zinema aktorea, dantzaria eta aktorea

IMDB: nm0071601 Allmovie: an206358 IBDB: 31692
Find a Grave: 153972045 Edit the value on Wikidata

Barbara Jane Bennett (Palisades Park, New Jersey, Ameriketako Estatu Batuak, 1906ko abuztuaren 13aMontreal, Kanada, 1958ko abuztuaren 8a) estatubatuar aktorea izan zen, zinema mutuaren garaikoa.

Bizitza

Palisades Parken (New Jersey) jaio zen. Gurasoak Richard Bennett eta Adrienne Morrison aktoreak izan ziren. Ahizpa Constance eta Joan Bennett ere aktoreak izan ziren.

Bennett hiru aldiz ezkondu zen. Bere lehen senarra Morton Downey tenorra izan zen, zeinarekin 1929ko urtarrilaren 28an ezkondu zen, eta bost seme-alaba izan zituzten: Michael (adoptatua), Lorelle, Morton Downey, Jr. (telebistako izarra izan zena), Anthony eta Kevin. 1941eko ekainean dibortziatu ziren. Geroago, Bennett Addison Randall aktorearekin ezkondu zen, sasoi hartako cowboy abeslari ezagunarekin. 1945. urteko uztailaren 16an hil zen Randall, The Royal Mounted Rides Again filmatzen ari zirela miokardio-infartu akutua izan eta zaldi batetik erori zenean. 1954an Bennett Laurent Suprenantekin ezkondu zen, eta bikotea elkartuta egon zen lau urte geroago aktorea hil zen arte.

Lan ibilbidea

Aktore lanaz gain, Walter Wanger ekoizlearen agente literario lanak ere egin zituen Bennettek noizbehinka. Bennettek kaleratutako best-sellerrak ere ikertzen zituen, baita egokitzapen zinematografikoak egiteko zuten ahalmena ere, batez ere Wangerren emaztea, Joan ahizpa, gogoan hartuta.

Heriotza

Barbara Bennett 1958an hil zen, 52 urte bete baino bost egun lehenago, Montrealen (Kanada), bere buruaz beste egiteko bosgarren saiakeran.

Lanak

Broadwayko kredituak

Lana Rola Data
The Stork Heloise 1924ko ekainaren 26 – 1925eko otsaila
Victory Belles Miss Flo Hilliard 1943ko urriaren 26a – 1944ko ekainaren 22a

Filmak

Urtea Lana Rola Oharrak
1916 The Valley of Decision Unborn soul
1927 Black Jack Nancy Blake
1929 Syncopation Fleurette Sloane
1929 Mother's Boy Beatrix Townleigh
1930 Love Among the Millionaires Virginia Hamilton

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya