Zilar
Zilarra elementu kimiko bat da, 47 zenbaki atomikoa duena eta taula periodikoan 11. taldean kokatuta dagoena. Haren ikurra, Ag, argentum latinezko hitzaren laburdura da, “zuria” edo “distiratsua” esanahia duena. Trantsizio-metala da, zuria, distiratsua, biguna, harikorra eta malgua. Oso ohikoa da naturan eta hainbat mineralekin (sulfuroekin) elkartuta edo aske agertzen da. Haren ekoizpen gehiena kobre, zink, berun eta mehategietan lortzen da. EtimologiaZilarraren sinboloa (Ag) latineko argentum hitzetik eta grekoko ἄργυρος[1] hitzatik dator, “distiratsu”[2] esan nahi duen sustrai Indoeuroparretik eratorria. HistoriaZilarra zazpi metal ezagunetako bat da antzinatetik. Genesiko liburuan aipatzen da, baita Asia Txikian aurkitutako zepa-piloek eta Egeo itsasoko uharteek ere, metala berunetik gutxienez gure aroa baino lau milurte lehenago banatzen hasi zela. Gainera, biztanleengan produzitu zuen efektua, izugarria izan zen (haiek landu eta leundu zuten harria, eta brontzea lortzeko, kobrea eta eztainua aleatu zituzten suaren bidez). Izan ere, kolore zuriko, distira hilezkor eta suarekin bihozgabea den ez ohiko metal arraro bat aurkitu zutelako. Gainera, beste metal batzuk urtzen dituen metala da. Zilarra ezaugarri bereziko metaltzat hartu zen, gainerako metalek ez zituztenak. Hala ere, urreak bere ezaugarri berdinak zituen, eta biak naturaren oparitzat jo ziren. Izan ere, zilarra Ilargiaren eraginez eratu zen eta urrea Eguzkiaren eraginez. Gainerakoak, viles metales, aldaketei eta transformazioei lotuta zeuden, orduan garatu gabeko baliabide libreengatik gerta litezkeenak, zilarraren eta urrearen perfekziotik oso urrun baitzeuden. Horregatik, ez da harritzekoa transmutazioaren ideia; izan ere, viles metales hobetzeko saio hutsalean, Alkimiaren lehen doktrinen agerpena eragin zuen. Merkurioari dagokionez, zilarraren oso antzekoa zen, bere itxura eta kolore berdinak baitzituen. Horren eraginez, merkurioari hydrargyrum (zilar likidoa) izena eman zitzaion eta beraz, bere sinboloa ere, Hg, alegia. Zilarra, gainerako metalak bezala, gerra-armak lantzeko balio zuen eta beranduago, tresna-manufakturan eta apaingarrietan erabiltzen hasi zen. Gainera, merkataritzara hedatu zen, izan ere, lehen zilar-txanponak sortzerakoan, herri askoko diru-sistemaren oinarria izatera heldu zen. 1516. urtean Juan Díaz de Solís-ek Itsaso gozoa Hego Amerikan aurkitu zuen, eta ondoren, Sebastian Caboto Zilarreko Ibaia izendatu zuen, bertan metal preziatu hura zegoela pentsatuz eta La Argentina izena hartuz. Ondoren, zilarrezko erreserben aurkikuntza handia eman zen: Mundu Berrian (Zacatecas), Taxconen (Mexiko), Potosin (Bolivia) eta Paramillos de Uspallatan (Argentina). Espainiara ere ailegatu zen, eta Europa osora hedatu zen, bere inportazioak inflazio garai luzea eraginez. Earl Jefferson Hamilton-ek fenomenoa aztertu zuen eta 1934an Amerikako altxorra eta Espainiako prezioen iraultza liburua argitaratu zuen (1501-1650). Dalton-ek zilarrarentzat erabilitako sinbolo kimikoa zirkulu bat eta «S» letra erdigunean izan zen. Ezaugarri nagusiakTrantsizio-metal bigun, zuri eta lustreduna, eroankortasun elektrikorik altuena daukan elementua eta eroankortasun termikorik altuena daukan metala da. Metal aske gisa agertzen da, baina baita mineral askotan ere, hala nola argentitan eta klorargiritan. Zilarraren ekoizpenik gehiena kobre, urre, berun edo zinkaren erauzketaren azpiproduktu gisa sortzen da. Zilarra antzinarotik ezagutzen da, eta diru gisa erabili izan da. Metal bitxitzat hartu izan da aspalditik: apaingarrietan, bitxigintzan eta balio handiko mahaiko ontziterian erabiltzen da. Egun beste erabilera batzuk ere baditu, hala nola argazki-filmetan, kontaktu elektrikoetan eta eroaleetan. Zilar elementala erreakzio kimikoak katalizatzeko ere erabiltzen da. Mikrobizida da, eta zilar nitratoz eta beste zilar konposatu batzuez egindako disoluzioak desinfektatzaile gisa erabiltzen dira. Zilarraren propietate antiseptikoak probestuz, sepsien eta infekzioen tratamenduan erabiltzen da, nahiz eta gaur egun beste tratamendu eraginkorrago batzuk beren lekua hartu duten hein handi batean. AplikazioakGutxi gorabehera, zilarraren % 70reko ekoizpen mundiala industrian erabiltzen da eta beste % 30 diru helburuekin. Metalaren zati bat urregintzan erabiltzen da, baina nagusiki, argazkigintzan eta kimikan. Zilarraren erabilera batzuk:
Aleazioak eta konposatuakZilarra errazki aleatzen da ia metal guztiekin; hala ere, nikelarekin zailtasunak izan ohi ditu, burdinarekin eta kobaltoarekin ezin da aleatu eta merkurioarekin amalgamak eratzen ditu nahiz eta tenperatura estandarrean egon. Aleazio nagusiko metala kobrea da, zilarra gogortzen baitu kobreko edukiaren % 5 arte gehituz gero (lege-zilar bezala ezagutzen dena). Hala ere, kobre eduki handiagoa duten zilarrak erabili ohi izan dira. Kobrea gehitzeak ez dio zilarrari kolorea aldatzen, nahiz eta % 50reko edukia gehitu. Hala ere, kolore hori gainazaleko geruza fin bat da eta higatzerakoan, kolore gorrixkako aleazio bat agertzen da. Kolore hori, nabarmenagoa da, kobre kantitate handiagoa gehitzen bada. Kadmioarekin ere aleazioak egin dira, bitxi-dendetan erabiltzeko. Izan ere, elementu horrek harikortasuna eta xaflakortasuna eskaintzen dizkio metalari, ondoren ondo lantzeko. Garrantzi industrialeko zilar konposatuen artean nabariak dira: 1. Fulminatoa, lehen mailako lehergaia. 2. Nitratoak eta haluroak (bromuroa, kloruroa eta ioduroa) argitara erreakzionatzen dute eta emultsio fotografikoetan erabiltzen dira. 3. Ioduroa euria artifiziala eragiteko erabili da. 4. Oxidoa pila botoien elektrodo positibo (anodoa) gisa erabiltzen da. IsotopoakZilar naturalak bi isotopo egonkor dauzka Ag- eta Ag-109, lehena ugariagoa da (% 51,839) bigarrena baino. Hogeita zortzi erradioisotopo ezaugarritu dira eta ugarienak hurrengoak dira: , eta . Egoera metaegonkor asko identifikatu dira, haietatik egonkorrenak hurrengoak dira: (418 urte), (249,79 egun) eta (8,28 egun). Zilar isotopoen pisu atomikoak aldatu egiten dira tik (93,943 uma) ra (123,929 uma). Isotopo arinen desintegrazio modua elektroi-harrapaketa da, paladiozko isotopoak ematen. Ordea, isotopo astunen desintegrazioa, batez ere, betaren emisio bitartez egiten da, kadmiozko isotopoak emanez. Bizidunen gaineko eraginaZilarra ez da toxikoa, baina ia haren gatz guztiak pozoitsuak dira eta kartzinogenoak izan daitezke. Zirkulazio-sistemak zilarra duten konposatuak xurga ditzake eta ehun desberdinetan utz daitezke argiria sortuz. Hau, ez da kaltegarria, baina azaleko zein mukosako kolorazio grisaxka eragiten du. Hipokratesen garaitik zilarraren efektu germizida ezagutzen da eta merkaturatu da: gaur egun ere, erremedio batzuk merkaturatzen dira, zenbait gaitz sendatu ahal izateko. 2013ko ekainean, haren erabilgarritasun terapeutikoa frogatzen duen ikerketa argitaratu zen, "Gure lanak zilarraren portaera aztertzen du mikroorganismoetan. Zilarrak mikroorganismoak hiltzen dituen mekanismo berezi bat daukalako, eta gu hau deszifratu dugu. Gainera, zilarra antibiotikoei[4] ate zelularrak irekitzen dizkien Troiako zaldia da", José Rubén Morones-Ramírez doktorea dio, Nuevo Leongo (Mexiko) Unibertsitate Autonomoko ikertzailea eta azterlanaren egilekide. Gaur egun, Morones-Ramírez doktorea Howard Hughes Institutu Medikoan (Boston Unibertsitatea) da.[5] Aitortzen da[6] zilarreko gatz disolbagarriak, bereziki zilar nitratoa (), 2 gramotaraino kontzentrazioetan hilgarriak direla. Zilar-konposatuak gorputzeko ehunek motel xurga ditzakete, eta horren eraginez, argiria garatu daiteke, azalaren pigmentazio urdinxka edo beltzaxka, alegia.
Zilarraren konposatu bat edo batzuen gainesposizioak hurrengo efektuak izan ditzake laborategiko animaliengan:
Zilarraren konposatu bat edo batzuen gehiegizko esposizioak gizakiengan hurrengo efektuak izan litzaketela suposatzen da (oraindik ikerketen bitartez berretsi behar diren efektuak dira):
Erreferentziak
Ikus, gaineraKanpo estekak
|