Share to:

Sarah Orban

Sarah Orban

(2020)
Bizitza
JaiotzaCalgary1995eko urriaren 22a (30 urte)
Herrialdea Kanada
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
 

Instagram: saraheorban Edit the value on Wikidata

Sarah Orban (Calgary, Kanada, 1995eko urriaren 22a) txirrindularia da, pistako abiadura-probetan espezializatutako kirolaria. Olinpiar Jokoetan hartu du parte.[1][2][3][4]

Bizitza

Sarah Orban kirolari polibalentea da. Futbolean jokatzen hasi zen eta Lethbridge Collegen beka bat lortu zuen Team Pronghorns taldean. Atletismoan ere aritu da. 2015ean skeleton-erako erreklutatze kanpamendu batean parte hartu zuen.

Psikologian lizentziatu zen Lethbridgeko Unibertsitatean graduondoko ikasle onartua izateko, non futbolean eta lasterketetan jolasten jarraitu zuen. Kinesiologian eta Psikologian lizentziaduna da, eta kirolaren psikologia ikasi nahi izan zuen. 2017an, "RBC training ground", talentu olinpikoa garatzeko programaren finala irabazi zuen Calgaryn. Sari bezala, Pyeongchangeko Neguko Olinpiar Jokoetan bidaia bat irabazi zuen. Sorbs Cooking nutrizio bloga ere zuzentzen hasi zen 2020an.

Txirrindulari ibilbidea

Pistako txirrindularitzan zentratzea erabaki zuen, non Tanya Dubnicoffek entrenatu zuen. 2019an eta 2020an Kanadako taldekako abiadura txapelduna izan zen, Kelsey Mitchellekin batera. 2021ean, Caliko Nazioen Kopako kanporaketan, hirugarrena izan zen banakako abiadurako eta taldekako abiadurako txapelketan.

Olinpiar Jokoak

Parisen 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan abuztuaren 5ean emakumezkoen talde sprint proban lehiatu zen Vélodrome de Saint-Quentin-en-Yvelinesen, Lauriane Genest eta Kelsey Mitchell taldekideekin eta 8. postua lortu zuen.

Palmaresa

Olinpiar Jokoak

Paris 2024

Munduko Txapelketa

Proba / Edizioa 500 metro Banakako abiadura Abiadura taldeka
Berlin 2020 19.a 27.a
Roubaix 2021 17.a 8.a
Saint-Quentin-en-Yvelines 2022 19.a 18.a 8.a

Nazioen Kopa

2021

  • 3. postua, abiadura Calin
  • 3. postua, taldekako abiadura Calin

2022

  • 2.postua, taldekako abiadura Glasgowen
  • 3. postua, taldekako abiadura Miltonen

2023

  • 2. postua, abiadura taldeka Miltonen

Panamerikar txapelketak

Lima 2022

San Juan 2023

  • Zilarrezko domina taldekako abiaduran

Los Angeles 2024

  • Zilarrezko domina taldekako abiaduran

Panamerikar Jokoak

Santiago 2023

  • Brontzezko domina taldekako abiaduran

Commonwealth Jokoak

Edizioa / Proba Abiadura taldeka
Birmingham 2022 Zilarra

Txapelketa nazionalak

2018

  • 3. postua, taldekako abiaduran

2019

  • Kanadako txapelduna taldekako abiaduran (Kelsey Mitchellekin)
  • 3. postua, 500 metroko proban

2020

  • Kanadako txapeldiuna taldekako abiaduran (Kelsey Mitchellekin)

2022

  • Kanadako txapelduna taldekako abiaduran (Kelsey Mitchellekin eta Erica Riederrekin)
  • 2. postua, abiaduran
  • 2.postua, keirin proban
  • 3. postua, 500 metroan
  • 3. postua, taldekako jazarpenean

2023

  • Kanadako txapeldiuna taldekako abiaduran
  • 2. postua, keirin proban
  • 3. postua, abiadura proban

2024

  • 2. postua, abiaduran

2025

  • Kanadako txapelduna 1 km proban
  • Kanadako txapelduna banakako abiadura proban
  • 2. postua, keirin proban

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Orban is one step closer to her Olympic dream | UNews» www.ulethbridge.ca (kontsulta data: 2026-08-09).
  2. (Ingelesez) «Meet Our Riders» Watt Riot Cycling (kontsulta data: 2026-08-09).
  3. (Ingelesez) My Daughter’s Olympic Journey: A Father’s Perspective – Behind Every Athlete. 2020-09-01 (kontsulta data: 2026-08-09).
  4. (Ingelesez) «Sarah Orban» Team Canada 2023-09-25 (kontsulta data: 2026-08-09).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya