Share to:

Sarasketa

Artikulu hau Sarasketa Nafarroa Behereko herri bati buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sarasketa (argipena)».
Sarasketa
 Nafarroa BehereaEuskal Herria
Sarasketako bidegurutzea
  
Mapa
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Beherea
EskualdeaGarazi
UdalerriaPirinio Atlantikoak
Administrazioa
Motaherria
Izen ofiziala Sarrasquette
Posta kodea64220
Herritarrasarasketar
Geografia
Koordenatuak43°10′04″N 1°09′26″W / 43.1678338°N 1.157361°W / 43.1678338; -1.157361
Azalera0,22 km²
Garaiera225 metro
Distantzia7,9 km (Donibane Garazitik)
Demografia
Biztanleria195 (1836)
Dentsitatea886 bizt/km²

Sarasketa[1][a] Duzunaritze-Sarasketa udalerriko herri bat da, Euskal Herriko Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta, Garazi eskualdean.

Antzina, udalerri propioa izan zen, baina 1841eko maiatzaren 12an Duzunaritze udalerri zaharrarekin bat egin zuen Duzunaritze-Sarasketa udalerria sortzeko.

Bertako biztanleak sarasketarrak dira.

Izenaz

Duzunaritze beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[4]

  • Sarasqueta (1264)
  • Sarasquete (1413)
  • Sarasqueta (1513)

Herria, batzuetan, frantsesaren eraginagatik da, oker deitua Sarrasketa.

Geografia

Sarasketa Hergarai ibarran dago.

Ingurune naturala

Sarasketako baserriak

Garaziko ekialdean, Hergarai azpieskualdeko iparraldean. Hegoaldean Altzieta eta Ahatsa ditu, mendebaldean Duzunaritze udalkidea; iparraldean Lakarra, Monjolose eta Gamarteko lurrekin topatzen da. Hau guztia Garazi barruan.

Ekialdean baino ez ditu auzokideak eskualde honetatik kanpo: Oztibarreko Ibarrola eta Hozta hain zuzen. Aipagarria da Gamia edo Azkonzabaleko lepoa (503 m) pasatu eta gero geografikoki eskualde honetan gaudela (Laminosine errekaren arroa) baina lehen lur eremuak administratiboki lehen Duzunaritze-Sarasketari eta gero Gamarteri dagozkiela.

Auzoak

  • Etxeberria
  • Azkonzabala
  • Gamea
  • Munuluxea

Historia

Erdi Aroan, Duzunaritzek eta Sarasketak parrokia bera partekatzen zuten, udalerri ezberdinak izan arren. Honek, udalerriko egungo eliza, bi herrien artean zaldiz kokatzea ezragin zuen.

Etxeparea etxe noblea, euskal literaturan ezagutzen den lehen idazlearen (Bernart Etxepare) balizko sehaska, 1294tik aipatua ageri da.[5] Jean Etchepare Ahatsako Jeanne de Saint Julien izenekoarekin ezkondu zen. 1664an Guillaume d'Etchepare ezkutaria Catherine de Lostal, Apateko jaunaren alaba eta bere neba hil ostean etxe horren oinordekoarekin ezkondu zen. Horrela bi familia nagusi hauek batu egin ziren. XVIII. mendean Apat-Etxeparetarrak Baigorriko Urdostarrekin batu ziren.

Frantziako Iraultzan, Gratian Dagorret herriko apaizak erbesteratu behar izan zuen.

1841eko maiatzaren 12an, Duzunaritze eta Sarasketa udalerriek bat egin zuten Duzunaritze-Sarasketa udalerri berria sortzeko.[6]

Demografia

Udalerri independentea zeneko datu demografikoak daude:

1793 1800 1806 1821 1831 1836
215 192 194 181 192 195

Ondasun nabarmena

  • Herriko bidegurutzeko gurutzea eta hilerriaren sarreran dagoena monumentu historikoen zerrendan daude.
  • Etxeparea etxaldea eta Etxondoa etxea XVII. mendekoak dira.
  • Azkonzabaleko lepra heldu baino lehen Game edo Gamia (izen bereko lepotik hurbil) deituriko aztarnategia dago.

Sarasketar ospetsuak

Oharrak

  1. /s̺aʁ̞as̺keta/ ahoskatua (laguntza)

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya