Santa Maria Navarrese
| Santa Maria Navarrese | |
|---|---|
| frazionea | |
| Administrazioa | |
| Herrialdea | |
| Eskualdea | |
| Former province of Italy | Ogliastrako probintzia |
| Italiako udalerri | Baunei |
| Posta kodea | 08040 |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 39°59′20″N 9°41′20″E / 39.9889°N 9.6889°E |
![]() | |
| Altitudea | 9 m |
| Demografia | |
| Informazio gehigarria | |
| Telefono aurrizkia | 0782 |
Santa Maria Navarrese (euskaraz: «Santa Maria Nafartarra») Sardiniako Baunei udalaren itsas ertzeko zonaldea da, Nuoroko probintzian. 1450 biztanle ditu eta, ekonomikoki, herrixka turistikoa da. Inguru honetan XI. mendean nafartarren presentzia nolabait dokumentatuta dago, kondairaren zein zenbait aurkikuntzaren bidez.[1] Bertan, Santa Maria Nafarroakoaren eliza dago. Herria Gennargentu Parke Nazionalaren mugan dago.
Monumentuak
Santa Maria di Navarra eliza
Kondaira
Mariaren Jasokundeari eskainitako eliz honen jatorria eta herriaren beraren izena Erdi Aroan dituzte haien sustraiak. Herriaren erdian kokatuta, mila urte dituzten olibondoez inguratuta, eliza Nafarroako erregearen alaba batek eraiki arazi egin zuen 1065. urte inguruan. Urte haietan erresuma kristauek, Genova zein Pisa, uhartearen arabiarren okupazioaren aurka borrokatzen ari ziren. Tradizioaren arabera printzesa hori bide desberdinetik heldu zen Ogliastra aldera: batzuek bahitua izan zela eta Sardinian askatua izan zela dioten bitartez, besteek itsas ontziaren ondoratzearen ondorioz inguru horretan hartu zuen babesa. Antza, bertakoek oso ondo jaso zuten eta nafarrak oso gustura sentitu zen inguru hartan. Historikoki, izen horren lehenengo erreferentziak XV. mendekoak dira.
Arkeologia
Eliza XI. mendekoa da eta Bauneiko eraikuntza zaharrena da. 1959-1960 urtean eliza berreskuratzeko lanak egin ziren eta orduan jatorrizko eliza txikiago zela ikusi zuten. Jatorrizkoa 12 metro luzera zituen. Eliza zaharraren arkitektura ez zen ohikoa Sardinian: arku prerromanikoak zituen. Hori gutxi balitz, zilarrezko erlikia ontzi mozarabiarra gordetzen da; barruan gordetzen diren erlikiak ezin izan dira identifikatu.
Dorre aragoiarra
Arkeologia historikoaren beste eraikuntza hau askoz berriagoa da, XVII. mendekoa. Antza, piraten mugimenduak kontrolatzeko eraiki zen.
Ekonomia
Turismoa
Santa Maria Navarrenseko ekonomiak turismoan du haren oinarri nagusia. Bertako hondartzak oso ezagunak dira eta, handik iparraldera doan itsas ertzean oso hondartza basati ezagunak aurki daitezkeen, besteak beste: Cala Follò, Cala Goloritzè, Cala Luna, Ispùligi de Nie (Cala Mariolu) eta Cala Sisine. Haietara ailegatzeko bideak zailak dira eta askotan itsasotik bakarrik lortu daiteke.
Erreferentziak
- ↑ Francesco Angelo de Vico, Historia general de la isla y reyno de Sardeña
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










