Sebastia
| Sebastia | |
|---|---|
| giza kokalekua | |
| Administrazioa | |
| Herrialdea | |
| Eskualde geografiko | Zisjordania |
| Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Nablusko Gobernazioa |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 32°16′N 35°11′E / 32.27°N 35.18°E |
![]() | |
| Azalera | 4,8 km² |
| Demografia | |
Sebastia (arabieraz: سبسطية, Sabastiyah; grekeraz: Σεβαστη, Sevastee; hebreeraz: סבסטי, Sebasti; latinez: Sebaste), Sabastia edo Sabastiya izenez ere ezaguna, Palestinako herri bat da, 2.614 biztanlekoa[1], Nablusko Gobernazioan kokatua, Zisjordania okupatuan[2], Nablusko hiritik 12 kilometro ipar-mendebaldera[3].
Udal-azalera 4.810 dunamekoa[4] da (4,81 kilometro karratu), 150 dunameko eremu urbanizatua. Udal lursail gehienak C Eremuan daude, Israelek zuzenean kudeatutakoak[5].
Aztarnategi arkeologiko ugari daude Sebastian. Horien artean, Nabi Yahya meskita nabarmentzen da. Antzinako katedral gurutzatu baten gainean eraiki zen, eta, tradizioaren arabera, Joan Bataiatzailearen hondakinak gordetzen ditu[5]. Sebastia UNESCOren Gizateriaren Ondare izendatzeko hautagai izan zen 2012an.
Erreferentziak
- ↑ Palestinako Estatistika Bulego Nagusia (2008). «Errolda udalerrika» (ingelesez).
- ↑ Lurralde okupatuak Israelek Sei Eguneko Gerraren ondoren militarki okupatutako lurrak dira. Horiek Zisjordaniako lurralde palestinarrek (Jerusalemen ekialdea barne) eta Gazako zerrendak osatzen dituzte, Siriako Golaneko gainak eta, 1982 arte, Egiptoko Sinai penintsula.
- ↑ Travelpalestina. «Ikuskizunak Nablusen. Nablus inguruan» (ingelesez)
- ↑ Dunam, dönüm, dunum edo donuma azalera-unitatea da. Ez da Nazioarteko Unitate Sistemako unitate bat. Jatorrian, dönüm ( otomandar turkieran ﺿﻨﻤﻕ / dönmek, itzulia) zen gizaki batek egun batean golda zezakeen lur-kantitatea, leku batzuetatik besteetara nabarmen aldatzen zen azalera. Hala ere, gutxi gorabehera modu bateratuan erabiltzen da Otomandar Inperioa osatu zuten zenbait herrialdetan. Israel, Jordania, Libano, Turkia eta Palestinan 1000 m2 dira. Otomandar Inperioa erori aurretik, dönüm baten tamaina 919,3 metro koadrokoa zen, baina Palestinako Britainiar Mandatuan (1917-1948) 1000 m²-ko dunam metrikoa onartu zen, oraindik erabiltzen dena.
- ↑ a b Berretta, Daniela (2013ko ekainaren 3a). «Stuck between Israel and PA, key archaeological site neglected». The Times of Israel.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










