Sandokan
| Sandokan | |
|---|---|
| Argitalpena | |
| Sortzailea | Emilio Salgari |
| Ageri den obrak | ikusi
|
| Interpretatzailea | ikusi
|
| Datu biografikoak | |
| Sexua | gizonezkoa |
| Jarduera | pirata |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Marianna Guillonk (en) |
Sandokan Emilio Salgari idazle italiarrak idatzitako zenbait eleberriren protagonista nagusia da.
Sandokanen abenturak, hego-ekialdeko Asian gertatzen dira (nagusiki India, Borneo eta Malaysian) XIX. mendearen erdialdean (eleberriek data zehatzak ematen dituzte). Sandokan, britainiarretaz mendekatzea zin egin duen Borneoko printze bat da, britainiarrek, tronutik kendu eta bere familia hil baitzuten. Horregatik, piraterian aritzen da, «Malaysiako Tigrea» ezizenarekin. Horretarako, Borneoko daiakarrez eta malaysiarrez osatutako tripulazio baten erabateko leialtasuna du.
Sandokanen lagunik nagusienak Yañez portugaldarra, Tremal-Naik bengalarra eta Kammamuri maharatarra dira.
Sandokan protagonista den Salgariren eleberriak
- Sandokan (lehen liburukia)
- Sandokan (bigarren liburukia)
- Emakume Pirata
- Oihan Beltzeko misterioak
- Raimangalaren misterioa
- Tremal-Naiken mendekua
- Malasiako piratak (1896)
- Sarawakeko Rajah
- James Brooken porrota
- Surama baiadera
- Itotzaileak
- Bi arerioak (1904) Bi tigreak bezala ere ezaguna.
- Malasiako tigreak
- Itsasoko erregea (1906)
- Suyodhanaren semea
- "Salagram"eko harria
- Inperio baten konkistara (1907)
- Assameko Rhania
- Sandokanen mendekua (1907)
- Kini-Balluko Rajah
- Arjeleko panterak
- Kalifen iragazkia
- Kontinente misteriotsua
- Faraoien alaba
- Ptahren apaizak
- Monprazemeko birkonkista (1908)
- Piraten garaipena
- Gezurrezko brahmana (1911)
- Inperio baten erorketa (1911)
- Indiako oihanetan
- Yañezen mendekua (1913)
- Infernuko Labirintoa
- Vindhyetako Pantera
Moldaketak
Sandokanen eleberriak komikietara eta zinemara askotan moldatu izan dira.
Bereziki, nabarmentzekoak dira Sandokan eta Malasiako Tigreak izeneko film luzea (italiarra, frantziarra, espainiarra eta estatubatuarra), Steve Reeves protagonista zuena, eta 1976ko Sandokan italiar telesaila. Sail hori ordu erdiko hamabi atalekoa da, Sergio Sollimak zuzendua, eta protagonistatzat Kabir Bedi indiar aktorea duena. 1970eko hamarkadan, sailak arrakasta handia izan zuen Espainia eta Italian.
1996an eta 1998an, telesail horren jarraipenen protagonista ere izan zen Kabir Bedi.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









