Ruth Baldwin
| Ruth Baldwin | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | 1905eko otsailaren 17a |
| Heriotza | 1937ko abuztuaren 31 (32 urte) |
| Familia | |
| Bikotekidea(k) | ikusi
|
| Jarduerak | |
| Jarduerak | Socialitea |
Catherine Ruth Baldwin (Ingalaterra, 1905eko otsailaren 17a – 1937ko abuztuaren 31) britainiar socialitea izan zen. Bright Young Things taldeko kidea izan zen. Joe Carstairs (sortzez Marion Barbara Joe Carstairs) estatubatuar oinordeko aberatsaren bikotekidea izan zen.
Bizitza
Catherine Ruth Baldwin 1905ean jaio zen Ingalaterran. 1920ko hamarkadan, Londresen, heroina, kokaina eta alkohola kontsumitzeagatik zen ezaguna. Joe Carstairsekin bizi zen etxeko sukaldea taberna bihurtu zuela esan izan da. Zera esan zion Carstairsi: "Mundua gure esku dago, nahierara hartzen badugu". Bere lagun taldean Edward Burra margolaria eta Barbara Ker-Seymer eta Olivia Wyndham argazkilariak zeuden, azken hau beharbada bere maitalea izan zen.[1][2][3]
Carstairsek bere lehen motordun txalupa erosi zuenean, Baldwinek Steiff panpina bat oparitu zion; Carstairsek Lord Tod Wadley deitu zion eta hil arte berarekin mantendu zuen.[4]
Nina Hamnettek Parisen erretratatu zuen Baldwin.[5]
Baldwin, ustez, gaindosi batek jota hil zen Chelseako festa batean, Gwen Farrarren etxean, 1937ko abuztuaren 31n, bere lagunak, tartean Dorothy Wilde, alboko gelan boxeo borroka bat entzuten ari ziren bitartean. Bere argazki bat The Times egunkarian agertu zen 1937ko irailaren 2an bere heriotza iragarriz. Bertan ile motzarekin eta gizonezko gorbata batekin agertzen zen, seguruenik lesbiana zela erakusteko. Artikulu horretan Carstairsekin etxea partekatzen zuela ere esaten zen.[6][7]
Heriotza eta errautsak
Carstairsek Ozeano Atlantikoa zeharkatu zuen Normandie transatlantiko frantziarrean, Baldwinen errautsak Whale Cayra eramateko, eta bertan eliza bat eraiki zuen errautsak gordetzeko. Whale Cay saldu zuenean, errautsak atera zituen. Hiltzean Carstairs erraustu egin zuten eta bere errautsak eta Ruth Baldwinenak New Yorkeko Sag Harbor-eko Oakland hilerrian lurperatu zituzten.[1]
Erreferentziak
- ↑ a b Kate Summerscale. (1998). The queen of Whale Cay. Viking ISBN 978-0-670-88018-8. (kontsulta data: 2026-07-03).
- ↑ (Ingelesez) Stevenson, Jane. (2007). Edward Burra: Twentieth-Century Eye. Jonathan Cape ISBN 978-0-224-07875-7. (kontsulta data: 2026-07-03).
- ↑ Hallam, Christopher. «1 Script Doctors and Vicious Addicts: Subcultures, Drugs, and Regulation under the 'British System', c.1917 to c.1960» LONDON SCHOOL OF HYGIENE & TROPICAL MEDICINE.
- ↑ Photograph with Lord Tod Wadley. 6 May 2008.
- ↑ (Ingelesez) Hamnett, Nina. (1955). Is She a Lady?: A Problem in Autobiography. Wingate (kontsulta data: 2026-07-03).
- ↑ (Ingelesez) Schenkar, Joan. (2000-11-01). Truly Wilde: The Unsettling Story Of Dolly Wilde, Oscar's Unusual Niece. Basic Books ISBN 978-0-465-08772-3. (kontsulta data: 2026-07-03).
- ↑ (Ingelesez) Oram, Alison. (2013-01-11). Her Husband was a Woman!: Women's Gender-Crossing in Modern British Popular Culture. Routledge ISBN 978-1-136-01446-8. (kontsulta data: 2026-07-03).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









