Sebo-guruin
| Sebo-guruin | |
|---|---|
| Xehetasunak | |
| Identifikadoreak | |
| Latinez | glandula sebacea |
| MeSH | eta A17.815.805 A10.336.827 eta A17.815.805 |
| TA | A16.0.00.030 eta A15.2.07.044 |
| FMA | 59160 |
| Terminologia anatomikoa | |
Sebo-guruinak[1] edo bilgor-gurinak erdiko dermisean dauden guruinak dira. Guruin hau bilgorra sintetizatzen duelako bereizten da, funtzio bezala, azalaren kanpoaldea babestu eta olioztatzea duen substantzia lipidikoa dena. Enbrioian, folikulu iletsuaren gemazio bezala, haurdunaldiko laugarren hilabetean garatzen diren lipidoz beteriko zelulez osatuak daude.
Guruin jariatze hau, etengabea da, folikulu iletsuaren zikloaren anagenean, pixka bat nagusi delarik. Lobulu bakoitzaren jariatzea, holokrinoa da, hau da, zelula indibidualen hausturaz, akrinoetatik kanal iletsuan amaitzen den bilgor hodi nagusira drainatuz.
Guruin hauek, larruazal osoan daude, esku uharretan eta oinen azpian izan ezik, aurkitzen diren tokiaren arabera, tamaina eta kopuru ezberdina dutelarik: aurpegian eta larruazal iletsuan, handiak eta ugariak dira (400 eta 900 bitartean zentimetro karratuko), enborrean, txikiak dira, eta ez hain ugariak, toraxaren aurrealdean eta bizkarraren erdialde inguruan gehitzen direlarik.
Mikroskopio elektronikoan, guruin zelula periferikoek, tonofilamentuak dituztela ikus daiteke, euren jatorri epidermikoa isladatuz, baita lipido urria ere. Lipidoak eratzen diren heinean, glukogenoa agortzen doa, tonofilamentuak mugitzen doaz eta zitoplasma bakuolaz betetzen da. Zelulan, bakuolak euren artean elkartzen dira, ohikoarekiko, euren tamaina ehun bider handituz, gorputz arraroko zelula itxura hartuz. Beranduagoko etapa batean, mintz desantolatzen da eta zelula hautsi egiten da, bere edukia bilgor kanalera isuriz.
Erreferentziak
- ↑ Fundazioa, Elhuyar. «sebo-guruin» Elhuyar Hiztegia (kontsulta data: 2025-03-17).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









