Share to:

Sarah Santaolalla

Sarah Santaolalla

(2025)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSarah Marina Pérez Santaolalla
JaiotzaSalamanca1998ko abenduaren 6a (27 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea : Ikus-entzunezko komunikazio
Leongo Unibertsitatea : zuzenbide
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkomentarista politikoa

X.com: SarahPerezSanta Instagram: sarahsantaolalla Edit the value on Wikidata

Sarah Pérez Santaolalla (Salamanca, Espainia, 1998), ezagunagoa Sarah Santaolalla izenaz, komunikatzailea eta analista politikoa da. Politikan, feminismoan eta Espainiako gaurkotasun gaietan espezializatua, tertuliakide gisa parte hartzen du hainbat telebista saiotan.[1]

Bizitza

Sarah Pérez Santaolalla Salamancan jaio zen, 1998an, abokatutzari lotutako Salamancako familia batean.[2][3][4] Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Salamancako Unibertsitatean eta Zuzenbidea Leongo Unibertsitatean.[1]

Gaztetatik hasi zen aktibismoan eta tokiko politikan. Salamancako Jóvenes Vecinos elkarteko komunitate proiektuetan parte hartu zuen eta elkarteko presidentea izatera iritsi zen.[1] Proactiva Open Arms gobernuz kanpoko erakundearekin ere kolaboratzen du eta etxegabetzeen aurkako protestetan parte hartu izan du.[5] Espainiako Langile Alderdi Sozialistak Salamancako Udalerako aurkeztu zuen hautes-zerrendan izena eman zuen 2023ko udal hauteskundeetan.[1][5]

Telebistako ibilbidea

Telebistan 7NN katean eman zituen lehen urratsak. Ondoren, Canal Red taldean sartu zen.[4]

Analista politiko gisa ibilbidea egin ondoren, Cuatro al día saioan hasi zen tertuliakide. Beranduago, Cuatro kateko En boca de todos eta Todo es mentira saioetan parte hartu zuen. Antena 3ko Espejo público saioan ere agertu da. 2025az geroztik, Javier Ruizek eta Adela Gonzálezek aurkeztutako Mañaneros 360 saioan eta Jesús Cintoraren Malas lenguas saioan kolaboratzen du.[4][6]

Hedabideetan duen oihartzuna dela eta, sare sozialetan jazarpena, erasoak eta heriotza-mehatxuak jasan ditu.[1][5][7] 2025eko ekainean, hacker batek Santaolallaren datu pertsonalak argitaratu zituen eskuin muturreko mezularitza-kanaletan.[8] 2026ko urtarrilean, Vito Quiles ultraeskuindar aktibista salatu zuen jazarpenagatik, Prado del Reyko RTVEren estudioetatik bere etxeraino taxi batean jarraitu ziolako.[9] Hurrengo egunean, Hamahiru Arrosen hobia profanatu zuten Madrilgo hilerri zibilean, Santaolallaren aurkako heriotza-mehatxuzko pintaketak eginez.[10][11] Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko presidenteak ekintza horiek gaitzetsi zituen.[12] ​Halaber, Europako Kontseiluak ohar bat argitaratu zuen, Santaolallaren aurkako jazarpena eta mehatxuak zirela eta, gertaerak iker zitezen eskatzeko.[13]

2026ko otsailean, Rosa Belmonte tertuliakideak Santaolallaren aurkako iruzkin iraingarriak egin zituen El Hormiguero telebista saioan.[14][15] Horren inguruko kexak jaso ondoren, Espainiako Emakumearen Institutuak komunikatu bat zabaldu zuen sare sozialen bidez, eta Antena 3ko telebista saioari esandakoa zuzentzeko eskatuko ziola iragarri zuen.[16]

Telebista saioak

Tertuliakide lanetan parte hartu duen saio nagusiak:[1][4]

Erreferentziak

  1. a b c d e f (Gaztelaniaz) García, Alba. (2025-08-29). «Quién es Sarah Santaolalla, la colaboradora de Javier Ruiz que está en el centro de la polémica por sus declaraciones sobre el PP» Infobae (kontsulta data: 2026-02-11).
  2. (Gaztelaniaz) Malvar, Anibal. (2025-08-27). «Santaolalla se aparece en la cueva de los 'fachahaters'» Público (kontsulta data: 2026-02-11).
  3. (Gaztelaniaz) Bianchi, Martín. «Sarah Santaolalla, estrella de las tertulias: “De la derecha respeto mucho a Felipe González”» El País jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2025-11-03) (kontsulta data: 2026-02-11).
  4. a b c d (Gaztelaniaz) «Quién es Sarah Pérez Santaolalla: su trayectoria en televisión y su relación con Javier Ruiz, presentador de RTVE» El Economista 2025-10-15 (kontsulta data: 2026-02-11).
  5. a b c (Gaztelaniaz) Apastegui, Paula. (2025-09-04). «El lado más desconocido de Sarah Santaolalla: de protestar contra los desahucios a colaborar con Open Arms» El Español (kontsulta data: 2026-02-11).
  6. (Gaztelaniaz) Rus, Óscar. (2025-08-13). «Quién es Sarah Santaolalla, la tertuliana 'estrella' de TVE: cuántos años tiene, qué estudió y quién es su pareja» El Independiente (kontsulta data: 2026-02-11).
  7. (Gaztelaniaz) Joven, Berta. (2023-11-08). Sarah Santaolalla denuncia acoso en redes sociales: “A mis compañeros de profesión no les amenazan con violarles, y a mí sí”. (kontsulta data: 2026-02-11).
  8. (Gaztelaniaz) «Las amenazas a Sarah Santaolalla tras la filtración de sus datos junto a la de ministros y periodistas españoles: "Vamos a por ti"» Cuatro 2025-06-24 (kontsulta data: 2026-02-11).
  9. (Gaztelaniaz) «Sarah Santaolalla denuncia en comisaría a Vito Quiles por perseguirla hasta su casa» Público 2026-01-16 (kontsulta data: 2026-02-11).
  10. (Gaztelaniaz) «La tertuliana Sarah Santaolalla denuncia amenazas de muerte contra ella en el muro de homenaje a las Trece Rosas» El País 2026-01-17 (kontsulta data: 2026-02-11).
  11. «Hamahiru Arrosen hilobiari eraso eta Sarah Santaolallari heriotza-mehatxuak egin dizkiote faxistek» Gedar 2026-01-20 (kontsulta data: 2026-02-11).
  12. (Gaztelaniaz) Efe. (2026-01-17). «Sánchez condena la profanación de la tumba de las 13 rosas y las amenazas de muerte a la periodista Sarah Santaolalla» El Mundo (kontsulta data: 2026-02-11).
  13. (Gaztelaniaz) «El Consejo de Europa pide investigar las amenazas a Sarah Santaolalla» Público 2026-02-09 (kontsulta data: 2026-02-12).
  14. (Gaztelaniaz) Merenciano, Carlos. (2026-02-11). «Así es el ofensivo comentario de Rosa Belmonte en 'El hormiguero' con el que se refiere a Sarah Santaolalla» El Periódico.
  15. (Gaztelaniaz) «Una tertuliana de ‘El hormiguero’ se refiere a la periodista Sarah Santaolalla como “mitad tonta, mitad tetas”» El País 2026-02-11 (kontsulta data: 2026-02-11).
  16. (Gaztelaniaz) G., C.. (2026-02-11). «Igualdad instará a ‘El Hormiguero’ a rectificar tras su comentario sexista sobre Santaolalla» El Plural (kontsulta data: 2026-02-11).

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya