Share to:

Sara Gallardo

Sara Gallardo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSara Gallardo Drago Mitre
JaiotzaBuenos Aires1931ko abenduaren 23a
Herrialdea Argentina
HeriotzaBuenos Aires1988ko ekainaren 14a (56 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Luis Pico Estrada (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria, eleberrigilea eta ipuingilea
Genero artistikoahaur literatura

Sara Gallardo Drago Mitre (Buenos Aires, Argentina, 1931ko abenduaren 23a - Buenos Aires, Argentina, 1988ko ekainaren 14a) argentinar idazle eta kazetaria izan zen. Sei eleberri eta ipuin bilduma bat idatzi zituen, baita kazetaritza artikuluak eta haur literaturako liburuak ere. Bere garaiko literatur kritikak ez zuen haren lana aintzakotzat hartu, kanonetik baztertuta eduki zuten, harik eta, 2000ko hamarkadatik aurrera, berrirakurri, berrargitaratu eta itzuli zuten arte. Sara Gallardoren aitorpena kritika akademiko eta feministaren eskutik heldu zen, baita Leopoldo Brizuela, Maria Moreno eta Ricardo Piglia bezalako idazleen eskutik ere.[1][2][3][4][5][6][7][8][9][10]

Bizitza

Sara Gallardo Drago Mitre 1931ko abenduaren 23an jaio zen. Guillermo Gallardo historialariaren alaba zen, Angel Gallardo zientzialari eta ministroaren biloba, Miguel Cane idazlearen birbiloba eta Bartolome Mitre presidentearen hereniloba. Bi ahizpa izan zituen, Dorotea eta Marta, editorea zena, eta hiru neba, Guillermo kantari lirikoa (Gui Gallardo) eta Miguel eta Jorge Emilio Gallardo kazetariak. Etxeko liburutegiak literaturarako sarbidea eman zion txikitatik.[11][12][13][14][15][12]

Sara Gallardo gazte-gaztetatik ibili zen hara eta hona. Hamazortzi urte zituela egin zuen lehen bidaia Europara (1949) eta bere bizitzan zehar Latinoamerika eta Ekialde Hurbila zeharkatu zituen. Sorterrian ere ibili zen: Argentinako iparraldea bisitatu zuen, non kazetaritza kronikak eta nobelak inspiratu zizkiotzen pertsonak eta gaiak aurkitu zituen, eta Kordobako probintzian bizi izan zen.

1950eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, egunkari eta aldizkarietan kolaboratzaile gisa aritu zen, besteak beste, La Nación eta Atlántida, Confirmado eta Primera Plana egunkarietan. 1958an, Enero eleberria argitaratu zuen, bortxaketa jasan duen nerabe gazte baten istorioa kontatzen zuena eta abortuaren gaia jorratzen zuena. XX. mendeko Argentinako literaturan lan berritzaile eta bakarra izan zen, geroago txekierara eta alemanera itzuli zena. 1968an, Lehen Udal Saria irabazi zuen Los galgos, los galgos liburuagatik.[10] [16]

Bi aldiz ezkondu zen: lehenik, Luis Pico Estrada idazle eta gidoilariarekin; eta, gero, Hector Murenarekin. Bere bigarren senarraren heriotzak lur jota utzi zuen, eta 1975ean El Paraíson finkatu zen seme-alabekin, Manuel Mujica Lainez idazle lagunak eskaini zion etxean, Kordobako probintzian dagoen La Cumbre herrian .[17][18]

Bi urte geroago, Espainiarantz abiatu zen, eta han idatzi zuen bere azken liburua, La rosa en el viento (1979). Bartzelonan, Suitzan eta, azkenik, Italian egon zen bere seme-alabekin. Itzuli zenean, asma-krisi batek jota hil zen, Buenos Airesen, 57 urte zituela. Auschwitzen hildako Edith Stein intelektual judu eta moja karmeldarraren biografia idazteko asmoa zuen.[19][20][21][22]

Manuel Mujica Lainez, María Elena Walsh eta María Rosa Oliver bezalako artistek Sara Gallardoren lana aintzat hartu bazuten ere, kanonetik kanpo eta nahiko baztertuta geratu zen. Urte batzuetan bere lana eta figura ahaztuak izan zirela zirudien arren, Clarin egunkariko Argentinako Liburutegiko Klasikoak bilduman Eisejuaz sartu izanak 2001ean, bere literaturarekiko interesa berpiztu zuen, eta horrek argitalpen, ikasketa akademiko eta kazetaritza-ohar berriak ekarri zituen. 2001etik 2016ra bitartean bere lan ia osoa berrargitaratu zen, kazetaritza lanaren bi bilduma berri barne, Macaneos (2016) eta Los oficios (2018), hurrenez hurren Confirmado eta La Nación aldizkarietan idatzi zituen oharrak biltzen zituztenak. Libururik berrienak, Vivir de viaje (2023) izenekoak, Sara Gallardok bere bidaiei buruz idatzi zituen kazetaritza-testu guztiak biltzen zituen. Liburu horiek Lucia de Leone poeta eta literatur kritikariak berreskuratu zituen eta aintzinsolasa idatzi.[13][23][24][25][26][27][28]

Lanak

Eleberria

  • Enero (1958, Sudamericana)
  • Pantalones azules (1963, Sudamericana)
  • Los galgos, los galgos (1968, Sudamericana)
  • Eisejuaz (1971, Sudamericana)
  • Historia de los galgos (1975, Alfa Argentina)
  • La rosa en el viento (1979, Pomaire)

Ipuina

  • El país del humo (1977, Sudamericana)

Haur Literatura

  • Los dos amigos (1974, Estrada)
  • Teo y T.V. (1974, Estrada)
  • Las siete puertas (1975, Estrada)
  • ¡Adelante, la isla! (1982, Cuentorregalo)

Kazetaritza

  • Páginas de Sara Gallardo (1987, Celtia)
  • Macaneos. Las columnas de Confirmado (2016, Ediciones Winograd)[29]
  • Los oficios (2018, Excursiones)
  • Vivir de viaje (2023, Fondo de Cultura Económica)

Erreferentziak

  1. Sara Gallardo. Una princesa con guantes de box.. .
  2. «Sara Gallardo: la escritora luminosa en el país del humo» Infobae.
  3. «Sara Gallardo - Revista Anfibia» www.revistaanfibia.com.
  4. de 2021, 31 de Agosto. «“Primer Premio Nacional de Novela Sara Gallardo”: estas son las 10 obras preseleccionadas» infobae.
  5. «Página/12 :: libros» www.pagina12.com.ar.
  6. Cheshire, Scott. «Sara Gallardo's work has finally been published in English. It's about time» latimes.com.
  7. «Sara Gallardo y "el coraje de animarse a todo"» www.cultura.gob.ar.
  8. Clarín.com. (2016-04-06). «Una princesa con guantes de box» Clarín.
  9. «"A Sara Gallardo le costó el canon literario, que siempre fue patriarcal y normativista"» www.cultura.gob.ar.
  10. a b Heinrich, Milena. (10 de diciembre de 2020). «Aborto y literatura: un recorrido por las representaciones del tema en los últimos cien años» Télam.
  11. «Curso Eisejuaz de Sara Gallardo Malba» www.malba.org.ar.
  12. a b Llurba, Ana. (2020-02-26). El secreto de la perdurabilidad: la obra de Sara Gallardo. ISSN 1134-6582..
  13. a b Sara Gallardo, siempre contemporánea. .
  14. «Murió el periodista Jorge Emilio Gallardo» LA NACION 2012-03-31.
  15. «PressReader.com - Digital Newspaper & Magazine Subscriptions» www.pressreader.com.
  16. Sara Gallardo, cronista de su tiempo. .
  17. http://www.imdb.com/name/nm0681984/. .
  18. «Sara Gallardo» el cuenco de plata.
  19. Un rumor antiguo: la literatura de Sara Gallardo - MisionesOnline. 10 de enero de 2017.
  20. http://www.federata.com.ar/23_tema_lb.htm. .
  21. http://archivo.lavoz.com.ar/suplementos/cultura/09/10/01/nota.asp?nota_id=555549. .
  22. «Sara Gallardo, siempre contemporánea» www.cultura.gob.ar.
  23. Página|12. (2023-02-15). «Los viajes de Sara Gallardo, la escritora federal | El libro que reúne sus crónicas de viaje» PAGINA12.
  24. (Gaztelaniaz) Página|12. (2023-02-15). «Los viajes de Sara Gallardo, la escritora federal | El libro que reúne sus crónicas de viaje» PAGINA12 (kontsulta data: 2025-10-29).
  25. Los textos periodísticos de Sara Gallardo para LA NACION, reunidos en un libro. .
  26. Pron, Patricio. (31 de julio de 2017). Nadie no podrá. ISSN 1134-6582..
  27. Sara Gallardo. 27 de febrero de 2018.
  28. Boix, Verónica. Sara Gallardo: el sofisticado encanto de revelar el mundo. .
  29. Tomas. (2016-04-18). «Cómo sufrimos los periodistas» Revista Anfibia.

Bibliografia

  • 1980: Fantasía y realismo mágico en dos cuentos de El País del humo, de Sara Gallardo (Laura Pollastri)
  • 1990: Spanish American Women Writers: A Bio-Bibliographical Source Book (Diane E. Marting)
  • 1992: Spanish American Authors: The Twentieth Century (Angel Flores)

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya